Melina Mercouri (grezieraz:Μελίνα Μερκούρη;Maria Amalia Mercouri,Μαρία Αμαλία Μερκούρη jaioa;1920kourriaren 18a,Atenas –New York,1994komartxoaren 6a,New York)Greziako antzezlea izan zen. Greziako antzerki klasikoan hezi zen, eta Parisa jo zuen gero. CacoyannisenStella (1952) filmak eman zion ospea. Jules DassinenCelui qui doit mourir (1956,Hil behar duena) filmean jokatu zuen paperak bere dohainak erakutsi zituen, zuzendari berdinarenTopkapi (1964) filmeanPeter Ustinov,Maximilian Schell etaRobert Morley aktoreekin batera antzeztu zuen. Koronelen diktaduraren aurka jokatu zuen atzerrian. Grezian demokrazia berriz ezarri zenean, diputatu hautatu zuten, eta Kulturako ministro izan zen Papandreuren gobernuan (1981).Melina Merkoúri1994an hil zenNew Yorkeko ospitale batean, biriketako minbiziaren ondorioz. Merkoúri erretzaile porrokatua izan zen eta hil zenean, ehunka herritar greziarrek haren zigarroen marka gogokoenaren kajetillak jarri zituzten omenaldi gisa. HilkutxaAtenasera eraman zuten, non Estatu hileta-elizkizuna jaso zuen. Dolu nazionaleko aste oso bat ezarri zen bere oroimenean.Gaur egun Melina Mercouri Fundazioak antzinako greziar monumentuak zaintzeaz arduratzen da.