Artikulu hauLa Cosa Nostra konfederazioari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Mafia (argipena)».
Palermon ustezko hainbat eta hainbat mafiosori 1901ean egindako epaiketa handiaren zirriborroa,L'Ora egunkarian argitaratua (1901eko maiatza).
Mafia edoCosa Nostra (italieraz, «gure gauza») erakunde kriminala da, XIX. mendearen erdialdeanSizilian sortua. Mafiako kideeimafioso deritze (italieraz,mafioso singularrean,mafiosi pluralean). Erakunde mafiosoakMendebaldeko kulturaren zati bihurtu dira, hainbat eta hainbat film, liburu eta telebistako saiotan agertu baitira.
Mafiako kideek ohore araudia jarraitu behar dute: taldeko agintariek esaten dutena egin behar dute beti, elkarri lagundu, eta mendekua hartu erakundearen sekretuak zabaltzen dituenaren kontra (mendekua senide guztiei ezar dakieke).
Napoleonen gudarosteak Sizilia inbaditu zuenean, herrikoaristokraziaren interesak zaintzeko sortu zen mafia. Ondoren, lur jabe handien esanetara zegoen polizia pribatu gisako zerbait bilakatu eta ezkutuko elkarte moduan antolatu zen.
Faxismoaren garaian, haren kontra jarri zen.Bigarren Mundu Gerraren ondoren Siziliaren burujabetasuna eskatzen zuen higikundearen alde jarri zen.
XX. mendearen hasierako mafiaEstatu Batuetan zabaldu zen, italiarrenimmigrazioa zela bide.Lege lehorrari esker, 1920ko hamarkadan, indar handia hartu zuten, 1980ko hamarkada arte galdu ez zutena. Estatu Batuetan duen adarrak,Cosa Nostra izenekoak, herrialde hartako drogaren, prostituzioaren eta jokoaren zati handi bat kontrolatzen du. Mafiaren interesak bai Italiako eta bai Estatu Batuetako politikari askoren interesekin bat datozenez, askotan ez dute arazo larririk izan justiziarekin.
1982an PalermonCarlo Alberto della Chiesa, mafiaren kontrako borrokaren buruzagi nagusia hil ondoren, Italiako gobernuak erakundearen kontrako neurri gogorrak hartu zituen. 1993ko urtarrilean Siziliako poliziakSalvatore Riina (dirudienez 1970-1990 bitartean mafiaren buruzagi nagusia izandakoa) atxilotu zuen.