Antzinako madarikazio greziarra, K. a. IV. mendekoa.Berunezko orri baten gainean idatzita dago.
Madarikazioa, baita eremaldizio,madarizio,birao, ernegu, lengoaiaren boteremagikoa erabiliz, beste pertsona edo pertsonen aurkako gogo txarra zuzentzea da.[1][2][3]
Madarikazioa sortzen duenak besteen aurkako desio okerrak errealitatera eraman nahi ditu, benetan gertatzea, esaterako, "ea zerri aurpegi hori puskatzen dizuten!".[4] Modu batez naturaz gaindiko botere baten laguntza eskatzen da, sarritan. Madarikazioek tradizio luzea dute bai herrian baitamitologietan,sineskerietan eta kondairetan ere. Etimologikoki hitza latineko "maledictio" hitzetik eta "κατάρα" grezieratik dator.[5]
Erromatar garaian, ohikoak izan zirenmadarikazio oholtxoak (tabula defixioni edotabula defixione): berunezko oholtxoetan madarikazio bat idatzi eta, askotan, hiloi batean lurperatzen ziren, modu horretan, azpimunduko jainko-jainkosengana iritsi zitezen.