Mackenzie[1] (ingelesez:Mackenzie River)Esklaboen Aintzira Handian jaio (Ipar-Mendebaldeko Lurraldetan) etaBeaufort itsasoan (Ozeano Artikoan) ahoratzen duenibaia da.Kanadako ibairik luzeena da (1.738 km) eta, Peace eta Finlay bere ibaiadarrak kontuan hartuta,Ipar Amerikako bigarrena (4.241 km). Mackenziek, bere ibaiadarrekin batera, 1.805.200 kilometro karratutako arroa du.
Ibaia urteko bost hilabetetan zehar nabigatu daiteke, urritik maiatzera izoztuta baitago. Neguan bere uharka izotz-errepide bihurtzen da.
Lehen Etsipen ibaia edoDisappointment River izena bazuen ere,1789an Alexander Mackenzie esploratzaileaOzeano Barearen bila ibaitik bidaiatu zenetik, gaur egungo izena hartu zuen. Eskualdeko Dene tribuakDeh Cho deitzen dio.
Mackenzie ibaiaren arroan hauetakolakuak daude:
etaibai hauek:
- Arctic Red ibaia.
- Athabaska ibaia.
- Finlay ibaia.
- Fond du Lac ibaia.
- Fort Nelson ibaia.
- Hay ibaia.
- Hego Nahanni ibaia.
- Liard ibaia.
- Parsnip ibaia.
- Peace ibaia.
- Peel ibaia.
- Pembina ibaia.
- Petitot ibaia.
- Slave ibaia.
- Smoky ibaia.