| Loa (Ohea) | |
|---|---|
| Jatorria | |
| Sortzailea(k) | Frida Kahlo |
| Sorrera-urtea | 1940 |
| Mugimendua | surrealismoa |
| Ezaugarriak | |
| Materiala(k) | Olio-pintura |
| Dimentsioak | 74 ( |
Loa (Ohea) (gaztelaniaz:El sueño (La cama))Frida Kahlo margolari mexikarrak1940an egin zuenautoerretratua da. Kahlok bere bizitzako une «bereziki zurrunbilotsuan» margotu zuen koadroa,Diego Riverarekin zuen harreman iskanbilatsuagatik eta bere osasunaren narriaduragatik. Emakume batek sortutako obrarik garestiena bihurtu zen,New YorkekoSotheby's enkante etxean 54,7 milioi dolarren truke saldu baitzuten.[1] Olioa mihise gaineko teknika erabili zuen.[2]
Margolana, salgai jarri aurretik, ia hiru hamarkadaz publikoki agertu gabe egon zen,Londresen,Abu Dhabin,Hong Kongen,Parisen eta New Yorken erakutsi zuten arte. Ohearen motiboak artista ia hil zuen autobus istripu baten ondorioaz izan zituen geldiune aldiak islatzen ditu.[3]
Sotheby's etxeak horrela azaldu du: Mexikarrak heriotza ekartzen du gogora obra honetan. Bere burua erakusten du, zurezko ohe kolonial batean lotan. Burusi urreztatu batek eta landareek biltzen dute haren gorputza. Ohearen zutoinen gainean, tamaina naturaleko eskeleto bat dago dinamitaz bilduta; eskeletoak lore-sorta bat eusten du eta burkoen gainean etzanda dago. Atzean tonu urdin, izpiliku eta griseko zerua du, «logika espazialari» desafio egiten dion konposizioa osatuz, ohea euskarri fisiko eta metafisiko bihurtzen baita.[1]
Koadro hau mendebaldeko beste irudikapenetatik bereizten duen ezaugarrietako bat heriotza eguneroko bizitzan, identitatean eta indar sortzailean integratuta erakusten duela da. Izan ere, eskeletoa, Mexikoko tradizioan "kalaka" bezala ezagutzen dena, Kahloren gainean jartzen da "laguntzeko", ez "izutzeko".[1]