Ingelesdunek lupu beltzariantrax ere deitzen diote. Euskaraz lupu beltza, karbunkoa edo ikatza daBacillus anthracisek eragindako gaitzaren izena. Antraxa larruazaleko gaitza da,Staphylococcus batek sortutakoa, karbunkoarekin zer ikusirik ez duena. Karbunkoa eta antraxa batzuetan sinonimo bezala erabiltzen badira ere (ingelesdunen eragina dela eta), bi gaitz guztiz desberdinak izaten dira.
Karbunkoa aspalditik da ezaguna. Biblian aipatzen da gaitza behin baino gehiagotan. Historian zehar izurrite handiak gertatu dira, Europan XVII. mendean gertatutakoa ospetsuena izanik, abereak zein gizakiak milaka akabatu zituena.
XX. mendearen azken hamarkadetan karbunkoaren baziloa erabilia izan da gerra bakteriologikoan: bazilo honenesporek karbunkoa sortzeko gaitasuna dute, eta oso erraz manipulatzen dira; horrek eraginkortasun handia ematen diearma biologiko gisa.
Bacillus anthracis-ek,Bacillus guztien antzera, esporak (endosporak) sortzeko gaitasuna du. Espora moduan baziloek bizirik irauten dute luzaro, ingurunearen baldintzak aurkakoak izan arren. Karbunkoaren sorreran esporek zerikusi handia dute, lurrean bideragarri izaten direlako epe luzean.
Animalia belarjaleek karbunkoa harrapatzen dute aho-bidetik: kutsatutako lur bateko belarra jaterakoan esporak irensten dituzte.
Giza kutsapena ez da oso ohikoa, eta abereak gobernatzen dituztenen artean ematen da gehienbat: baserritar, albaitari, artzainengan... Gizakiarengan baziloen sarrera azaletik gertatu ohi da, azaleko zauriak izanik karbunkoaren esporek gorputzean erabiltzen duten atea. Arnas bidetik ere harrapa daiteke gaitza, animalia kutsatuen larruazalean dauden esporak arnastean. Bigarren bide hau arraroagoa izan arren, gaixotasun larriagoa ere eragiten du.
Bazilo patogenoak berebirulentzia areagotzen duten bi arma ditu: kapsula eta toxinak. Kapsulakmakrofagoen aurrean babesten du bakterioa, berefagozitosia saihestuz. Ekoizten dituen toxinak (hiru motakoak) oso indartsuak dira, eta animaliaren zein gizakiaren heriotzaren errudunak dira.
Gizakiarengan karbunko motaren arabera sintomak desberdinak dira:
larruazaleko karbunkoan infekzio lokala sortzen da sartze-puntuan. Bertan, pustula ilun bat agertzen da, ultzera tankerakoa. Tratatu ezean, gaitza berez sendatzen da gehienetan. Hala ere, kasu gutxitan bakterioa odolera pasatzen da etaseptizemia larria eragiten du, gaixoaren heriotza sortzen duena.
biriketako karbunkoa (esporak arnasterakoan harrapatzen dena) gripearen antzeko sintomak eragiten du hasieran, disnea akutua -arnasa hartzeko zailtasuna- agertuz gero. Karbunko mota hau septizemia batekin eta infektatuaren heriotzarekin bukatu ohi da. Artile motzailei eragiten die batik bat.
Penizilina da gaixotasun hau tratatzeko antibiotiko egokiena. Septizemia gertatu aurretik hartu behar da, odolera pasatutakoan bakterioak beretoxina hilgarria askatzen baitu.
Txerto bat dago, lurralde endemikoetan animaliei ematen zaiena.
Osasunerako Mundu Erakundeak (O.M.E.-k) emandako datuen arabera karbunko kasu gutxi ematen dira gizakietan, zaila baita animalia kutsatuengandik esporak gizakiarengana pasatzea. Animalientzako eremu endemikoak diraAfrika etaAsiako zenbait lurralde.