Lockheed C-130 Herculesgarraio taktiko ertain-astuneko hegazkina da, lau motor turbohelizek bultzatua. 1950eko hamarkadaz geroztik Lockheed (orainLockheed Martin) estatubatuar konpainiak ekoizten du. Hercules munduko indar armatu askoren garraio-hegazkin nagusia da. 50 herrialde baino gehiagotan eman du zerbitzua, 40 bat bertsio eta modelo ezberdinetan, kontaezinezko operazio militar, zibil eta laguntza humanitariokoetan parte hartuz. 2006ko abenduan, C-130 (English Electric Canberra,Boeing B-52 Stratofortress,Tupolev Tu-95,Boeing KC-135 Stratotanker etaLockheed U-2 baino lehenago) bere jatorrizko lehen bezeroarekin, kasu honetanAmeriketako Estatu Batuetako Aire Armadarekin, etengabe berrogeita hamar urtez erabiltzen zuen bosgarren aireontzia bihurtu zen.[1] Eta, gainera, berrogeita hamar urteren ondoren ekoizten jarraitzen duten aireontzi militar bakarrenetakoa da, gaur egunLockheed Martin C-130J Super Hercules bertsio eguneratua prestatzen ari diren arren.