Magnitogorsk (errusieraz:Магнитогорск)ErrusiakoTxeliabinsk oblastean dagoen hiri industriala da.Ural mendien hegoaldeko muturrean dago,Ural ibaiaren bi ertzeetan[1],Txeliabinsketik 250 km hego-mendebaldera etaMoskutik 1.400 km ekialdera.2010ean 407.775 biztanle zituen[2].
Iosif Stalinek1930eko hamarkadan ezarri zituenBost Urteko Planak garatzen aurrenengo ibili zen Magnitogorsk, eta ondorioz, hiria oso azkar garatu zen. Inguruan ugari zeudenburdin-hobiak ustiatuz, siderurgia-industria eraiki zuten. Hala ere, bertakoak adituak ez zirenez, lanak zuzentzeko kanpoko langileak ekarri zituzten Magnitogorsk hirira.Bigarren Mundu Gerran oso garrantzitsu eta estrategikoa izan zen, sobietarren tankeetatik erdiak bertan egindakoak zirelako, eta baita jaurtigai gehienak ere.
1980ko hamarkadan, sobietar sistema politiko eta ekonomikoa aldatzeko asmoz,Mikhail Gorbatxovek bultzatu zuenPerestroikaren ondorioz Magnitogorsk asko aldatu zen; izan ere, Magnitogorskeko Metalurgia-gune Konbinatua (MMK) lantegi erraldoia esku pribatuen esku geratu zen. Trenbidea berreraiki zuten, eta baita aireportu berria ere. Edozein modutan ere, burdin-meatzeak agortu zituztenetik, lehengaiaKazakhstanetik inportatu behar izaten dute.
Biztanleriaren bilakaera| 1931 | 1939 | 1959 | 1970 | 1979 | 1989 | 2002 | 2010 |
|---|
| 64 100 | 145 948 | 311 101 | 364 209 | 406 074 | 440 321 | 418 545 | 407 775 |
Datu klimatikoak (Magnitogorsk) |
|---|
| Hila | Urt | Ots | Mar | Api | Mai | Eka | Uzt | Abu | Ira | Urr | Aza | Abe | Urtekoa |
|---|
| Batez besteko tenperatura maximoa (°C) | -10.0 | -8.8 | -2.1 | 10.6 | 19.4 | 24.9 | 25.2 | 23.4 | 17.4 | 9.1 | -1.9 | -7.9 | 8.3 |
|---|
| Batez besteko tenperatura (ºC) | -14.1 | -13.5 | -7.1 | 4.5 | 12.6 | 18.2 | 19.2 | 17.0 | 11.1 | 3.8 | -5.9 | -11.9 | 2.8 |
|---|
| Batez besteko tenperatura minimoa (°C) | -18.3 | -18.1 | -11.9 | -1.0 | 5.9 | 11.4 | 13.4 | 11.1 | 5.3 | -0.8 | -9.6 | -16.0 | -2.4 |
|---|
| Pilatutakoprezipitazioa (mm) | 19 | 14 | 18 | 27 | 33 | 39 | 60 | 48 | 27 | 24 | 23 | 21 | 353 |
|---|
| Iturria:[3] |