Movatterモバイル変換


[0]ホーム

URL:


Edukira joan
WikipediaEntziklopedia askea
Bilatu

Lur Hiztegi Entziklopedikoa

Wikipedia, Entziklopedia askea
Lur Hiztegi Entziklopedikoa
Jatorria
Argitaratze-data1991
IzenburuaLur Hiztegi Entziklopedikoa
Ezaugarriak
Hizkuntzaeuskara
euskadi.eus…

Lur Hiztegi Entziklopedikoaeuskaraz jatorrian sortutako lehenentziklopedia izan zen. Lehen liburukia1991n argitaratu zen[1], eta azkena 10. liburukia izan zen, 1994an.[2] Ondoren,1999anLur Entziklopedia Tematikoa sortu zen, kontzeptuak gaien arabera antolatuta.

Entziklopedia harpidetzaz ordaindu eta hedatu zen.

2001ean argitaratu zuen 13. liburukia, hamar urte geroagoko eguneratzea bukatu zuena.[3]

Eusko Jaurlaritza̠k bere webgunean kontsultatzeko eskaintzen dituen euskarazko entziklopediak (2022-11-20)[4]

Eusko Jaurlaritzak 2009an eskuratu zituen eskubideak, lizentzia librearekin zabaldu eta 2011n, 11.015 artikuluko informazioa automatikokiEuskarazko Wikipediara iragan zen: guztira, bi milioi hitz baino gehiago. Entziklopediaren paperezko bertsioa, azken aldian, 2000-2001 urteetan eguneratu bazen ere (hiru liburuki), Sailburuordetzak 2009an eskuratu aurretik ere, hiztegiko eta entziklopediako oinarrizko datu batzuk gaurkotu egin ziren: Euskaltzaindiak emandako ortografia arauak, Hiztegi Batuan sartutako hitz berriak, munduan izandako aldaketa esanguratsuenak (herrialde berriak, sona handiko pertsonaia berriak, gertaera berri nagusiak, kontzeptuetan izan diren aldaketa nagusiak) eta abar.[5]

Taldea

[aldatu |aldatu iturburu kodea]

Lur Hiztegi Entziklopedikoa unibertsitateko hainbat adituk egin zuten,euskara teknikoa oraindik ondo ezarri gabe zegoen garai batean. Gai askoren inguruan aritzeko lexikorik ez zegoen, artean. Zuzentzaile lanetanHenrike Knörr,Beñat Oihartzabal,Pello Salaburu etaIbon Sarasola euskaltzainak aritu ziren[6].

Lexikoa alorraren arduraAintzane Ibarzabal etaKoro Navarrorena izan zen,Josu Zabaleta zientzia eta teknologiaren alorrarena etaJoxean Elosegi historia eta geografiarena,Manex Goienetxe aholkularia zela.

Aurrekariak eta ondorengoak euskarazko entziklopedietan

[aldatu |aldatu iturburu kodea]

Euskara batuaren aroan sartuta, hasieran euskarazko entziklopedia moduko batzuk izan ziren, itzulpen gisa egindakoak eta kasu batzuetan gaiaren arabera antolatuak, adibidezMundua Jakingai etaP8 izenekoak.[7]

Baina 20 urte geroago 1990eko hamarkadan proiektu sendo batzuk sortu ziren euskarazko entziklopediak sortzeko erronkari erantzuteko. Hezkuntza sisteman behar-beharrekoak ziren erreferentziazko obrak 1990eko hamarkadan hasi ziren argitaratzen. Lehenengo urratsa 1991n hasi zen,Lur Hiztegi Entziklopedikoarena izan zen. GeroagoGazteen Entziklopediaren lehenengo zenbakia1992an argitaratu zuenEUSENOR Fundazioak, eta guztira 8 liburuki izango zituen.[8] Biak helburu orokorrekoak izanik, Lur jatorriz euskaraz idatzita zegoen eta artikulu askoz gehiago eskaini zituen, baina Gazteenak azalpenak erraztearren erabiltzen zituen hainbeste osagai grafiko eskaini gabe.

1993anElhuyarreko Hiztegi Entziklopedikoa argitaratu zuenElhuyar Fundazioak.[9][10] Elhuyarrekoa izan zen osorik argitaratu zen lehen hiztegi entziklopedikoa, artean Lur eta Eusenor entziklopediak liburuki guztiak argitaratu gabe zebiltzan eta.

Geroxeago etorriko ziren hiztegi entziklopediko horien online-eskaintzak[11][12][13] eta 2001ean sortuko zutenEuskal Wikipediaren lehen bertsio nimiñoa.

2009anZientzia eta Teknologiaren Hiztegi Entziklopedikoa argitaratu zuen Elhuyar Fundazioak. Hainbat arlo eta erakundetako 200 aditu euskaldunekin lankidetzan oinarritua. Harrezkero edukiak modu irekian osatu eta eguneratu izan dira.[14]

Auñamendi Eusko Entzikloplediak, Euskal Herriaren tradizioa, oraina eta etorkizunaren arteko lotura jaso zituen hainbat artikulutan,Eusko IkaskuntzakEuskomedia fundazioaren bidez 2010ean Interneten argitaratua, Izan ere, Internet bidez dohainik kontsulta daiteke. 2020an 155.000 artikulu zituen gaztelaniaz (% 96,3) eta 6.061 (% 3,7) euskaraz,[12] gehienakBernardo Estornes LasarenEnciclopedia general ilustrada del País Vasco ospetsukoak.

11.000 artikuluren igoera masiboa Wikipediara (2011)

[aldatu |aldatu iturburu kodea]
Lur Wikipediaratzeko Lantegia

2011nEusko Jaurlaritzak lizentzia libre batekin eskuratu zuenean hainbat artikuluEuskarazko Wikipediara iragan ziren.CC-BY-SA lizentzia askearekin zabaldu zuen Eusko Jaurlaritzak.Eusko Jaurlaritza etaEuskal Wikipediaren arteko lankidetzari esker etaElhuyar Fundazioak programatu zuen prozesu automatiko bati esker (Igor Leturia informatikariak koordinatu zuen prozesu hori), Euskal Wikipediako milaka artikulutan edukiaren zati batLur hiztegi entziklopedikotik edoLur entziklopedia tematikotik hartu zen. Prozesu horretan sortu ziren Wikipediako artikuluakLur txantiloiarekin markatu ziren.

Lur Wikipediaratzeko Lantegian guztira Euskal Wikipedian 11.000 artikulu sortu edo osatu ziren. 11.000 artikulu horietatik, Euskal Herrikoak izan ziren % 30. 11.000 artikulu horietatik, irudiz edo ikus-entzunezko baliabidez hornitu ziren % 35 (hau da, 3.950 artikulu).

Hauek izan ziren proiektuak euskal wikipediari egindako ekarpenaren zenbakiak (zenbat sarrera landu ziren, eta zenbat testu-karaktere eta -hitz gehitu ziren):

Artikulu-motaKopuruaGehitutakoa
KaraktereakHitzak (ggb)
GuztiraBatez besteGuztiraBatez beste
EremuaEuskal Herrikoak2.1152.813.7591.330401.966190
Unibertsalak8.89912.299.7711.3821.757.110197
WikipediarekikoArtikulu berriak8.7858.599.4759791.228.496140
Aurretik zeudenak2.2306.515.5022.922930.786417
Guztira11.01515.114.9771.3722.159.282196

Erreferentziak

[aldatu |aldatu iturburu kodea]
  1. «Lur - Hiztegi Entziklopedikoa» www.euskadi.eus 2021-01-14 (kontsulta data: 2021-12-06).
  2. Lur Hiztegi entziklopedikoa.. Lur 1991-2001 ISBN84-7099-303-8. PMC490131135. (kontsulta data: 2022-11-18).
  3. Lur Hiztegi entziklopedikoa. 2001eko eguneratzea 13. liburukia (Mazedoniar-Zygmund). Lur 1991-2001 ISBN84-7099-435-2. PMC490131135. (kontsulta data: 2022-11-18).
  4. «Euskararen tresnak - Hiztegiak, banku terminologikoak eta entziklopediak» www.euskadi.eus (Eusko Jaurlaritza - Hizkuntza Politika - Kultura eta Hizkuntza Politika Saila) 2017-02-08 (kontsulta data: 2022-11-21).
  5. «Berriak: Lur Hiztegi Entziklopedikoa eta Lur Entziklopedikoa Sarean daude» www.ikasbil.eus (kontsulta data: 2022-11-18).
  6. «Lur Hiztegi Entziklopedikoa - Jakin.eus» www.jakin.eus (kontsulta data: 2021-12-06).
  7. «Lur Hiztegi Entziklopedikoa - Jakin.eus» www.jakin.eus (kontsulta data: 2021-12-06).
  8. Gazteen entziklopedia. Eusenor LG 1993 ISBN84-604-5166-6. PMC863196369. (kontsulta data: 2022-11-13).
  9. Hiztegi entziklopedikoa. Elhuyar Kultur Elkartea 1993 ISBN84-87114-89-X. PMC434073059. (kontsulta data: 2022-11-13).
  10. Irazabalbeitia, Iñaki. (1992). «Hiztegi entziklopedikoa» www.jakin.eus (Jakin.eus) (kontsulta data: 2022-11-13).
  11. «Lur Hiztegi Entziklopedikoa eta Lur Entziklopedikoa sarean daude» sustatu.eus (kontsulta data: 2022-11-14).
  12. abBizientzia. (2010-07-19). «biZIentzia 1-2: Elhuyarren Hiztegi Entziklopedikoa on line» biZIentzia 1-2 (kontsulta data: 2022-11-14).
  13. «Entziklopediak. Hiztegia.net» www.hiztegia.net (ARTEZ) (kontsulta data: 2022-11-14).[Betiko hautsitako esteka]
  14. «ZT Hiztegi Berria» zthiztegia.elhuyar.eus (kontsulta data: 2022-11-13).

Ikus, gainera

[aldatu |aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu |aldatu iturburu kodea]
Autoritate kontrola
"https://eu.wikipedia.org/w/index.php?title=Lur_Hiztegi_Entziklopedikoa&oldid=10288196"(e)tik eskuratuta
Kategoriak:
Ezkutuko kategoriak:

[8]ページ先頭

©2009-2026 Movatter.jp