MS-DOSMicrosoftensistema eragile bat da,DOS familiari dagokiona.IBM PCordenagailuetarako sortu zen sistema eragile hau eta1980ko hamarkada eta1990eko hamarkada hasieran erabilera handia izan zuen. Agindu guztiak testu bidez egiten dira,komando-lerro baten bidez.MS-DOS (MicroSoft Disk Operating System,Diskoko Sistema Eragilea) erabiltzaile bakarra eta ataza bakarrekosistema eragile bat da, hau da, sistemaren baliabideak pertsona bakarrak erabili eta ordenagailuak aldi berean ezin du aplikazio bat baina gehiago prozesatu. Erabiltzaileak exekutatu duen programa edo ataza bukatu arte sistemaren baliabideak ezingo ditu beste inork erabili.[1][2]
MS-DOS 1981. urtean sortu zenQDOS izenarekin etaMicrosoft ez zen beste enpresa batek sortu zuen,Seattle Computer Products izenekoa. Microsoft-ek sistema eragilea erosi eta aldaketa batzuekin kaleratu zuen 1986. urtean. Merkatuaren jabe egin etaWindows agertu zen arte PC-etako sistema eragilerik erabiliena izan zen, 6.22 bertsioa izan zela azkenekoa.[3]
MS-DOS-ek zuhaitz egitura du eta diskoen datuak kudeatzeko hiru elementuren inguruko estrukturak sortzen ditu: Diska-Unitateak, Direktorioak eta Fitxategiak.
Atal honetan bereizketa bat egitea beharrezkoa da alde batetik unitate fisikoak eta bestetik unitate logikoak desberdindu behar direlako. Unitate fisikoa, diska unitate fisiko edo erreala dela esango genuke, hau da ukigarria dena. Unitate logikoa ordea Sistema Eragileak unitate fisiko oso edo partizionatutako diska zatiari egiten dion adierazpena da.
Honela, MS-DOS-ek unitate logikoak adierazteko alfabetoaren hizki bat eta bi-puntu ikurarren bidez egiten du ( A: / B: / C: ...). A eta B unitateak diskette unitateentzat gordeak ditu MS-DOS-ek eta Microsoft-en edozein sistema eragileak ere. C unitatea diska gogor moduko lehenbiziko unitate logikoari ematen zaio eta hortik aurrerako hizkiak besteei.
2015eko apirila, Microsoft-ek MS-DOS bertsio bat argitaratu zuen, Windows Phone-n funtzionatzen duena.[4]Horren barruan sartzen da sistemaren komando nagusietarako sarbidea: CD, DIR, EDIT, PATH, VER, etab.
Fitxategi bat informazioaren biltegiratzeko beharrezkoa den elementua da, datuek unitate batean gordeak izan ahal izateko fitxategi batean egon edo fitxategi bat sortu behar dute. Fitxategi baten edukiak beste erlazionatutako datuekin edo programa batekin du zerikusia eta horregatik hainbat fitxategi mota dago. Fitxategiak bereizteko, izenaz gain luzapen konkretu bat dute, fitxategi mota definituko duena.
Direktorioak fitxategiak gordetzeko egitura bereziak dira, karpeta modukoak. Hainbat direktoriotan bana daiteke unitate logiko bat eta bertan azpidirektorioak ere sor daitezke zuhaitz egitura baten moduan antolatuta.
MS-DOS 1.00: 1981eko uztailean atera zen lehenIBM PCarekin. Alde bakarreko 5' ¼-koDisketeak baino ez ditu onartzen, 160KB-koak. Direktorioak ez ziren onartzen, eta 64 artxibo bakarrik onartzen ziren diskete bakoitzeko;
MS-DOS 1.25: 1982, PC-DOS 1.10 baliokidea, baina Jatorrizko ekipoaren fabrikatzailearen bertsioan. Microsoftek (MS-DOS) beste fabrikatzaile batzuei saldutako lehen bertsioa da. Komando osagarri batzuez gain, bertsio honek 5' ¼ eko disketeen euskarria gehitzen du, 320 KB-koa;
MS-DOS 2.00: 1983,disko gogorra (FAT12) etadirektorioak onartzen dituen lehen bertsioa. 180 KB-ko (aurpegi bakuneko) eta 360 Kioko (alde bikoitzeko) 5' ¼ disketeak ere onartzen ditu;
MS-DOS 2.10: 1984ko martxoa;
MS-DOS 3.0: 1984ko abuztuan, 1,2 MB-ko disketeak eta 15 MB baino gehiagoko disko gogorrak onartzen ditu FAT16ri esker;[5]
MS-DOS 3.1: 1984ko azaroa, sareak kudeatzeko lehen bertsioa;
MS-DOS 3.31: 1987ko azaroan, 32 MB baino gehiagoko partizioak jasaten zituen 16 eta 32 bitera bitarteko sektore logikoen helbideratze bati esker, disko gogorraren tamaina maximoa 504 MB da;[7]
MS-DOS 4.00: 1988ko ekaina, RAM memoriako 110 KB okupatu zituen, interfaze grafiko bat (Shell) eskaini zuen eta partizio baten tamaina 2 GBra igaro zen;[8]
MS-DOS 4.01: bertsio araztua;
MS-DOS 5.00: 1991, memoria altua kudeatzen duen bertsioa, abio-menuak egiteko aukera ematen duena; 8 disko gogor onartzen ditu, 2,88 MB-ko diskotarako euskarria;[1]
MS-DOS 6.00: 1993, birusen aurkako bertsio bat, fitxategi-sistema egiaztatzeko tresna bat, ScanDisk, eta konpresio-software bat, DoubleSpace;
MS-DOS 6.20: 1993ko azaroa, bertsio araztua, beti DoubleSpace-rekin; Memmaker utilitatearen agerpena;
MS-DOS 6.21: 1994ko otsaila, DoubleSpace bertan behera uzten da,Stacker software lehiakidea editzatzen zuen Stac Electronics-ek egindako salaketa baten ondorioz, patente bat bortxatzeagatik;
DoubleSpace-k eskaintzen zuen konpresio-sistema Stacker-ek eskaintzen zituen zerbitzu berak zituen (Stac Electronics-ena zen azken hori.) Baina Stac Electronics-enak ziren konpresioa egiteko patenteak. Microsoftek negoziazioak hasi zituen Stac Electronics-ekin lizentzia eskuratzeko, baina ez zen akordiorik lortu. 1994aren hasieran, Stac Electronics-ek Microsoft-en aurkako epaiketa irabazi zuen patenteak bortxatzeagatik. Orduan, Microsoft MS-DOS 6.21 atera zen, konpresio-sistemarik ez zuena;
MS-DOS 6.22: 1994ko ekaina, DoubleSpace-ren ordez Drive Space erabiltzen da, patente-arazorik gabe bateragarria den softwarea. Hau da MS-DOSen azken bertsio independentea;
Drive Space konpresio-teknologiarako lizentzia bat Vertisoft-i erostea erabaki zuen Microsoftek.
MS-DOS 7: 1995, MS-DOS bertsio honetatik aurrera, Windows 95ekin integratzen da, Windows eta bere aplikazioak abiarazteko aukera ematen du. Disko gogorrak kudeatzeko oinarrizko tresnak ditu;
MS-DOS 7.1: 1996, Bertsio hau sistema eragile hauetan hauetan integratuta dago: Windows 95b (OSR 2.0), Windows 95c (OSR 2.5), Windows 98 eta Windows 98 (Bigarren argitalpena). FAT32 sistemaren euskarria ematen du, memoria hobeto kudeatzeko, HIMEM.SYS automatikoki kargatzen da, baita erregistro-arazoak konpontzeko SCANREG tresna ere;
MS-DOS 8: 2000, MS-DOSen azken bertsio honek Windows ME integratu eta abiarazten du, 7.1 bertsioaren bilakaera da. Nukleoak memoria hedatutuaren kudeatzailea integratzen du, SMARTDRV cachea eta azken hori konprimituta dator abiatze-denbora murriztearren.[2] Bi bertsio daude. Lehenengoak modu erreala desaktibatzen du eta herrialdearen eta teklatuaren zehaztapenak konfiguratzen ditu erregistroaren oinarritik, eta, ondoren, Windows ME abiarazten du. Bigarrenak abio-disketea sortzeko balio du.
Ordenagailuek beharrezko dituzte sistema eragileak, funtzionatu ahal izateko. Hori dela eta, merkatuaren nagusitasuna edo kontrola lortzeko lehian oso faktore garrantzitsua dira. Sistema eragileei esker lortu eta hautsi izan dira monopolioak iraganean, sistema eragileek ahalbidetu dute informatika pertsonalaren zabalkundea...Unix,DOS,Windows,MacOS,Linux eta bestelakoen arteko gudak izan dira ordenagailuen munduan; geroago, milenio berriansmartphone etatablet bezalako gailuetan, sistema eragileen arteko gerra berri bat izan da, kasu honetaniOS etaAndroid-en artean.[9]
NS-DOS logoa
Bere garaian, MS-DOSek ekoizle handien ordenagailuen eta sistema eragile garestien hegemonia hautsi zuen, etaordenagailu pertsonalen popularizazioa ekarri zuen. 80ko hamarkadako ordenagailuak garestiegiak ziren etxean izateko. Ekoizle gutxi batzuk menperatzen zuten merkatua (IBM,DEC,Xerox...), eta bakoitzak bere sistema eragilea zuen (Vax,Unix...). Eta haiek ere beren ordenagailuen erabilera etxeetara eramaten saiatu ziren arren, ez zuten benetako arrakastarik izan, prezioaren erruz. Are gutxiago ekoizle txikiek: sistema eragilea ere garatu beharrak ezinezko bihurtzen zuen merkatuan sartzea.[9]
Orduan, 1980eko hamarkadan, IBMk beste saiakera bat egin zuenetxerako ordenagailu pertsonalekin, makina berri bat eta sistema eragile berri batekin. Makina PCa izan zen (Personal Computer), eta sistema eragileaMicrosoft enpresa berriari enkargatu zion. Enpresa horrekMS-DOS (MicroSoft Disk Operating System egin zion, baina gure mundua den bezalakoa izateko gakoa izan den tratua lortu zuen IBMrengandik: Microsoft-ek baimena zuen MS-DOS beste ekoizle batzuei ere lizentziatu edo saltzeko. Ondorengoa historia da: ekoizle txiki askok PCarekin bateragarriak ziren ordenagailuak egin zituztenatzeranzko ingeniaritza erabiliz, MS-DOS sistema eragilea jarri zieten eta kloniko merke horien bidez ordenagailu pertsonalak guztion etxeetan sartu ziren.[9]
Denborarekin, ordea, haren oinordekoa, Windows, hegemoniko bihurtu zen, ia monopolioa izateraino. Eta egoera hori baliatzen duenez bere beste produktu batzuk inposatzeko (Interneteko nabigatzailea,ofimatika-produktua...) merkatuaren kontrol erabatekoa lortu zuen hamar urtetan, horrek dakartzan eragin negatibo guztiekin.[9]
Bi lehiakide aipagarri soilik ditu Windows-ek. Bata,Apple-renMacintosh ordenagailua, bereMacOS sistema eragilearekin; bestea, PCetarakoLinux sistema eragile librea. Baina nekez egiten diote aurre Microsofti, monopolioak haustea oso zaila izaten baita. Apple-ren merkatu-kuota oso txikia da PCenaren aldean. Gainera, esan daiteke Apple-ren eredua gailenduz gero egoera Microsoft-ekin baino are txarragoa litzatekeela: sistema erabat itxi eta kontrolatua da, hardware oso garesti batekin. Linux-ekin, aldiz, badugu PCetarako alternatiba on eta merke bat, benetako askatasuna eskaintzen duena, baina, zoritxarrez, merkatu-kuota are txikiagoa du. Eta horrela dago egoera azken aldi luze honetan ordenagailu pertsonalen munduan,ad eternum luzatuko dela dirudien guda alferreko batean...[9]
Microsoft -Microsoft MS-DOS 5.0 - Guide de l'utilisateur, Manuel de référence -(éd. Philips Électronique Limitée, 1991) - 750p. - ISBN non mentionné
Andrew Schulman Programming -Undocumented DOS -(Addison-Wesley; Subsequent edition (November 1, 1993) - 800 pages - by Andrew Schulman (Author), Ralf Brown (Author), David Maxey (Author), Raymond J. Michels (Contributor)) - (ISBN 020163287X). Il existe une version française de cet ouvrage.