Movatterモバイル変換


[0]ホーム

URL:


Edukira joan
WikipediaEntziklopedia askea
Bilatu

Madeira

Koordenatuak:32°45′N17°00′W / 32.75°N 17°W /32.75; -17
Wikipedia, Entziklopedia askea
 Portugal
Ereserkia
Hino da Região Autónoma da Madeira(en)Itzuli
Administrazioa
Estatu burujabe Portugal
ISO 3166-2PT-30
HiriburuaFunchal
President of the Regional Government of Madeira(en)ItzuliMiguel Albuquerque(en)Itzuli
Zatiketa
Geografia
Koordenatuak32°45′N17°00′W / 32.75°N 17°W /32.75; -17
Azalera801 km²
Punturik altuenaPico Ruivo
Demografia
Biztanleria250.769(2021)
−17.016 (2011)
Dentsitatea313,07 bizt/km²
Ordu eremuaEuropa Mendebaldeko Ordua
MatrikulaP
madeira.gov.pt
Europar Batasunaren Eskualde Ultraperiferiko bat da.
Artikulu hau uhartediari buruzkoa da; ardoa gaitzat duena beste hau da: «Madeira (ardoa)»

Madeira[1]Portugalgo eskualde autonomoa da,Azore uharteekin batera.Uhartedia da, etaOzeano Atlantikoan dago,Europa etaAfrika artean,Lisboatik 978 km ingurura, hego-mendebaldean. HiriburuaFunchal da. Portugalen mende dago,autonomia-estatutua badu ere.Europar Batasunaren Eskualde Ultraperiferiko bat da.

Geografia

[aldatu |aldatu iturburu kodea]

Uhartediak jatorri bolkanikoa du, eta oso menditsua da (Ruivo mendia, 1.861 m).

Uharteak

[aldatu |aldatu iturburu kodea]

Madeirako uhartedia lau uhartek osatzen dute:

Azken bietan, izenek iradokitzen duten moduan, ez da inor bizi.

Kontzejuak

[aldatu |aldatu iturburu kodea]
Madeirako bandera.
  1. Funchal: 100.847 biztanle2006an.
  2. Camara de Lobos: 35.150.
  3. Santa Cruz: 32.696.
  4. Machico: 21.321.
  5. Ribeira Brava: 12.523.
  6. Calheta: 11.856.
  7. Santana: 8.491.
  8. Ponta do Sol: 8.189.
  9. São Vicente: 6.063.
  10. Porto Santo (Vila Baleira): 4.388.
  11. Porto Moniz: 2.762.

Klima

[aldatu |aldatu iturburu kodea]

Madeirak klima gozoa du: tenperaturetan alde txikia izaten da neguaren eta udaren artean.

   Datu klimatikoak (Funchal)    
 Hila  Urt  Ots  Mar  Api  Mai  Eka  Uzt  Abu  Ira  Urr  Aza  Abe  Urtekoa 
Erregistraturiko tenperatura maximoa (°C)25.527.030.532.634.234.737.736.038.434.129.525.9'
Batez besteko tenperatura maximoa (°C)19.719.720.420.621.623.425.126.426.424.922.620.722.6
Batez besteko tenperatura (ºC)16.716.617.217.518.620.622.223.223.221.819.617.919.6
Batez besteko tenperatura minimoa (°C)13.713.413.914.415.617.719.220.020.018.616.615.016.5
Erregistraturiko tenperatura minimoa (°C)9.27.48.19.89.713.214.616.416.613.410.89.4'
Pilatutakoprezipitazioa (mm)74.183.060.244.028.97.21.62.032.989.588.8115.0627.2
Prezipitazio egunak (≥ 0.1 mm)1210198631269101387
Eguzki orduak167.4171.1204.6225.0213.9198.0244.9260.4225.0204.6168.0164.32447.2
Iturria:Instituto de Meteorologia,[2]ClimaTemps.com[3]eguzki orduen datuak

Historia

[aldatu |aldatu iturburu kodea]

Genovatarrak, uste denez, XIV. mendean hara heldu ziren, baina uhartedia ez zen ezagutu Portugalgo Henrike printzeak 1418-20 inguruan aurkitu zuen arte.João Gonçalves Zarcok etaTristão Vazek uharteak berehala kolonizatu zituzten.Azukrearen merkataritzak laster garrantzia hartu zuen; hala ere,Pombalgo markesakesklaboak izateko eskubidea indarrik gabe utzi ondoren, 1775ean, azukrearen eta ardoaren industriek atzerakada handia izan zuten.

1660 ingurutik 1835 arte, britainiarrek uharteetan eragin handia izan zuten. 1801ean, uhartedia ingelesen eskuetan egon zen, denbora laburrez izan bazen ere eta, berriro, 1807tik 1814 arte, Portugalek Frantziari eskainitako laguntza aitzakiatzat hartuta.

1931n, hutsean geratu zen matxinada txiki bat, eta, 1974an,Salazar aginpidetik erori ondoren, autonomia-eskaerak indarberritu egin ziren; hala, Portugalgo Parlamentuak 1976ko urrian autonomia-estatutua onartu zion.

Ekonomia

[aldatu |aldatu iturburu kodea]
Sakontzeko, irakurri: «Madeira (ardoa)»

Ekonomia-jarduera nagusiak nekazaritza, abeltzaintza, arrantza eta turismoa dira. Barrualdean, nekazaritzak ematen duen produktu garrantzizkoenamahatsa da,ardo-produkzio bikainarekin. Kostaldean, azukre-kanabera, platanoak, fruituak, barazkiak eta batatak ekoizten dira.

Gizateriaren Ondarea

[aldatu |aldatu iturburu kodea]
Madeirako Laurisilva1
UNESCOrengizateriaren ondarea

MotaNaturala
Irizpideakix, x
Erreferentzia934
Kokalekua Portugal
Eskualdea2Europa /Ipar Amerika
Izen ematea1999 (XXIII.bilkura)
1 UNESCOk jarritako izen ofiziala (euskaratua)
2UNESCOren sailkapena

1999anUNESCOk Madeirako laurisilvaGizateriaren Ondare izendatu zuen, bertako landaretza mota babesteko; izan ere, hasierako basoaren % 10 inguru mantentzen bada ere, Europako laurisilva baso handiena da. Portugalen izendatu den Gizateriaren Ondare Natural bakarra da.

Ondasun nabariak

[aldatu |aldatu iturburu kodea]

Iruditegia

[aldatu |aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak

[aldatu |aldatu iturburu kodea]
  1. Euskaltzaindia. Europako toponimia fisikoa..
  2. Weather Information for Funchal..
  3. Funchal, Madeira Climate, Temperature, Average Weather History, Rainfall/Precipitation, Sunshine..

Kanpo estekak

[aldatu |aldatu iturburu kodea]
Autoritate kontrola

Eskualdeak
Azpieskualdeak
Barrutiak
Portugalgo bandera
Eskualde autonomoak
Afrikako herrialde eta lurraldeak(Nazio Batuen azpi-eskualdeka)
Map indicating Western AfricaMendebaldeko Afrika
Map indicating Northern AfricaIparraldeko Afrika
Map indicating Central AfricaErdialdeko Afrika
Map indicating Eastern AfricaEkialdeko Afrika
Map indicating Southern AfricaHegoaldeko Afrika
Menpeko lurraldeak
Eztabaidatuak


PortugalGizateriaren ondarea PortugalenPortugal

Angra do Heroísmoko erdigune historikoaKristoren Ordenaren komentuaBatalhako monasterioaJeronimotarren monasterioa etaBelémgo dorreaÉvorako erdigune historikoaAlcobaçako monasterioaSintrako paisaia kulturalaPortoko erdigune historikoaCoa Harana eta Siega Verdeko labar-arte guneakMadeirako laurisilvaGuimarãesko erdigune historikoaAlto Douroko mahastiakPico uharteko mahastizaintzaren paisaiaElvasko muga garnizoi-hiria eta gotorlekuakCoimbrako Unibertsitatea

"https://eu.wikipedia.org/w/index.php?title=Madeira&oldid=10217099"(e)tik eskuratuta
Kategoriak:
Ezkutuko kategoriak:

[8]ページ先頭

©2009-2025 Movatter.jp