| Luisa Henriketa Borboikoa | |
|---|---|
| Bizitza | |
| Jaiotza | Paris, 1726koekainaren 20a |
| Herrialdea | |
| Heriotza | Parisko Errege Jauregia, 1759kootsailaren 9a (32 urte) |
| Hobiratze lekua | Église du Val-de-Grâce(en) |
| Familia | |
| Aita | Louis Armand II, Prince of Conti |
| Ama | Louise Élisabeth de Bourbon |
| Ezkontidea(k) | Louis Philippe I, Duke of Orléans(en) |
| Seme-alabak | |
| Haurrideak | |
| Leinua | Borboi leinua Orléans etxea |
| Hezkuntza | |
| Hizkuntzak | frantsesa |
| Jarduerak | |
| Jarduerak | aristokrata |
| Ezizena(k) | Mademoiselle de Conti |
| Ideologia eta sinesmenak | |
| Erlijioa | katolizismoa |
Luisa Henriketa Borboikoa (frantsesez, Louise Henriette de Bourbon-Conti;Paris,1726koekainaren 20a -Ibidem,1759kootsailaren 9a)Chartresko etaOrleanseko dukesa izan zen ezkontzaz.
Luisa EnriquetaLuis Armando II.a Borboikoaren etaLuisa Isabel Borboikoaren alaba bakarra zen.1752an, bere senarra Orleans familiako buru etaodolezko printze bihurtu zen,Frantziako errege familiaren ondoren pertsonaia publiko garrantzitsuena. BikoteaMonsieur le Prince etaMadame la Princesse izenez ezagutzen zen. Bere bizimodu eskandalagarria ezaguna zen eta bere promiskuitateari buruzko zurrumurruak ere baziren.Frantziako Luis Felipe I.a erregearen amona izan zen.
Bere gurasoak lehengusuak ziren, eta bere amaLuisa Francisca Borboikoaren alaba kuttuna zen,Frantziako Luis XIV.a erregearen eta bere maitalea zenMadame Montespanen alaba legitimatua.
Bere aita1727an hil zen, berak urte bete zuenean, "bularraren hantura" baten ondorioz. Jakina zen bere aitak emazteaz abusatzen zuela, baina hil aurretik barkamena eskatu zuen.Luis Francisco de Borbón-Contí bizirik iraun zuen anaia zaharrena Contiko Printze bihurtu zen.Eguzki Erregearen ondorengo zuzena zenez, Luisa Enriquetaodolezko printzesa zen eta haurtzaroanMademoiselle de Conti deitu zioten.

Bere lehengusua zen ,Luis Juan Maria Borboikoak, Tolosako kondearen semeak, ezkontzea eskatu zion, baina bere amaren hautua (baita berea ere)Orleanseko Etxe entzutetsueneko oinordekoa izan zen, eta1743koabenduaren 17an, hamazazpi urte zituela, Luisa EnriquetaChartresko dukea,Versaillesko Jauregiko Kaperan eta bere lehengusu txikia zen Luis Felipe Orleansekoarekin ezkondu zne.
Bere amak ezkontza honekinCondé etaOrleans-eko familien arteko liskarrei amaiera eman nahi zien. Gatazkaren iturria Luisa Francisca Borboikoaren eta Francisca Maria Borboikoaren, Luisa Isabelen ama eta izebaren eta Eguzki Erregearen alaba legitimatuen arteko ezinikusia zen.
Senarraren aitak,Luis I.a Orleanseko dukeak, onartu egin zuen proposamena, batez ere printzesa gaztea komentu batean hazi zelako; nolanahi ere, oso harreman grinatsua hasi ondoren, Luisa Enriquetaren eskandaluzko portaerak bikotearen haustura eragin zuen.[1]

Luisa Enriquetak eta Luis Felipek hiru seme-alaba izan zituzten:
1789ko iraultzan,Philippe-Égalité-k publikoki adierazi zuen bere benetako aita ez zela Luis Felipe, Errege-Etxeko sukaldari bat baizik; ez da oso gertagarria, amaren senarrarekin zuen antzekotasun fisiko handiagatik. Segur baino gehiago da adierazpen horiek Frantziako herri xehearekiko enpatia sortzeko motibazioarekin eginak izan direla.[1]
Luisa Enriqueta1759kootsailaren 9an hil zen, hogeita hamabi urte zituela, Parisko bere egoitzan. Haren heriotza bere bizitza hondatuaren ondorio omen zen, haren seme-alabek hamaika eta zortzi urte zituzten.Parisko Val-de-Grâce elizan lurperatu zuten.[1]
[[Kategoria:1726} jaiotzak]][[Kategoria:1759} heriotzak]]