Luis Walter Alvarez (San Francisco,Kalifornia,Ameriketako Estatu Batuak,1911koekainaren 13a -Berkeley,Kalifornia,Ameriketako Estatu Batuak,1988koirailaren 1a) fisikaria izan zen. 1968an,Fisikako Nobel saria eman zioten,oinarrizko partikulen arloan egindako lanagatik eta, bereziki,erresonantzia-partikulak aurkitzeagatik.
1981ean, semeWalter Alvarez geologoarekin batera,dinosaurioen desagerpenameteorito handi batek eragina izan zela proposatu zuen, egun zientzialarien artean onartuen dagoen hipotesia.
Chicagoko Unibertsitatean ikasi zuen eta Berkeleykoan irakasteari ekin zion. 1940tik 1943ra,Massachusettseko Teknologia Institutuan lan egin zuen eta, 1944tik 1945 arte,Los Alamosko Laborategi Zientifikoan.Mikrouhinezko seinaleak,radarrezko antena linealak, lurretik kontrolatutako lurreratzeko hurbiltze-sistema eta radar bidezkobonbardaketa-sistema bat sortzeko taldeetan aritu zen.Inplosio erakobonba atomikoa detonatzeko teknika ere iradoki zuen.Bigarren Mundu Gerraren ondoren, lehenprotoi azeleragailu linealaren eraikitzaileetako bat izan zen eta berak sortu zuen hidrogeno likidozko burbuila-ganbera,partikula subatomikoak eta haien erantzunak detektatzeko.
|
|---|
| 1901–1925 | |
|---|
| 1926–1950 | |
|---|
| 1951–1975 | |
|---|
| 1976–2000 | |
|---|
| 2001–2025 | |
|---|