Movatterモバイル変換


[0]ホーム

URL:


Edukira joan
WikipediaEntziklopedia askea
Bilatu

Hungariar

Wikipedia, Entziklopedia askea
Magyar» orritik birbideratua)
Hungariarrak
magyarok

Biztanleak guztira
14-15 milioi
Biztanleria nabarmena duten eskualdeak
Hungaria (2001): 9.416.045[1]

AEB (2010): 1.537.205[2]
Errumania (2011): 1.237.746[3]
Eslovakia (2011): 458.467[4]
Kanada (2006): 315.510[5]
Serbia (2002): 293.299
Ukraina (2001): 156.566
Alemania (2004): 120.000
Erresuma Batua (2001): 80.135

Brasil: 80.000 (2002)[6]
Hizkuntza
Hungariera
Erlijioa
Katolizismoa,protestantismoa, Hungariako Eliza Greko-katolikoa,judaismoa eta erlijiorik gabekoak.
Zerikusia duten beste giza taldeak

Hungariarra[7] (hungarieraz:magyar, pluralean:magyarok) edomagyarrahungarieraz mintzatzen denErdialdeko Europako talde etnolinguistikoa da. 14-15 milioi laguneko giza taldea osatzen dute. Haietatik, 9,5 milioi inguruHungarian bizi dira, eta beste 2,2 milioiAustria-Hungariako Inperioa desegin zen arteHungariako Erresumaren bernean zeuden lurraldeetan (Errumania,Eslovakia,Serbia etaUkrainan, batez ere). Hungariar diasporako talde handienakAEB,Kanada,Alemania,Erresuma Batua etaBrasilen daude.

Historia

[aldatu |aldatu iturburu kodea]

Antzinako hungariarrakSiberiako mendebaldean bizi ziren herri turkiar etaugriarren nahasketa ziren.V. menderako hego-mendebalderantz iaKaspiar Itsasoraino iritsi ziren, eta K.o.830. urteanDon ibaiaren eskuinalderaino.IX. menderako hungariarrak gaurko eremuetan bizi ziren, etaeslaviarrak etahunoak mendean zituzten. Mende erdia geroago, ordea, hungariarrek atzera egin behar izan zuten, baina ordu arte Europan erasotzaile beldurgarriak izan ziren.

Bestalde, Hungaria Europako bidegurutzea zenez gero, inguruko herriek etengabe eraso egin zioten, eta beren lurraldea askotan hedatu eta murriztu zen historian zehar. Eslaviarrak, germaniarrak eta errumaniarrak izan zituzten hungariarrek inguruan eta eragin handia izan zuten hungariarren bizitzan. Eragin handienaturkiarrena izan zen (XVI. etaXVII. mendeetan) eta austriarrena (Habsburgotarrak).

Hungariarrek autonomia1867an eskuratu zuten, eta1918an, independentzia.

Erreferentziak

[aldatu |aldatu iturburu kodea]
  • Artikulu hau idaztekoIngelesezko WikipediakoHungarian people artikuluko informazioa erabili da.
    1. Hungariako biztanleria ama hizkuntzaren arabera 1900-2001 Nepszamlalas2001.hu
    2. AEB: hungariar jatorriko biztanleria Factfinder2.census.gov
    3. 2011ko erroldaren emaitzak Recensamantromania.ro
    4. Hatvankétezerrel csökkent a szlovákiai magyarok száma Index.hu
    5. Kanada: 2006ko erroldaren emaitzak Statcan.gc.ca
    6. Um atalho para a Europa Epoca.globo.com
    7. Euskaltzaindia. 38. araua: Munduko estatu-izenak, herritarren izenak, hizkuntza ofizialak eta hiriburuak..

    Kanpo estekak

    [aldatu |aldatu iturburu kodea]
    Autoritate kontrola

    Europako herriak, «National Minorities In Europe» lanaren arabera
    > 50 milioi
    > 20 milioi
    > 5 milioi
    < 5 milioi
    Christoph Pan, Beate Sibylle Pfeil, Michael Geistlinger,National Minorities In Europe, Purdue University Press, 2004ISBN 978-3700314431 : « The Peoples of Europe by Demographic Size », 1. taula, 11f.
    Baltikoko finlandiarrak
    Samiak
    Volgako finlandiarrak
    Permiarrak
    Ugriarrak
    "https://eu.wikipedia.org/w/index.php?title=Hungariar&oldid=8844138"(e)tik eskuratuta
    Kategoriak:
    Ezkutuko kategoriak:

    [8]ページ先頭

    ©2009-2025 Movatter.jp