Movatterモバイル変換


[0]ホーム

URL:


Edukira joan
WikipediaEntziklopedia askea
Bilatu

Ludwig Wittgenstein

Artikulu hau Wikipedia guztiek izan beharreko artikuluen zerrendaren parte da
Bideo honek Ikusgela proiektuko bideo bat barneratzen du
Wikipedia, Entziklopedia askea

Ludwig Wittgenstein
Bideo hau Ikusgela proiektuaren parte da.
Bideo hau Ikusgela proiektuaren parte da. Bideoak dituzten artikulu guztiak ikus ditzakezu hemen klik eginez gero.
Ludwig Wittgenstein ulertzeko gakoak.
Irudi gehiago
Bizitza
JaiotzaNeuwaldegg1889koapirilaren 26a
Herrialdea Austria (1889koapirilaren 26a - 1938)
 Erresuma Batua (1938 - 1951koapirilaren 29a)
BizilekuaSkjolden
Wiener Neustadt
Lehen hizkuntzaalemana
HeriotzaCambridge1951koapirilaren 29a (62 urte)
Hobiratze lekuaAscension Parish Burial Ground(en)Itzuli
Heriotza moduaberezko heriotza:prostatako minbizia
Familia
AitaKarl Wittgenstein
AmaLeopoldine Wittgenstein
Ezkontidea(k)ezkongabea
Haurrideak
Familia
LeinuaWittgenstein family(en)Itzuli
Hezkuntza
HeziketaCambridgeko Unibertsitatea
Bundesrealgymnasium Linz Fadingerstraße(en)Itzuli
(1903 -1906)
Berlingo Unibertsitate Teknikoa
(1906kourriaren 28a -1908)Diplom(en)Itzuli:ingeniaritza
Victoria University of Manchester(en)Itzuli
(1908 -1911)
Trinity College
(1911 -1913)
Hezkuntza-mailadoktoretza
TesiaTratatu logiko-filosofiko
Tesi zuzendariaBertrand Russell
Frank P. Ramsey(en)Itzuli
Doktorego ikaslea(k)Reuben Goodstein(en)Itzuli
Casimir Lewy(en)Itzuli
Hizkuntzakalemana
ingelesa
Ikaslea(k)
Jarduerak
Jarduerakhizkuntzaren filosofoa,arkitekturaren teorikoa,katedraduna,logikaria,matematikaria,aforista,epistemologoa,filosofoa etairakaslea
Enplegatzailea(k)Trinity College (1929 - 1947)
Lan nabarmenak
InfluentziakBertrand Russell,Søren Kierkegaard,Gottlob Frege etaArthur Schopenhauer
Mugimenduafilosofia analitikoa
Musika instrumentuaKlarinetea
Zerbitzu militarra
Parte hartutako gatazkakLehen Mundu Gerra

wittgen-cam.ac.uk
IMDB: nm1403859Musicbrainz: 76f1379e-b20b-4d6d-8c6c-2b2fdc391bd7IMSLP: Category:Wittgenstein,_LudwigFind a Grave: 5887946Edit the value on Wikidata

Ludwig Josef Johann Wittgenstein (Viena,1889koapirilaren 26a -Cambridge,Ingalaterra,1951koapirilaren 29a) filosofo, matematikari, hizkuntzalari eta logikariaustriarra (gerobritaniar aberriratua) izan zen, berezikihizkuntza, batez ereepistemologiarekin loturik, aztertu zuena.Vienako Zirkulua mugimendua eta, bidenabar,enpirismo logiko izeneko eskola filosofikoa eragin zituen pentsalarietako bat izan zen. Bizitzan zehar, bi lan soilik prestatu zituen argitaratzeko,Tractatus logicus-philosophicus[Oh 1][Oh 2][1] etaIkerketa filosofikoak; eta biak bere bizitzako pentsamendu filosofikoaren bi ikuspuntu bereizien mugarri dira. Nortasun enigmatiko eta bizimodu liluragarria izan zituen, eta bere hautu etikoak bere filosofiarekin estu loturik izan ziren. Itzal handieneko filosofoetakoa izan zen XX. mendean.

Wittgensteinen lehen teoriak dio erlazio biunibokoa dagoela hitzen eta gauzen artean, eta hitzak kateatzen dituzten proposizioak errealitatearen «irudiak» direla (Tractatus logico-philosophicus). Teoria horrek eragin handia izan zuenVienako Zirkuluko positibista logikoengan[2], nahiz bere burua inoiz ez ikusi mugimendu horretako kidetzat. Handik denbora batera, Wittgensteinek berak gogor kritikatu zuenTractatusKaier urdin etakaier marroi etaPhilosophische Untersuchungen (Azterketa filosofikoak) liburuetan, baitaPhilosophische Bemerkungen (Ohar filosofikoak) lanean ere, ikusmolde mugatu eta zehatzagoaren aldeko hilondoko obrak, «hizkuntza-jolas» gisa sailkatuak, non hizkuntzaren alderdi gizatiarra nabarmentzen baita, hau da, zehaztugabetasuna eta egoeren araberako aldagarritasuna.Bertrand Russellen ikasle izan zenCambridgeko Unibertsitateko Trinity College-n, non geroago Wittgenstein bera ere irakasle izatera iritsi baitzen.

Bizitza

[aldatu |aldatu iturburu kodea]
Ludwig Wittgenstein-en irudia

Ludwig Wittgenstein1889an jaio zenVienan, jatorri juduko familia aberats eta ikasi batean. AitaAustro-hungariar Inperioko altzairu enpresaburu nabaria zen, eta ama, berriz, Vienako merkatari eta lurjabe handien familia bateko alaba. Vienako goi burgesiaren familia nagusi bat izatera heldu ziren. Aitaren nahiz amaren aldetik jatorriz judua izan arren, katolizismoan hezia izan zen amaren fedeari jarraiki. Gurasoek kultur zaletasun handia zuten, eta beren seme-alabengan sentsibilitate artistikoa eta jakin-mina pizten eta handiustea baztertzen saiatu ziren. Wittgensteinen gurasoen Vienako jauregian,Brahms etaMahler konpositoreek musika ekitaldiak maiz egiten zituzten; Ludwig Wittgensteinek musikarekiko lilura erakutsi zuen bere bizitza osoan. Haren aita arte bildumagile etamezenas esanguratsua ere izan zen; hain zuzen,Klimtek bere arrebaren ezkon-erretratua margotu zuen, egun hartako lan famatuenetakoa dena.Austria-Hungariako Inperioaren amaierako, Vienan garapen kultural handia zen, zientzia, arte eta pentsamenduaren hainbat esparrutan berrikuntza aldarrikatzen zuena politikan nahiz kulturan. Ludwig Wittgensteinengan, eragin handia izan zuen giro horrek, eta, bere bizitza intelektualean, planteamendu berriak eta erradikalak garatzen saiatu zen beti.

Gurasoek zortzi seme-alaba izan zituzten, eta Ludwig izan zen gazteena. Semeak aitaren negozioen ardura hartzeko heziak izan ziren txikitatik. Hala, etxean hezi zituzten, eskolako ohitura ustez txarrak har ez zitzaten. Presio horrek eta familiaren beste gorabehera eta joera depresiboek ondorio tragikoak ekarri zituzten: Ludwigen hiru anaia bere buruaz beste egin zuten. Ludwig Wittgenstein berak ere, joera eta pentsamendu suizida argiak izan zituen bere bizitzan zehar. Gurasoen etxean ikasi zuen 14 urte bete arte. Ondoren, institutu tekniko batera joan zen ikastera, itxuraz trebetasun teknikoa erakutsi baitzuen etxean eta, bide batez, aitaren nahiari men egin aldera,ingeniaritza mekanikoko ikasketak bukatu, etaManchesterko eskola tekniko batera joan zen ikasketak sakondu eta ikerketan aritzeko. 1910 urtean,propultsio-motor aeronautikoa asmatu, eta patentatu zuen. Beste ingeniari baten eskutik, haren asmakuntza 1940ko hamarkadan arrakastaz probatu zen.

BainaGottlob Frege etaRussellen obrak irakurri zituenean, logika etamatematikaren oinarri filosofikoez kezkatu zen, etaCambridgera joan zen Russellekin logika eta filosofia ikastera. Horrekin eztabaida sakonak izan zituen matematikaren oinarriaren inguruan eta hizkuntza logikoari buruz. 1913ko hasieran, bere aita hil eta oinordekotza oparoa jaso zuen. Berehala, dirutza baten dohaintza egin zien artista zenbaiti;Lehen Mundu Gerra bukatutakoan, bere herentzia osoa anai-arreben artean banatu zuen. Artean, Cambridgeko giro akademikoaz gogaiturik, Norvegiara joan zen 1913ko bukaeran, hausnarketarako giro lasaiago baten bila. Hasieran, pentsio batean bizi izan zen, baina, 1914ko hasieran, etxola bat eraikitzen hasi zen toki bakarti batean, 1921 arte.

1950ean, minbizia diagnostikatu zioten, eta Vienara joan zen bere idazlanak ordenatu eta argitaratzeko aginduak emateko. 1951n hil zen.

Lanak

[aldatu |aldatu iturburu kodea]
  • Tractatus logico-philosophicus.1921.
  • Ikerketa filosofikoak (Philosophische Untersuchungen).1953

Pentsamendua

[aldatu |aldatu iturburu kodea]

Wittgensteinen pentsamendu filosofikoa bi alditan banatu ohi da: lehen aldia, bere lehen lan garrantzitsuaren ingurukoa da, 1923an argitaratua:Tractatus logico-philosophicus lana. Argitaratu ondoren, Wittgensteinek filosofia utzi zuen, arazo filosofiko guztiak konpondu zituelakoan. Urte batzuk geroago, zenbait hutsegite ondoren, Wittgensteinek berriz irakatsi eta filosofatu zuen, baina aurreko lana gidatu zuenaren oso bestelako espirituarekin. Bigarren aldi horretakoak izan ziren 1953an hil ostean argitaratutakoPhilosophische Untersuchungen (Azterketa filosofikoak). Bi lan horiek hain dira desberdinak, ezen batzuetan «lehen Wittgenstein» edo «Tractatusen Wittgenstein» eta «bigarren Wittgenstein» edo «Azterketaken Wittgenstein» aipatzen baitira.

Lehen Wittgenstein:Tractatus logico-philosophicus

[aldatu |aldatu iturburu kodea]

Mundua, pentsamendua eta lengoaia

[aldatu |aldatu iturburu kodea]
Trinity Collegen erdiko patioaren ikuspegia.

Wittgenstein, bere pentsamenduaren lehen fasean, Russellen jarraitzaile izan zen, bereTractatus liburuan antzeman daitekeenez. Liburu horretan, filosofiaren arazoak aztertu, eta horiek gurehizkuntzaren logika ez ulertzean oinarritzen dela esaten du. Horrela, Wittgensteinek filosofiaren arazoak konpondu nahi ditu, hizkuntza gaizki erabiltzeak sortzen dituen arazoak, hain zuzen. Izan ere, hizkuntzaren erabilera desegokiak proposizio faltsuak sortzen ditu. Beraz, hizkuntza arruntean askatasun handiegia onartzen denez, konfiantza osoa jartzen da sortutako hizkuntza artifizialean (zientziarena), etalogikaren bitartez lan egiten da.

Wittgensteinek idatzitako lehen liburua izan zenTractatus logico-philosophicus, eta bizirik zegoela argitaratuta ikusi zuen bakarra. Lehenengo argitalpenaAnnalen der Naturphilosophie (XIV, 3-4, 185-262 or.) aldizkari alemaniarrean izan zen,Logisch-Philosophische Abhandlung izenburupean[3].​ Urtebete geroago (1922an),Londresko Kegan Paul argitaletxean lehen argitalpen elebiduna (alemana-ingelesa) agertu zen,Bertrand Russell-en sarrera batekin, eta jada latinezko izenburu ezagunarekin, gehien ezagutzen den izenarekin. Wittgensteineklehen aldia deritzonean duen pentsamendua adierazten duen testu nagusia da.

Tractatusen helburua egia logikoen izaera argitzea da, eta hizkuntzakmundua osatzen duten gertakariak marrazteko eta deskribatzeko proposizioak ditu. Horrela, hizkuntzaren, pentsamenduaren eta errealitatearen erlazioa aztertzen du, haien elementu komuna egitura edo forma logikoa dela baieztatuz. Izan ere, mundua pentsamenduen bidez ezagutzen da. Bi horien arteko harremanakisomorfikoak (forma berekoak) dira: objektu bati, hura izendatzen duen izena dagokio, eta, gertakari bati, hura irudikatzen duen proposizioa dagokio.

Tractatus-en, mundua (Welt) egitate guztiak dira, hau da, gertaeren osotasuna dena (gertatzen dena, benetan ematen dena) (Tractatus: §§ 1-2). Egintzak «gauzen egoerak» dira (Sachverhalt), hau da, objektuak nolabaiteko erlazioan[4]. Adibidez, egitate bat da liburua mahai gainean dagoela, eta hori agerian geratzen da «liburuaren» (a objektua dei dezakeguna) eta «mahaiaren» (b objektua dei dezakeguna) arteko erlazio gisa. Wittgensteinen arabera, gertaerek egitura logiko bat dute, gauzen egoera hori irudikatzen (alemanezko Bild-etik) edo agertzen duten proposizioak eraikitzeko aukera ematen duena. «Liburua mahai gainean dago» hizkuntza logikora transkribatuta, «aRb» gisa adierazten da. Egitate bat objektuen arteko erlazio bat denez, proposizio bat izen-kateaketa bat izango da (zeinak objektuak izango dituzten erreferentzia). Wittgensteinen ustez, hizkuntza deskribatzaileak maketa batek bezala funtzionatzen du, non gertaerak irudikatzen ditugun objektuen funtzioa egiten duten piezak jarriz.Tractatusen, hizkuntza batez ere izenek osatzen dute (noski hizkuntzaz hitz egiten dugu behin logikoki aztertu ondoren).

Oinarrizko ideia horretatik ateratzen du Wittgensteinek figurazioaren (edo esanahiaren) eta egiaren teoria osoa. Proposizio bat esanguratsua izango da, edo zentzua izango du (alemanezko Sinn-etik), logikoki ahalgarri den gauzen egoera bat ordezkatzen duen heinean. Beste kontu bat da proposizioa egiazkoa ala faltsua den. Zentzuzko proposizio batek gauzen egoera posible bat irudikatzen du[5]. Proposizioa egiazkoa izan dadin, deskribatzen duen egitateak benetan gertatu behar du (hala izan behar du). Esandakoa betetzen ez bada, orduan proposizioa faltsua da. Baina kasu honetan, faltsua nahiz egiazkoa izan, proposizioak zentzua du, zeren gauzen egoera posible bat deskribatzen baitu. «Mundua da egitate den guztia» (Tractatus: § 1); errealitatea (Wirklichkeit) izan litezkeen egitate guztiak izango dira, ematen direnak eta ematen ez direnak (Tractatus: § 2.06 eta § 2.202).

Tractatusen beste tesi funtsezko bat hizkuntza esanguratsuaren eta pentsamenduaren arteko identitatea da, aditzera emanez gure pentsamenduak (errealitateari buruz egiten ditugun irudikapen mentalak) ere proposizioen logikak zuzentzen dituela, bada, «Gertaeren irudi logikoa pentsamendua da» (Tractatus: § 3) edo «Pentsamendua zentzudun proposizioa da» (Tractatus: § 4). Horrela, zerbait pentsagarria bada, posible ere izan behar du (Tractatus: § 3.02); hau da, zentzua duen proposamen batean jaso ahal izan behar da (izan egiazkoa ala gezurrezkoa). Pentsamendua errealitatearen irudikapena da. Errealitatea hizkuntzarekin deskriba daitekeena da (alde horretatik,Tractatuseko errealitatea hizkuntza deskribatzaile batetik sortutako irudia dela ikusten da, eta ez errealitate bat bere baitan; horregatik, nire hizkuntzaren mugak nire munduaren mugak dira).

Hori da Wittgensteinek zertaz hitz egin dezakegun zentzuz eta zertaz ezin dugun hitz egin zehazten duen modua. Hitz egin dezakegu, hau da, egiak edo faltsukeriak esan ditzakegu, baldin eta hizkuntza erabiltzen badugu munduko gauzen edo gertaeren egoerak adierazteko. Zentzuz, errealitateaz baino ezin da hitz egin. Puntu horretantxe interpretatzen daTractatusenpirismoaren aldarritzat edozientziaren apologiatzat, bada, zientzia baita zerbait zentzuz esateko gai den bakarra; eta «Hitz egin ezin denaz, isildu egin behar da» (Tractatus: § 7). Baina Wittgensteinen benetako pentsamendu originala hemen hasten da. Baldin eta,Tractatus-ek dioen gisa, munduko gertaerez zentzuz baino ezin bada hitz egin, zer gertatzen da filosofiako testuekin eta, bereziki,Tractatusen beraren proposamenekin? Izan ere,Tractatusek ez ditu gertaera posibleak edo munduko gertaerak deskribatzen; aitzitik, hitz egiten du gure pentsamendua eta mundua gobernatzen dituen hizkuntzaz eta logikaz, eta abar.

Horrela, Wittgensteinek berak filosofiaren muintzat jotzen zuelaesatearen etaerakustearen arteko bereizketa polemikoa (funtsezkoa hala ere) sartzen da jokoan.Forma logikoa eta, oro har logika ezin dira adierazi; hau da, ezin da zentzudun proposiziorik sortu logika deskribatzeko, bada, logika zentzudun proposizioetanagertzen baita (gauzen egoera bat ematen dela edo ez dela ematen adierazten dutenak​)[6]).. Logika proposizio guztietan aurkitzen da, baina ez da haietako bat beran ereadierazten. Zentzu horretan: «Logika transzendentala da» (Tractatus: § 6.13).

Logikak ezartzen du zein den hizkuntzaren, pentsamenduaren eta munduaren muga, eta horrela erakusten da muga bera, jada munduari ez dagokiona eta pentsagarri eta adierazkorraren eremu horretatik kanpo geratuz. Hori dela eta, Wittgensteinek adierazten duen bezala: «Bada, bai, adierazezina dena. Erakutsi egiten da, mistikoa da» (Tractatus: § 6.522). Filosofiaren zeregina, orduan, hizkuntzaren muga-kasuetara iristea da, non jada ez baitugu munduaz hitz egiten, baina, hala ere, adierazezina dena agerian geratzen baita. Hori datautologien, kontraesanen eta, oro har, logikari dagozkion proposizioen kasua.

Bere adiskideLudwig von Fickerri idatzi zion gutun batean (1919 inguruan) dio bereTractatus logico-philosophicusen azken zentzua etikoa dela; eta ondoren eransten du:

«Nire obrak bi zati ditu: hemen agertzen dena, eta nik idatzi ez dudan guztia. Eta, hain zuzen ere, bigarren zati hori da garrantzitsuena. Izan ere, nire liburuak, nolabait esatearren, etikotasuna barrutik mugatzen du, eta ziur nago, hertsiki, horrela baino ezin dela mugatu. Hitz batez, uste dut gaur askok aipatzen duten guztia nik neure liburuan jarri dudala agerian, isilpean. [...] Orain, hitzaurrea eta bukaera irakurtzea gomendatuko nioke, haiek adierazten baitute berehalakotasun handienaz esanahia.»

—Isidoro Reguera eta Jacobo Muñozen (1986)Tractatus logico-philosophicusen edizioaren sarreran jasotako eta itzulitako pasartea, Madrid: Alianza, 2002; pág. IX


Bigarren Wittgenstein:Philosophical investigations

[aldatu |aldatu iturburu kodea]

Ikerketa filosofikoak dira bigarren Wittgensteinen pentsamendua jasotzen duten testu nagusiak. Bigarren garai horren ezaugarri nagusia perspektiba eta paradigma aldaketa bat da hizkuntzaren azterketa filosofikoan.Tractatusen hizkuntza aztertzeko ikuspuntu logikoa hartzen bazuen, bigarren Wittgenstein konbentzitu egiten da ikuspuntu egokia ikuspegipragmatikoaren aurkako ikuspegi arautzailea dela: kontua ez da hizkuntzaren egitura logikoak bilatzea, baizik eta hiztunek modu jakin batean hitz egiten dutenean erabiltzen dituzten arauak aztertzea; hiztun horiek erabiltzen duten gramatika-mota aztertu behar da, hau da, bizi-forma jakin bat eratzen duenak ikaskuntzarekin berarekin lotura estua duela. Hori dela eta, hizkuntzaren erabileran hizkuntza-lehentasunek agerian uzten dituzte hiztunen bizimoduak.

Ikerketa filosofikoaketan dio hitzen esanahia eta proposizioen zentzua bere funtzioan dagoela, hizkuntzan duen erabileran. Alegia, hitz baten esanahiaz edo proposizio baten zentzuaz galdetzea da nola erabiltzen den galdetzea. Bestalde, erabilera horiek asko eta forma anitzekoak direnez zehaztuko dute hitz edo proposizio baten erabilera zuzena erabakitzeko irizpidea hiztun bakoitzak ikasi dituen eta hiztunen bizimoduan agertzen diren arauek. Testuinguru horri, hizkuntza-jolasa deitzen zaio[7]. Hizkuntza-joko horiek ez dute esentzia komun bat, familia-antzeko batzuk baizik. Hortik ondorioztatzen da proposizio edo hitz baten zentzugabekeria berezkoa duen hizkuntza-jokotik kanpo erabiltzean datzala.

Ikerketaken funtsezko tesi bat hizkuntza pribatu baten ezintasuna da. Wittgensteinen aburuz, hizkuntza joko-multzo bat da, eta joko bakoitzak bere arauak izango ditu. Kontua da ulertzea arau horiek ezin direla pribatuak izan, hau da, ezin dugula arau bat pribatuki jarraitu. Izan ere, araua zuzen jarraitzen dugula jakiteko irizpide bakarra da komunitate baten ohiko erabilera: uharte bakarti batean galtzen banaiz eta jolas bat asmatzen badut denbora pasatzeko, ezin dut ziur jakin biharamunean beteko ditudan arauak aurreko eguneko arau berberak diren, zeren gerta baitzitekeen oroimenak huts egitea edo erotu izana. Gauza bera gertatzen da hizkuntza-jolasekin: talde batekoak dira, inoiz ez norbanakoarenak. Horrek ondorio garrantzitsuak izango ditu geroagokoadimenaren filosofian. Izan ere, zer gertatzen da gure esperientzia pribatuei buruz hitz egiten duten termino horiekin, «oinaze» deiturikoekin? «Min» hitzaren esanahia denek ezagutzen dute. Hala ere, nik ezin dut jakin nik bezala «oinaze» deitzen duzun hori nik deitzen dudan gauza bera den, nik ezin baitut zure oinazea sentitu, nirea baizik. Horren ondorioz, Wittgensteinek ulertzen du «min» hitza beste jarrera eta jokabide batzuekin lotuta dagoela (kexak, keinuak edo min-aurpegiak, etab.), eta horretan oinarrituta soilik lotzen dugula «min» hitza modu pribatuan sentitzen dugun horrekin.

Bestalde, ikuspegi beretik, «problema filosofiko» deritzenak ez dira, berez, problemak, txundidurak baizik. Filosofia egiten dugunean, hizkuntzaren jolas batean nahasten gara, eta haren arauak ez daude zehaztuta, filosofiak berak ezarri nahi baititu arau horiek; gurpil zoro moduko bat da. Horregatik, Wittgensteinen aburuz, filosofiaren egitekoa da: «hizkuntzaren bidez gure adimenaren sorginkeriaren aurka borrokatzea».

Lehen eta bigarren Wittgensteinen arteko aldea

[aldatu |aldatu iturburu kodea]
1914ko urriko oharrak Wittgensteinen egunkarian, Wren-eko liburutegian (Cambridge), Trinity College (Cambridge).

Lehen Wittgensteinentzat hizkuntza bakarra zegoen, hau da, adierazpen esanguratsu guztiek osatzen duten hizkuntza ideala (hizkuntza deskribatzailea); bigarren Wittgensteinentzat, berriz, hizkuntza hainbathizkuntza-jolasetan adierazten da (deskribatzailea kasu bat besterik ez dena). Esan daiteke lehen Wittgensteinek hizkuntza zehatzaren bigarren zati introspektiboago batean azpimarratzen duelaesplikatiboa etainduktiboa –bigarren Wittgensteinen ezaugarria– eta erabilerari hobeto egokitzen zaion moduan, lehen eta bigarren Wittgensteinez esan den gisa; eta, beraz, esanahia alderantzikatzeak zuzenekoaren kontrako esanahia errepikatzeak eragindako inbertsioa, proposizioaren testuingurua alda dezake eta, era berean, onartu. Bestalde, lehenengo Wittgensteinek proposizio baten zentzugabekeria edo burugabekeria definitzen zuen proposizio horrek lengoaia esanguratsuaren mugak gainditzen zituen heinean, Bigarren Wittgenstienek, berriz, proposizio bat zentzugabea dela ulertzen du ez dagokion hizkuntza-joko baten barruan erabili nahi den neurrian. Horregatik, lehenengo Wittgensteinen aburuz, esanahia erreferentziak zehazten zuen, hau da, hitz batek ez badu ezer izendatzen edo proposizio batean ez bada egitaterik agertzen, ez du esanahirik, ezinezkoa baita egiaren balio jakin bat ematea. Baina bigarren Wittgensteinek onartzen du hizkuntza arruntean funtzio deskribatzailea dela hizkuntzaren funtzioetako bat eta, beraz, esanahiaren eremua erreferentziarena baino askoz zabalagoa dela. Horrela, bigarren Wittgensteinentzat, proposizio baten zentzua edo hitz baten esanahia haren funtzioa da; hau da, ematen zaion erabilerak zehazten du. Laburbilduz, esanahiaren irizpide erreferentziala esanahiaren irizpide pragmatikoak ordezkatzen du.

Egiaren nozioari dagokionez, lehen Wittgensteinek korrespondentzia irizpidea hartzen du besterik gabe, bada, hizkuntzaren eta munduaren arteko erlazioisomorfikoaren arabera, egia proposizio baten zentzuaren eta gertaera baten arteko korrespondentzia bezala eratzen da. Baina bigarren Wittgensteinek, deskribatzaileaz haraindi, hizkuntzaren hainbat erabilera posible postulatzen dituenez, egiaren irizpide semantikoaren aplikazioa hizkuntza deskribatzaile esparrura soilik dagoela mugatuta dirudi.

Proposizioak

[aldatu |aldatu iturburu kodea]

Tractatus idazlanaren doktrina nagusia esanguraren teoria piktorikoa da. Horren arabera, mintzaira proposizioek eratzen dute, eta proposizioen pentsamenduen adierazpide hautemangarriak dira.

Proposizio guztiek zentzua edo forma logikoa eduki behar dute, eta, teknika logiko batzuk erabiliz, horiek aztertu daitezke. Baina horrelako analisirik egin ezin zaien proposizioak sasi-proposiziotzat hartzen dira (horien artean, filosofia-proposizioak), horiek ez direlako gertakariak.Metafisikariak munduaren logikaren forma deskribatzen ahalegintzen dira, hori ezinezkoa bada ere. Beraz, proposizio egiazkoak edoenpirikoak munduari buruzko egoera gertagarriak deskribatzen dituzte. Wittgensteinen ustez, proposizio batzuk egiazkoak dira nahitaez, zentzudunak edotautologikoak, eta haien ukapenak kontraesan bat adierazten dute. Horiek munduaren eta hizkuntzaren egitura logikoa erakusten dute; esanahia dute. Bestalde, zentzurik gabeko proposizioak edo sasi-proposizioak esanezina adierazi nahi dute, hizkuntzaren eta munduaren mugetatik haratago dauden errealitateak. Horrenbestez, bi ezagutza mota daude, logikan erabiltzen diren proposizio tautologikoak eta zientzian erabili eta egiazta daitezkeen proposizio egiazkoak edo enpirikoak.

Laburbilduz:

  • Proposizio egiazkoak -> Munduaz hitz egiten dutenak beti dira egiazko proposizioak, enpiriko diren guztiak (biologia,fisika,kimika...). Hizkuntza zientifikoan dute esanahia.
  • Tautologikoak -> Gure pentsamenduaren egitura agertzen dutenak (matematika).
  • Sasi-proposizioak -> Sasi-proposizioak. Mundutik haratago joan nahi dutenak:metafisika,erlijioa,etika... Hizkuntza zientifikoan ez dute lekurik, horretarako, hizkuntza arruntera pasatu behar dugu.

Ikerketa filosofikoak

[aldatu |aldatu iturburu kodea]

Ikerketa filosofikoak idazlanak hizkuntzak pentsamendu- eta buru-egoerekin duen erlazioa aztertzen du.Tractatusen, proposizioen eta «margolanen» arteko konparazioak dira nagusi. Hori idatzi ondoren, WittgensteinekTractatus deuseztatu egin zuen horri kritika eginez. Kritika hori honetan datza:

Lehenengo, Wittgensteinek dio hizkuntza arruntak proposizio zalantzagarriak dituela; bigarrenez, hizkuntza elkar komunikatzeko balio duela.

Wittgensteinek hainbat abantaila ikusten dizkio hizkuntza arruntari: bere gramatika hizkuntza logikoarena baino zabalagoa da; etorkizunari begiratzen dio, eta zentzua pertsonen bizitzan funtzio bat bete eta berezko logika izatetik datorkio.

Wittgensteinen ustez, hitzak ezin dira ulertu giza jardueran testuinguru ez-linguistikotik kanpo. Hitz baten esanahiaz galdetzea hitzaren erabilerei buruz galdetzea da. Bestalde, erabilera horiek asko direnez, hitz baten (edo proposizio baten) erabilera ea zuzena ote den zehazterakoan, erabileraren testuingurua ezagutuko beharko da, eta hori beti egongo da oso erlazionatuta hiztun horien bizimoduarekin.erabilerak erabakiko du hitzaren edo perpausaren esanahia.

Hizkuntzaren adierazpenek anitz erabilera eta helburu dute, eta anitz jarduerari lotuta daude: erregutzea, eskertzea, madarikatzea, agintzea, gertaera bat kontatzea, eta abar. Perpaus mota bakoitzahizkuntza-joko (Sprachspiel) jakin baten adierazpena da. Hainbat arlotan erabiltzen dugu hizkuntza, eta erabilera horietako bakoitza hizkuntza-joko bati dagokio. Beraz, perpaus baten esanahia ezagutzeko, dagozkion hizkuntza-jokoa eta jarduera ezagutu beharko ditugu.

WittgensteinenIkerketak hizkuntza arrunta aldarrikatzen du, eta horren zeregina joko linguistiko filosofikoek ulertzea da. Hizkuntzaren irakaskuntzan, hitzen erabilera landu behar da. Horrenbestez, hitz baten esangura ulertzeko, esanahi horri dagozkion hizkuntza-jokoak ikertu behar ditugu. Hizkuntza jokoak bizipenak direla esan daiteke, eta horien aplikazioak aldatu egiten dira ingurune psikologiko, sozial eta kulturalen arabera. Beraz, hizkuntza bihurkorra, aldagaia eta bilakatzailea da.

Jatorrizko lanak

[aldatu |aldatu iturburu kodea]
  • Logisch-Philosophische Abhandlung..
  • Some Remarks on Logical Form..
  • The Blue and Brown Books..
  • (Philosophische Untersuchungen..
  • Über Gewissheit..

Euskarara itzulitako lanak

[aldatu |aldatu iturburu kodea]
  • Ludwig Wiitgenstein,Tractatus logico-philosophicus, José Luis Alvarez Santa Cristinaren itzulpena, Euskal Herriko Unibertsitatea, 1990.
  • Ludwig Wiitgenstein,Tratatu logiko-filosofikoa etaFilosofia-azterketak, Ibon Uribarriren itzulpena, Euskal Herriko Unibertsitatea, 2009.ISBN 978-84-96455-36-8
  • Ludwig Wittgenstein,Etika, zientzia eta antropologia, Ignacio Ayestaranen «Zergatik irakurri Wittgenstein euskaraz» sarrerarekin. Donostia, JakinISBN 84-95234-09-2

Gaztelaniara itzulitako lanak

[aldatu |aldatu iturburu kodea]

Gainerako bibliografia

[aldatu |aldatu iturburu kodea]
  • Arrington, R. L., & Glock, H.-J. (Eds.). (2003).Wittgenstein and Quine. London & New York: Routledge.
  • Ayer, A. J. (1986).Wittgenstein. Chicago: The University of Chicago Press.
  • Black, M. (1966).A Companion to Wittgenstein's 'Tractatus'. New York: Cornell University Press.
  • Bouveresse, J. (1993).Wittgenstein y la estética. Valencia: Universitat de València.
  • Calderón Rodríguez, E. (2012). Filosofía contemporánea: La filosofía como terapia en Ludwig Wittgenstein.Tesis Doctoral. Madrid, España: Universidad Autónoma de Madrid. https://repositorio.uam.es/bitstream/handle/10486/674409/calderon_rodriguez_enrique.pdf?sequence=1
  • Cavell, S. (1999).The Claim of Reason. Wittgenstein, Skepticism, Morality, and Tragedy. New York & Oxford: Oxford University Press.
  • Coliva, A. (2010).Moore and Wittgentein. Scepticism, Certainty, and Common Sense. Hampshire & London: Palgrave Macmillan.
  • Cordua, C. (2013).Wittgenstein. Santiago de Chile: Ediciones Universidad Diego Portales.
  • Crego Díaz, A. (2003). K. Marx y L. Wittgenstein: Elementos para una teoría sociopsicológica del conocimiento.Tesis Doctoral. Madrid: Universidad Complutense de Madrid. https://eprints.ucm.es/id/eprint/4701/1/T26728.pdf
  • Ferrater Mora, J., Wright, G. H., Malcolm, N., & Pole, D. (1966).Las filosofías de Ludwig Wittgenstein. Barcelona: Ediciones Oikos-Tau.
  • Fogelin, R. J. (2002).Wittgenstein. London & New York: Routledge.
  • Fogelin, R. J. (2009).Taking Wittgenstein at his Word. A Textual Study. Princeton & Oxford: Princeton University Press.
  • Gibson, A., & O'Mahony, N. (Eds.). (2020).Ludwig Wittgenstein: Dictating Philosophy. To Francis Skinner – The Wittgenstein-Skinner Manuscripts. Cambridge: Springer.
  • Glendinning, S. (2001).On Being With Others. Heidegger – Derrida – Wittgenstein. London & New York: Routledge.
  • Glock, H.-J., & Hyman, J. (Eds.). (2009).Wittgenstein and Analytic Philosophy. Essays for P. M. S. Hacker. Oxford & New York: Oxford University Press.
  • Glock, H.-J., & Hyman, J. (Edits.). (2017).A Companion to Wittgenstein. Chichester: Wiley-Blackwell.
  • Hadot, P., Anscombe, É., & Gabriel, G. (2007).Wittgenstein y los límites del lenguaje; Carta de Élisabeth Anscombe a Pierre Hadot; ¿La Lógica como Literatura? Observaciones sobre el significado de la forma literaria en Wittgenstein. Valencia: PRE-TEXTOS.
  • Heaton, J., & Groves, J. (2002).Wittgenstein para principiantes. Nuemos Aires: Era Naciente SRL.
  • Janik, A., & Toulmin, S. (1998).La Viena de Wittgenstein. Madrid: Taurus.
  • Kenny, A. (1984).Wittgenstein. Madrid: Alianza Editorial.
  • Kitching, G., & Pleasants, N. (Eds.). (2003).Marx and Wittgenstein. Knowledge, morality and politics. London & New York: Routledge.
  • Kusch, M. (2006).Sceptical Guide to Meaning and Rules. Defending Kripke’s Wittgenstein. Chesham: Acumen.
  • López de Santa María Delgado, P. (1986).Introducción a Wittgenstein. Sujeto, mente y conducta. Barcelona: Editorial Herder.
  • Lugg, A. (2000).Wittgenstein's Investigations 1-133. A guide and interpretation. London & New York: Routledge.
  • Lugg, A. (2021).Wittgenstein's Remarks on Colour. A Commentary And Interpretation. London & New York: Anthem Press.
  • Marques, A., & Venturinha, N. (Eds.). (2012).Knowledge, Language and Mind. Wittgenstein's Thought in Progress. Berlin & Boston: De Gruyter.
  • McManus, D. (2006).The Enchantment of Words. Wittgensteins Tractatus Logico-Philosophicus. Oxford: Clarendon Press.
  • Monk, R. (1997).Ludwig Wittgenstein. El deber de un genio. Barcelona: Editorial Anagrama.
  • Monk, R. (2005).How to read Wittgenstein. London: Granta Books.
  • Mounce, H. O. (2001).Introducción al «Tractatus» de Wittgenstein. Madrid: EDITORIAL TECNOS.
  • Narváez Mora, M. (2004).Wittgenstein y la teoría del derecho. Una senda para el convencionalismo jurídico. Madrid: MARCIAL PONS, EDICIONES JURÍDICAS Y SOCIALES, S.A.
  • Padilla Gálvez, J. (2009).Wittgenstein I. Lecturas tractarianas. Madrid: Plaza y Valdés.(ISBN 978-84-96780-18-7)
  • Padilla Gálvez, J. (2014).Hacia la Representación Perspicua Wittgenstein 2,Valencia. Tirant Humanidades.(ISBN 9788416062287)
  • Padilla Gálvez, J. (2019).Estado de cosas. Reconstrucción de la polémica sobre el Sachverhalt. Valencia: Tirant Humanidades.(ISBN 978-84-17508-19-7)
  • Padilla Gálvez, J. (2022).Mundo, realidad y estados de cosas. Reflexionando sobre el tractatus un siglo después. Cuadernos Salmantinos de filosofía, Vol. 49, 2022, 115-157.
  • Pears, D. (1973).Wittgenstein. Barcelona & México, D.F.: EDICIONES GRIJALDO, S.A.
  • Pérez Chico, D., & Mayoral, J. V. (Edits.). (2015).Wittgenstein: la superación del escepticismo. Madrid: Plaza y Váldes Editores.
  • Reguera, I. (2000).Ludwig Wittgenstein. Un ensayo a su costa. Madrid: Editorial EDAF, S.A.
  • Richter, D. (2014).Historical Dictionary of Wittgenstein's Philosophy. Plymouth: Rowman & Littlefield.
  • Rinofner-Kreidl, S., & Wiltsche, H. A. (Eds.). (2016).Analytic and Continental Philosophy. Methods and Perspectives. Proceedings of the 37th International Wittgenstein Symposium. Berlin & Boston: De Gruyter.
  • Sábada, J. (1984).Lenguaje, Magia y Metafísica (El otro Wittgenstein). Madrid: Ediciones Libertarias.
  • Sánchez, M. C., Rivera, Á., Goraldo, A. M., Ariztizábal, P. J., Pérez, A. C., Pérez, M. Á., Cobanzo, A., Suárez, J. A., Buriticá, A., Vargas Guillén, G., & Reeder, H. P. (2019).Wittgenstein-Husserl. Lebensform y Lebenswelt. Philosophy Workshop 2017. Santiago de Cali: Pontificia Universidad Javeriana, Sello Editorial Javeriano.
  • Sluga, H. (2011).Wittgenstein. Chichester: Wiley-Blackwell.
  • Sluga, H., & Stern, D. G. (Eds.). (2018).The Cambridge Companion to Wittgenstein. Cambridge: Cambridge University Press.
  • Soames, S. (2019).El surgimiento de la filosofía analítica. Madrid: EDITORIAL TECNOS.
  • Stroll, A. (1994).Moore and Wittgenstein on Certainty. New York & Oxford: Oxford University Press.
  • Szabados, B., & Stojanova, C. (Eds.). (2011).Wittgenstein at the Movies. Cinematic Investigations. Plymouth: Lexington Books.
  • Tomasini Bassols, A. (2001).Teoría del conocimiento clásica y epistemología wittgensteiniana. México, D.F.: Plaza y Valdés Editores.
  • Tomasini Bassols, A. (2006).Filosofía y Matemáticas. Ensayos en torno a Wittgenstein. México, D.F. & Madrid: Plaza y Valdés Editores.
  • Tomasini Bassols, A. (2011).Explicando el Tractatus. Una introducción a la Primera Filosofía de Wittgenstein. Buenos Aires: GRAMA ediciones.
  • Tomasini Bassols, A. (Ed.). (2012).Wittgenstein en Español III. Veracruz: Universidad Veracruzana.
  • Venturinha, N. (Ed.). (2010).Wittgenstein After His Nachlass. Hampshire & New York: Palgrave Macmillan.
  • Waismann, F. (1973).Wittgenstein y el Círculo de Viena. México, D.F.: Fondo de Cultura Económica.
  • Wuppuluri, S., & da Costa, N. (Eds.). (2020).WITTGENSTEINIAN (adj.). Looking at The World From The Viewpoint Of Wittgenstein’s Philosophy. Cham: Springer.

Erreferentziak

[aldatu |aldatu iturburu kodea]
  1. Izuzquiza Otero, Ignacio; Corellano Aznar, Luis; Frechilla García, Ana Rosa; Peña Calvo, José Vicente; Villamayor Lloro, Santiago. (2008). «Textos y problemas» Filosofía y ciudadanía. (Manuel Andaluz. argitaraldia) Madrid: Grupo Anaya Sociedad Anónima ISBN9788466773195..
  2. Dictado para Schlick - Diktat für Schlick. Madrid: Ápeiron.
  3. La edición original alemana está publicada en edición facsímil con permiso de la Biblioteca Nacional de Austria y traducida al español en: L. Wittgenstein, Tratado lógico-filosófico. Logisch-philosophische Abhandlung, edición crítica de TS 204, introducción y traducción deJesús Padilla Gálvez Tirant lo Blanch, Valencia, 2016.
  4. J. Padilla Gálvez, Estado de cosas. Reconstrucción de la polémica sobre el Sachverhalt. Tirant Humanidades, Valencia, 2019, pp. 99-113.
  5. J. Padilla Gálvez, Estado de cosas. Reconstrucción de la polémica sobre el Sachverhalt, pp. 102 s.
  6. J. Padilla Gálvez, Estado de cosas. Reconstrucción de la polémica sobre el Sachverhalt, p. 105.
  7. La traducción al inglés de la palabra alemana "Spiel" (juego) puede serplay ogame, Wittgenstein aclara que se trata de un juego normativo regido por alguna ley o lógica subyacente, lo que en inglés se conoce comogame of language.

Oharrak

[aldatu |aldatu iturburu kodea]
  1. Ludwig Wiitgenstein,Tractatus logico-philosophicus, José Luis Alvarez Santa Cristinaren itzulpena, Euskal Herriko Unibertsitatea, 1990.
  2. Ludwig Wiitgenstein,Tratatu logiko-filosofikoa etaFilosofia-azterketak, Ibon Uribarriren itzulpena, Euskal Herriko Unibertsitatea, 2009.ISBN 978-84-96455-36-8

Kanpo estekak

[aldatu |aldatu iturburu kodea]
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak:Ludwig WittgensteinAldatu lotura Wikidatan
Wikiesanetan badira aipuak, gai hau dutenak:Ludwig Wittgenstein
Autoritate kontrola
"https://eu.wikipedia.org/w/index.php?title=Ludwig_Wittgenstein&oldid=10114938"(e)tik eskuratuta
Kategoriak:
Ezkutuko kategoriak:

[8]ページ先頭

©2009-2025 Movatter.jp