Razmnamaren (Gerren liburua,1761-1763) 134 marrazkietako bat,Mahābhārata olerkiaren pertsierazko itzulpena.Akbar erregeak (1566-1605), Naqib Khani, testu hindua itzultzeko agindu zion, bi kulturen arteko harremanak hobetzeko. Eszena honetan, Bhishma aitonak bere azken irakaskuntzak ematen ditu, hil zorian dagoen bitartean, bost Pandavez (musulman jantziekin) etaKrishnaz (larruazal urdinekoa) inguraturik. Behean, Ganges amaren iturburu bat ikusten da, Aryunak, Bhishmaren egarria asetzeko deitu zuena.
Mahābhārata (sanskritoz:महाभारतम्, Bharatatarren gerraren narrazio handia; K.a. III. mendea), tradizionalkiVyasa idazleari egotzia,Indiako testuepiko-mitologiko luze bat da.
Herrialde horretako biolerki epiko nagusietako bat da, besteaRamayana.[1]
Hinduismoaren funtsezko testutzat hartzen den testu bat da,sanskritoz idatzia. Munduko bigarren lan literariorik luzeena da,Gesar erregearen epopeia izeneko lanaren ondoren.[2] Olerkiaren izenburua India Handia bezala itzul daiteke, «bhārata» hitza «Bharatarena» esan nahi duenpatronimiko bat baita, Bharata-varsha erresuma sortu zuela uste den erregea.[3]Indiak,hindi hizkuntzan, Bharat du izen ofiziala.[4]
Testuhinduen sailkatzearen barnean,iti ha āsa (sanskritoz:इति ह आस, hala izan zen benetan) istorioen barruan dagoMahābhārata, zuzenean filosofikoak ez diren testu sanskritoek jasotzen duten izena,Purana bildumekin batera.[5]
Bertsio osoak 100.000 bertso lerro baino gehiago ditu,Biblia baino lau aldiz luzeagoa, etaIliada etaOdisea baino zortzi aldiz luzeago.
Bere sakontasun filosofiko handiarekin eta bere handitasun puruarekin, Indiako kulturaren etatradizio vedikoaren irudikatze osoa,Mahābhārata-ren irismena hobeto laburtzen da bere lehenparva edo liburuaren hasieran dagoen esaera batean: «Hemen dagoena, beste toki batzuetan aurki daiteke, baina hemen ez dagoena, ez da beste inon aurkituko» (sanskritoz:धर्मे चार्थे च कामे च मोक्षे च भरतर्षभ यदिहास्ति तदन्यत्र। यन्नेहास्ति न तत् क्वचित्).[6]
Errege, jakintsu, jainko eta deabruen istorio bat daMahābhārata. Honen bidez, bere egile mitikoa denKrishna Dwaipaiana Vyasak bizitzaren lau xedeei buruz eman nahi ditu iorakaspenak:dharma (behar erlijiosoa), artha (aberastasuna),kama (gozamena) etamoksha (salbabidea, hinduek arimaren azken xedetzat jotzen dutena).Karmaren lege mitikoak (literalki «jarduera», akzioren eta erreakzioaren legea, eta ondorengoberraragitzea) funtsezkoa daMahābhārata zentzuz ulertu ahal izateko.
Mahābhārata beraren arabera,Vyasak kontatu zuen, istorioan bertan pertsonaia dinastiko nagusietako bat baita, istorioan zehar askotan agertzen ez den arren. Vyasa jakintsua istorioko bi dinastia protagonisten aitona zen:Kauravak etaPandavak. Senidetasun honek errege familiaren barneko gertakariei buruz asko jakiteko aukera eman zion. Gainera, beraKurukshetran bizi zenez, gudu zelaitik gertuko baso batean ―istorioaren muina―, bere begien aurrean gertatu zen gerrari buruzko xehetasun guztiak bildu eta, azkenean, istorioa idazteko aukera ukan zuen.
Brahma jaun handiak (unibertsoaren sortzailea) jaitsi egin zen eta Vyasari, bere lanerako (istorioa idazteko), Ganapatiren (Ganesha) laguntza lortzeko esan zion. Ganapatik, Vyasak errezitatutako ereserkiak buruz idatzi zituen, eta, hala, Bharata idatzia izan zen. Ganapatik ezin zuen Vyasaren abiadura berean idatzi, eta, ondorioz, zenbait hitz, are bertso osoak, galdu egin ziren.
Vyasaren garaian,idazketa ez zen ezagutzen, edo behintzat, ezohiko baliabide bat zen, teknologia berriegia. Jakintsuek ez zekiten idazten, uste zuten idazketa egokia zelaKaliren aroko hilkorrentzat, milaka bertso oroimenean gordetzeko gaitasun mugatua baitzuten haiek.[9]
Mahābhārata olerkian aipatzen diren tokiak, mapan adierazita. Hori koloreko izenak erresumak dira, laranja kolorekoak, atzerriko erresumak. Arrosa kolorekoak tribu exotikoak dira, ibaiak urdinez agertzen dira, mendiak morez eta basoak berdez.
Mantendu ziren lehen bertsoak,500. urtekoak dira,indu etabrahmi hizkiez idatzia (sanskritoa idatzi zen lehen hizki motak,devanagari sistema sort6u aurretik).
Errezitatzaile profesionalek kontatutako istorioak alderatzean, ezberdintasunak nabaritzen ziren bertsio batetik bestera, testua idazterako orduanGaneshek egindako akatsengatik gertatzen omen zirenak. Edonola ere, ahozko istorio izan zen garai luzean informazio oso gutxi galdu zuela uste dute adituek, antzinakohinduek errezitatze teknika bikainen ondorioz.Vedak izan ziren ahozko tradizioan hobeki gordetako testuak,Mahābhārata bera baino askoz antzinakoagoak diren arren.[10]
Mahābhārata-ren lehen zatiak azaltzen duGanesh jainkoak (elefante burudun jainkoa,Shivaren semea) eskuizkribua idaztea onartu zuela Vyasak diktatzen bazion, baina soilik hark bere azalpenean etenik ez egitekotan: Vyasak, orduan, beste baldintza bat jarri zuen: idatzi aurretik, Ganeshek uler zezala Vyasak errezitatutakoa. Orduan, Vyasak ulertzeko zaila zen bertso bat esaten zuen, bere etengabeko azalpenean arnasaldi bat hartu ahal izateko.[11] Sanskritozko bertso lerro bakoitza, gutxi gorabehera, bi segundotan irakur daiteke, eta, beraz, olerkiak dituen 100.000 lerroak, 56 ordu inguruan.
Mito honek azaltzen du, baita ere, zergatik Ganeshen irudiak daukan ezkerletagina hautsita: idazteko presaren presaz, jainkoari bere idazluma hautsi zitzaion, eta, orduan, berak, bere letaginaren muturra puskatu eta idazluma bezala erabili zuen, odola ere tintaren ordez erabilita, horrela diktaketa ez eteteko.[12]
Ganesha jainkoakMahābhārata idazterakoan izan zuen zailtasuna, mitoak azaltzen duen gisan, sinesgarria izan zitekeen, Izan ere, errezitatzaile profesionalek ahoz esandako istorioak idazten saiatzen zirenak zailtasunetan egongo ziren, istorioaren haria galduz gero: errezitatzailea geldiarazi eta puntu batetik aurrera jarraiaraztea ia ezinezkoa izango zen, istorioa etenik gabeko jarraitasun gisa ikasia baitzuten buruz.
«Ganapati» izena eliteak hautatutako buruzagia izendatzeko erabiltzen zen. AntzinakoIndian, erresuma txiki edo probintzia ugari zeuden,rajá edomaharaja bat buru zutela, baita nolabaiteko errepublikak ere,kasta agintariek aukeratutako buruzagi edo ganapati batek gobernatuak.
Mahābhārata idatzi zuen ganapati hura, ziur aski, errepublika haietakoren bateko buruzagia izango zen,idazketaren artean ongi hezia. Ganapati hitzaGanesh jainko elefantea aipatzeko geroagoko kontu bat izango zen, ziurrenik.[13]
Uste denez,Mahābhārata-ren istorio guztiak ahoz gordetako zenbait kontakizunetatik abiatuta konposatuak izan ziren Vyasak soilik olerkiaren «muina» idatzi omen zuen,Yaia (garaipena) izenburuko lan bat, olerki osoa baino askoz laburragoa, 25000 bat bertso lerro.
Geroago istorioa 100.000 bertso izan arte luzatu zen, ziurrenik zenbait egileren laguntzaren ondorioz, horien artean Vyasaren zenbait ikasle (Vaisampaiana, Yaimini, Paila eta Suka, besteak beste). Testu hura «Bharata» bezala ezagutzen da.[14] Yaia testuaren 18 atalek osatzen duteBhagavad-gita izenburuko erlijio testua.
Azken fasean, testu epikoa, 150.000 bertso baino gehiagotara luzatu zen. Idazle belaunaldi gutxi batzuen lana izan zen, modu anonimoan lagundu zutenak, ekarpenak Vyasari emanez. Azken fase horri deritzoMahābhārata.
VyasarenYaia testua egituratuta dago elkarrizketa baten forman: Dhritarashtra Kuru erregea eta eta bere idazkari eta ongile Sanyaia mintzatzen dira, Kurukshetrako guduanPandaven aurka egindako borrokaz. Hamazortzi eguneko batailaren gorabehera bakoitza kontatzen du Sanyaiak, gertatu ahala. Dhritarashtrak batzuetan galderak egiten ditu eta beste batzuetan arranguraz mintzatzen da, bere seme, lagun eta ahaide bakoitzaren suntsipenaz ohartzen denean. Errudun ere sentitzen da, bere diru goseak suntsitu zituelakoIndiako azpikontinenteko erresuma guztiak.
Hasieran, Sanyaiak Lurreko kontinenteak deskribatzen ditu, beste planeta batzuetako ozeanoak (ur gazia, ur geza, esnea, gurina, eta abar) eta biztanleak. Ondoren,Bharata Varsha (India) hartzen du aztergai, eta ehunkaerresuma,tribu,probintzia,hiri,herri,herrixka,ibai,mendi etabasoren zerrenda landua ematen du.
Behe erliebe nahaspilatsua,Mahābhārata-ren elezaharra erakusten duena, nonAbhimaniu gerlariatxakra-viujan sartzen baita (Hoysaleswara tenplua, Halebid,India).
Bi armadek egunero hartzen dituzten formazio militarrak (viuja) ere azaltzen ditu.Harri-orri-ar jokoan bezala, formazio egokia hartzen duen armadak gudu hori irabazten du:arrano forma duen armadaksuge itxura duena garaitzen du, eta abar.
Yaia testuaren garapena,Bhārata eratu arte, ziurrenik Vyasaren ikasle izandako Vaisampayanak egin zuen, beste zenbait egile ezezagunekin batera. Bharata dinastiako erregeen historiari buruzko kontakizun bat da, Vaisampayanak esana Janameyaiari,Arjuna izenekoPandava bost anaietako baten birbilobari, alegia.[15]
Vyasaren lanaren azken faseaMahābhārata liburuan amaitzen da. Ugrasrava Sauti izeneko historialari profesional batek 24.000 bertsotik 100.000 baino gehiagora garatu zuenBarata testua etaMahā-Bhārata bataiatu zuen. Ugrasravak Naimisarania basoan bildutako jakintsuen biltzar baten aurrean kontatu zuen, Shaunaka Rishi buru zelarik.
Testua garatzen jarraitu zen 215.000 bertso izatera iritsi arte.
Ilustrazio bat Draupadi eta bost Pandava beraren senarrei buruz. Erdian, Yudhishthira Draupadirekin. Behean: Bhima ezkerrean, Arjuna eskuinean. Alboetan, Nakula eta Sahadeva bikiak. Raja Ravi Varmaren margoa (ca.1900).
Mahābhārata hemezortzi parva edo liburutan dago idatzita:
Adi parva (lehen liburua): liburuaren sarrera istorioak, Pandava bost printzeen jaiotza eta heziera.[16]
Sabha parva: Pandavatarren etxeko bizitza,dadoen jokoa Dhrita-Rastraren seme Duriodhana lehengusu gaiztoarekin, Pandavatarrakbasamorturaerbesteratzea eragiten duena. Arjunaren aita Indra jainkoak baratze hiri bat sortu eta oparitu zien, non Maia deabruak (Danuren eta Kashyapa jakintsuaren 40 seme deabruetako bat) Pandavatarren jauregia eta auzitegia (sabha) eraiki baitzituen.[17]
Vana parva (edo Aranya parva, non «vana» edo «aranya» basoa baita): basoan erbestean iragandako hamabi urteak.[18]
Virata parva: Viratako erresuman erbesteratutako urtea; Arjunaeunuko bihurtzen da.[19]
Bhishma parva: bataila handiaren lehen zatia, Bhishma «aitona birjina» kurutarrenkomandante zela.[21]
Drona parva: borrokak aurrera jarraitu zuen, Drona komandante zela.[22]
Karna parva: borroka berriro, Karna komandante zela.[23]
Shalya parva: guduaren azken zatia, Salya komandante zela.[24]
Sauptika parva: Pandava armada loaren bitartez suntsitu zuten Ashwattamak (Drona maisuaren seme mendekatia) eta bizirik iraun zuten Kurutar apurrek.[25]
Stri parva («stri», emakumea): Gandhari eta beste emakumeek hildakoak deitoratzen dituzte.[26]
Santi parva («santi», bakea): Iudishtiraren koroatzea eta Bhishmaren jarraibideak.[27]
Anusasana parva («anusasana», jarraibidea): Bhishmaren azken jarraibideak.[28]
Asramavasika parva: Dhritarashtra (Pandu erregearenseneskala), Gandhari emaztea eta Kunti erregina (Pandava familiaren eta Karnaren ama)ashram batean isolatu ziren basoan, hil artean.[30]
Mahaprasthanika parva: Iudishtira eta bere anaiakHimalaiarantz doaz hil arte («mahaprasthana», bidaia handia,heriotzaren eufemismoa).[32]
Svargarohana parva («svarga», zerua): Pandavatarrakparadisu materialera igotzen dira.[33]
Badago gehigarri bat ere, 16.375 bertso dituena,Harivaṃśa izenekoa (Hariren familia,Krishna jainkoaren beste izen bat).
Lan nagusiaren etaMahābhārata-ren parte diren istorioen artean badira batzuk sarritan isolatu eta berezko lan osotzat hartzen direnak:
Krishna eta Arjuna gurdi baten gainean, XVIII-XIX mendeetako ilustrazioa.Kurukshetrako guduaren irudia. Bertan, Krishna jainkoa Arjuna arkulari pandavatarrarenkoadriga maneiatzen ikusten da, beregeziak kurutar gaiztoen aurka jaurtitzen.
1919 eta 1966 artean,Puneko Bhandarkar Oriental Research Institute erakundeko ikertzaileek Indian eta atzerrian gordetako olerkiaren eskuizkribuak alderatu zituzten, etaMahabharata-ren edizio kritiko bat prestatu zuten: 13.000 orrialde, 19 liburukitan, gehiHarivaṃśa bi liburukitan, eta aurkibideak beste sei liburukitan. Mahabharata-ri buruzko erreferentziazko azterketetan erabili ohi den testua da hori.[34]
Lan honen istorio nagusia da Hastināpura hiriburuko tronua lortzeko borroka dinastikoa, Kuru klanaren erresuman. Hastināpura eta inguruko erresumak, Doab-en kokatuak zeuden,Ganges gaineko eskualdean etaYamuna ibaian, egungoNew Delhiren iparraldean. Borrokan parte hartzen duten familiako bi adar nagusiak dira Kaurava (Kururen seme-alabak, familiako adar nagusia) eta Pandava (adar gazteena, Dhrita-Rastraren anaia eta Vyasaren semea zena Vichitra-Viriaren emaztearekin).
Borroka amaituko da Kurukshetrako 18 eguneko gudu handian, eta azkenean Pandavatarrek irabaziko dute.MahābhārataKrishna jainkoaren heriotzarekin eta bere dinastiaren amaierarekin bukatzen da, eta Pandava anaiak jainkoekin batera zeruko planeta batera igotzearekin. Une horrek ereKali Yugaren aroaren hasiera markatzen du. Gizateriaren laugarren eta azken aroa da hori, non gizadiak irudikatzen dituen balio handiak eta ideia nobleak gainbehera etorri baitira eta gizakiak moraltasunaren eta, oro har, bertutearen erabateko desegiterantz abiatzen baitira.
Bhishmaren aita Shantanu erregea, Satiavati arrantzaleaz maitemintzen denean, ordurakoVyasaren ama zelarik.
Mahābhārata olerkiko pertsonaia eta istorio batzuen azalpen laburra:
Pertsonaia noble eta ospetsuenetako batzuk Kurutarren alde borrokatzen dira, gatazkaren aurretik sortutako leialtasunak direla eta.
Yudhishthira da Pandava bost anaien arteko zaharrena, Kunti erreginaren semea (Panduren emaztea) Dharmarashekin (erlijioaren erregea) izandakoa. Yudhishthira osotasun eredu bezala ezagutzen da Indian, inoiz ez baitzuen gezurrik esan bere bizitzan eta horrela boteremistikoak lortu zituen. Bost Pandaven arma-maisu Drona hiltzeko asmatutako amarru batean parte hartu zuen. Drona maisuaren semearen izen berekoelefante bat hil zuten. Orduan Yudhishthira bere maisuarengana hurbildu eta esan zuen: «Ashwattama (elefantea) hil da». Dronak bere armak erortzen utzi zituen eta Pandava anaiek hil zuten. Une horretan, Yudhishthirarenkoadrigak —bere bertutea zela eta, lurretik zentimetro batzuetara joan ohi zen, etsaien armada izuz betetzen zuena— berehala jo zuen lurra.
Pandava anaietako bat da Bhima, indar, tamaina eta leialtasun mitikoa zuena.
Arjuna (latinezko «argentum» hitzarensustraikide, zilarreztatua), Kuntiren semeaIndra jainkoarekin izandakoa,Krishna jainkoaren lagunik onena (azkenean, Kurukshetrako gudua irabaztera behartzen duena, trikimailuz).
Nakula eta Sajadeva Madriren (Pandu erregearen bigarren emaztea) seme bikiak dira, Ashvins jainkoen sendagile bikiekin izandakoak.
Istorio hunkigarrienetako bat Karnarena (belarria) da, Kunti erreginaren semea Suriarekin (eguzkiaren jainkoa) izandakoa, gerlari noble bat zen, inork ez zekiena bost Pandaven anaietatik zaharrena zenik. Bere botere neurrigabeek huts egin zioten guduan, urte batzuk lehenago gezurra esan ziolako bera nor zen jakitekoguruari.
Bhishma «aitona» gudari printzipal guztien osaba aitona noblea zen, beren artean lehengusuak zirelarik. Bere erreinuari uko egin zion, eta aitak emakume arrantzale batenganako zuen amodioagatik ezkongabe gelditu zen. Emakume arrantzaleak nahi izan zuen erregearekin izandako semea printze oinordekoa izatea, eta Bhishmak bizitza osoan seme-alabarik ez zuela izango zin egin behar izan zuen. Uko egite horren bidez, jainkoen bedeinkapena lortu zuen, hiltzeko unea aukeratzeko. Azkenean, Arjunak, bere bilobarik maiteenak, jarritakogeziohe baten gainean hil zen; bezperan galdetu zion nola hil zezakeen, ezingo baitzuten inoiz gerra irabazi aitonaren aurrean.
Hinduismoaren tradizioan,Mahābhārata olerkiakveda guztien esentzia eta batura gordetzen ditu: milurteko bat lehenago konposatutako testuepikoerlijiosoak, Indiakoliteraturako zaharrenak, etahinduen beste idatzi ugari; hinduenmitologiako zati handi bat; jainkoen eta jainkosen historiakosmologikoak; eta hindu filosofiaren ikasleentzako parabola filosofikoak.Mahābhārata-ren istorioak haurrei kontatzen zaizkie maiz, funtzio erlijiosoetan edo etxe giroan.Mahābhārata irakurtzen dutenei esan ohi zaie ez dituztela inoiz beteko beren bilaketa espiritualak etayoga bideak.[35]
1980ko hamarkadaren amaieran, IndiakoDoordarshan (hindiz:दूरदर्शन) telebista nazionalakMahābhārata olerkiaren telesail bat eman zuen. Igandero eman zuen atal bana, eguerdia baino lehenago, eta herrialde osoa ia erabat gelditzen zen saioa ikusteko. Jendeak bere jantzio ederrenekin janzten ziren eta telebista lorez apaintzen zuten. familiaren aldarean jainko bat balitz bezala.[36]
Angkor Wat tenpluan (Kanbodia) behe-erliebez egindako 49 m-kofriso luze batekMahābhārata-ren pasarte bat deskribatzen du, Kurukshetrako azken gudu beldurgarria, Pandava eta Kaurava klan aurkarien artekoa. Kaurava armadak ezkerretik egiten du aurrera eta Pandavak eskuinetik, eta erdigunean topo egiten duten heinean hasten da gudua.[37]