Luzuero | |
---|---|
![]() | |
Datu orokorrak | |
Garaiera | 307 m |
Mota | mendia |
Geografia | |
![]() | |
Koordenatuak | 43°21′27″N3°06′13″W / 43.3575°N 3.1036°W /43.3575; -3.1036 |
Mendikatea | Serantesko mendilerroa |
Herrialdea | ![]() |
Probintzia | ![]() |
Bizkaiko eskualdea | Bilboaldea |
Udalerria | Zierbena |
Luzuero[1]Bizkaiko mendebaldean dagoen mendia da,[2][3] 307metroko garaierarekin. Aztarnategipaleontologiko baten lekua ere bada[4].
Abrako golkoa du bere ekialdean etaMuskiz,Zierbena etaMeatzaldea bere magaletan.Espainiako Gerra ZibilanBilboaldea defendatzeko gune estrategikoa izan zen:Bilboko Burdin Hesiaren parte zen, eta hainbat kanoi zituen, itsasora begira.
1987an, ingutuko harrobi batBilboko Portuko obretarako erabiltzen ari zirela, aztarna paleontologikoak aurkitu zituenIñaki Libano ikertzaileak. Ordurako aztarnategiaren zati handiena harrobian suntsitua zen, baina ale interesgarriak induskatu ahal izan dira[4].
Euskal HerrikoKuaternariokomakrougaztunen fosil zaharrenak, duela 500.000 urte ingurukoak, diraLuzueron aurkituak.
Aurkikuntzen artean hiru espezie dira bereziki aipagarriak. Jaguar europarra da bat,Panthera gombaszoegensis, gaur Amerikan bizi denjaguarra baino handixeagoa eta sendoagoa. Bigarrena,Canis mosbachensis da, egungootsoaren arbasoa, pixka bat txikiagoa. Eta, hirugarrena, tigresable-horzduna,Homotherium latidens, egungolehoi baten tamainakoa.
Xabier Pereda Suberbiola, Asier Gómez Olivencia eta Ainara Badiola Kortabitarte paleotologoekRegistro fósil de los Pirineos occidentales liburuan zabaldu zuten ikerketa horien datuak.[5][4]
![]() | Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena: Euskal Wikiatlasa |