Luciano Berio (Oneglia, 1925 -Erroma, 2003) musikagile italiarra izan zen. Milanen Ghedini eta AEBetan Dallapicolla izan zituen irakasle. Gaur egungo Italiako musikagile ezagunenetakoa da. Haren lanak joera serial eta postserialetan kokatzen dira. Geromusika elektroakustikoa ikertzen hasi zen eta MadernarekinStudio di Fonologia Musicale sortu zuen Milanen. Garai hartako zenbait lanen bidezMurazioni (1956),Momenti(1960), elektroakustikaren eta musika instrumentalaren arteko mugak hautsi nahi izan zituen.Ommaggio a Joyce (1958), musika-molde horretan klasikoa den lanarekin ahotsa lantzen hasi zen. Ahotsari buruzko ikerketa horiek haren lanaren zati handi bat hartu zuten:Circoli (1960), E. E. Cummingsen poema batean oinarritua;Epifania (1962-1965), Proust, Joyce, Machado, Sanguineti, Simon eta Brechten testuen collage bat.Sequenze (1962-1969) lanean, ordea, ahotsari buruz egindako ikerketak musika-tresnen ahalbideei lotzen zaizkie. Danteren jaiotzaren zazpigarren mendeurrenaren karietaraLaborintus II (1962-1965) moldatu zuen. Beste lan zenbait:Folk Songs (1963),Allez-Hop (1959) etaSinfonia (1968-1969).