Nerea Etxegibel Alberdi eta Benjamín González Gómezen alaba da. Madrilen jaio zen arren, txikitan aldetu zenDurangora bizitzera, bertan egin zituen lehen ikasketak eta durangartzat dauka bere burua. Dantzazalea izan da txikitatik, hainbat dantza mota probatu ondoren konturatu zen oinarri klasikoa beharrezkoa zela dantzari ona izatera heltzeko. Horrela bada, 12 urterekin amari esan zion balletean izena eman nahi zuela, dantza klasikoan, eta nahiz eta jakin berandu samar zela bere ikaskuntzari ekiteko, horrek ez zuen geldiarazi. 15 urte zituela Madrilera joan zen bizitzera, familiaEuskal Herrian utzita, dantzatzeko eta ikasteko ideia bakarra buruan zuela.Victor Ullateren Maisu handiaren eskolan sartu zen, espainiar dantzari handiak irten diren eskolan; besteak beste,Lucia Lacarra,Tamara Rojo etaIgorYebra.[1]
Egunean 5 orduz lan eginda astean 5 egunetan, pixkanaka, bere estilo propioa eta bere formak aurkitu ditu adierazteko, klasiko hutsa pixka bat alboratuz eta arreta handiagoa jarriz neoklasiko eta garaikidean. Hautagai gisa dantzatu izan du "Victor Ullate Ballet – Madrilgo Erkidegoa "modu profesionalean, Madrilgo Errege Antzokiko agertokia zapaltzeko aukera izan zuen.[1]
Durangoko L’atelier Dantza Eskolan aritu zen dantza klasikoa ikasten 2007tik-2011ra. OndorenMadrilgo Escuela de danza Victor Ullate Bhaktin jarraitu zuen 201tik 2015era.
Dantza garaikidea Utopian Getxo dantza eskolan jardun zuen ikasten 2020-2021 bitartean.Matxalen Bilbao etaNatalia Garcia Muro-rekin. 2021tik 2023ra bitartean Iruñean La Faktoria Choreographic Center-en. (Dantza programa internazionala,Europa eta mundu osoko irakasle askorekin)[2]
“Victor Ullate Ballet” dantza konpainian dantzarigaia 2014-2015 denboraldian
Led Silhouette dantza konpainiraren “LYS” piezaren birjarpena. 2022-tik aurrera,
2023.In Perspective dantza ikuskizunaren interprete lana egin zuen. La Faktoria Choreographic Center-eko 5. Belaunaldiko ikasleek sortua -bere ikasturte amaierako proiektua- etaLaida Aldaz La Faktoria-ko zuzendarikideak zuzendua, proposamen hau beren-beregiOteiza Museoko instalazioetarako sortua.[3]
Ane Gabilondo, Maider Etxegibel eta Uribarri Atxotegi
● 2020an,Bagara Kolektiboa sortu zuenAne Gabilondo etaUribarri Atxotegirekin batera, Durangoko Azokaren inaugurazio ekitaldian parte hartu zuten. Ikerturikoaren eta sortutakoaren lagin bat erakutsiz.[9]
● “Uholdeak” bideodantzan interprete eta sorkidea .Olatz Larunbe etaBárbaraFernández-en poiektuan.[10][11]2021eko abenduan Iruñerrian izandako uholde zirraragarriek inspiratutako proiektua. Ikuskizun hibridoa da, eta dantza garaikidearen hizkuntza ikus-entzunezko hizkuntzarekin mintzatzen da. Zazpi dantzariren interpretazioen bidez, emozio desberdinak adierazten dituztenak, musikaren, argazkigintzaren, kolorearen eta mugimenduaren bidez,Uholdeak ikuskizunak publikoa garraiatzen du txalupa baten gainetik lasaitasun- eta itxaropen-agertoki batera.[12]
● “HAYALGO” dantza performance-aBenedetta Lesorekin batera. Dantzan Bilaka 2024 programaren barruan sortutako pieza (egonaldi eta dirulaguntza programa bat da)[2][17][18][19]
● 2009an Asociación Bilbao Ballet Elkarteak (ABBE) antolatutako “IV Premio Jóvenes Bailarines” lehiaketako epaimahaiak aipamen berezia egin zion "Bella Figura" interpretazioari, Jirí Kyliánen koreografiaren egokitzapenari, Maider González Etxegibelek 14 zituela, 15 urteko Jon Amantegirekin interpretatua. Oiane Azconizagak zuzentzen duen Durangoko L 'Atelier Eskolako ikasleek biak ala biak.[20]
● 2010ean,Euskalduna Jauregian Asociación Bilbao Ballet Elkarteak (ABBE) antolatutako “V Premio Jóvenes Bailarines” lehiaketan lehenengo saria eskuratu zuen. Bertan MaiderrekNacho Duatoren Duende interpretatu zuen eta Madrilgo Sonia Fernández eta Valentziako Claudia Fauberen aurretik jarri zen.[21]