Movatterモバイル変換


[0]ホーム

URL:


Edukira joan
WikipediaEntziklopedia askea
Bilatu

Loira (ibaia)

Koordenatuak:44°50′30″N4°13′07″E / 44.8417°N 4.2186°E /44.8417; 4.2186
Wikipedia, Entziklopedia askea
Loira (ibaia)
Datu orokorrak
Motaibaia etaIbai nagusia
Luzera1.006 km
Geografia
Map
Koordenatuak44°50′30″N4°13′07″E / 44.8417°N 4.2186°E /44.8417; 4.2186
Estatu burujabe Frantzia
Frantziaren banaketa administratiboametropolitar Frantzia
Eskualdea Auvernia-Rodano-Alpeak
Departamendua Allier
Hidrografia
Ibaiadarrak
ikusi
Arroaren azalera117.356 km²
Arro hidrografikoaLoire basin(en)Itzuli etaLoire estuary(en)Itzuli
Ur-emaria835 m³/s
IturburuaSaint-Martial,Saint-Martial,Sainte-Eulalie etaMont Gerbier de Jonc(en)Itzuli
(1.404 m
1.412 m
1.408 m)
Bokalea
()
Bizkaiko golkoa etaLoire estuary(en)Itzuli (Saint-Brevin-les-Pins
Saint-Nazaire)

Loira[1] (frantsesez:Loire,okzitanieraz:Léger / Leir,frankoproventzerazLêre,bretainieraz:Liger),Frantziako erdialdekoibaia da, herrialde horretako luzeena (1024 km). Arroak 117.000 km²ko azalera du, hau da, Frantziako bostena baino gehiago.Loira ibarreko erdialdeaUNESCOkgizateriaren ondare izendatu zuen2000koabenduaren 2an.

Udaberrian eta udazkenean ur handiak izaten ditu, euriteen eta elurteen eraginez, eta udan izan ohi du maila behereena.Erromatarren garaietatik XIX. mendean burdinbidea zabaldu zen arte, ontziz ibiltzeko ibaia izan da, baina gaurko egunean ontzi bidezko garraioak ez du inolako garrantzirik,Nantestik aurrera ez bada. Loira ibaiaren bazterretan eraiki ziren gazteluek ospe handia dute. XV. mendekoak dira lehenengo gazteluak (Amboise), eta bereziki ugaldu zirenErrenazimentuaren garaian Blois, Tours, Berry eta Anjouko lurraldeetan.

Ibilbidea

[aldatu |aldatu iturburu kodea]

Iturburua 1.400 metro inguruko altueran dago, Sainte-Eulalie udalerri txikian, administratibokiArdècheko departamenduan eta geografikokiErdialdeko Mendigunean, Gerbier de Jonc mendiaren oinetan.

Sorrera hartatikLe Puy-en-Velay (Loira Garaia),Saint-Étienne etaRoanne (Loira),Nevers etaCosne-Cours-sur-Loire (Nièvre)Gien etaOrléans (Loiret),Blois (Loir eta Cher),Amboise etaTours (Indre eta Loira),Saumur etaAngers (Maine eta Loira),Ancenis,Nantes etaSaint-Nazaire (Loira Atlantikoa) udalerriak zeharkatzen ditu, besteak beste.

Aipatutako departamenduez gainera, ekialdetik mendebalderaSaona eta Loira,Allier etaCher ere zeharkatzen ditu,Bizkaiko golkoan itsasoratu baino lehen,Bretainiako hegoaldean (Saint-Nazaire).Nantesetik aurrerabokale etaitsasadar zabal bat osatzen du,Ozeano Atlantikorako bidean.

Ibaiadarrak

[aldatu |aldatu iturburu kodea]

Allier duibaiadar nagusia, ezkerraldetik (Le Bec d'Allier,Borboierria), eta beste adar ugari jasotzen ditu eskuin-ezker ibilgu osoan zehar:

LoiraSaint-Nazairen

Ikus, gainera

[aldatu |aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak

[aldatu |aldatu iturburu kodea]
  1. Euskaltzaindia. Europako toponimia fisikoa..

Kanpo estekak

[aldatu |aldatu iturburu kodea]
Autoritate kontrola

"https://eu.wikipedia.org/w/index.php?title=Loira_(ibaia)&oldid=10273372"(e)tik eskuratuta
Kategoriak:
Ezkutuko kategoriak:

[8]ページ先頭

©2009-2025 Movatter.jp