Lluis el Sifoner | |
---|---|
![]() (2007) | |
Bizitza | |
Jaiotza | Pedreguer, 1945ekourriaren 12a (79 urte) |
Herrialdea | ![]() |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | esperantoa katalana okzitaniera |
Jarduerak | |
Jarduerak | esperantista etaidazlea |
Izengoitia(k) | El Sifoner |
Genero artistikoa | canso(en)![]() folklorea |
![]() ![]() |
Lluís Fornés i Pérez-Costa (Pedreguer,1945 ),Lluísel Sifoner bezala ezaguna, musikari,filologo, idazle eta musika kritikarivalentziarra.Espainiako trantsizioankantautore bezala ezaguna egin zen, baina urte askoan erretiratua izan da hizkuntza gatazkak direla eta.
Abeslari gisa1973an hasi zen,Crit i Cantfolk taldearekin; taldea desagertu zenean, bakarka jarraitu zuen eta1975ean lehen postua irabazi zuen IIIXàtivako Abesti Jaialdian: une horretatik aurrera, bere emanaldiak biderkatu egin zirenPais Valenciá osoan1989 urtera arte. Urte horretan, bere ibilbide musikalean bat bateko etena egin behar izan zuen, hizkuntza gatazka batengatik publikoaren zati handi batenboikota jaso zuelako.
Arazoa Valentziako Irrati Telebista (VITB) kate publikoan hizkuntza politikan eginiko interbentzio batengatik etorri zen. 1990 urtean, estilo arau berriak bultzatu ziren,valentziera etakatalana bereiztearen aldeko irizpideak lehenetsiz, eta Amadeu Fabregat zuzendariaren talde teknikoak estilo liburu bat onartu zuen;Sifonerrak liburu horretan agertzen zen "debekatutako hitzen" zerrenda bat osatzen lagundu zuen.[1] Arrazoi horrengatik,Valentziako Teatre Principal aretoan eginiko kontzertu batean publikoa txistuka hasi zitzaion, emanaldia eragozteraino. Horren ostean "Sifonerra hil zela" adierazi, eta kantatzeari utzi zion.
Valentziako Erkidegoan bultzatutakokatalanismo politikoa kritikatu izan du, "inposizioan" eta "desitxuraketan " oinarritzen dela adieraziz.[2]
Pertsonaia polifazetikoa da. Besteak beste, telebistarako eta zinemarako gidoiak idatzi ditu; irakaskuntzan aritzen da, eta 2004an "Pentsamendu Panokzitanista" izenekodoktore-tesia aurkeztu zuen.
2007an Vicent Morell[3] ilustratuari buruzko biografia argitaratu zuen, eta abesteari berrekin zion,[4] bi kontzertu eta atzera begirako erakusketa bat aurkeztuz.Deniako Jesus Pobre auzoko jaien pregoilari ere izan zen,[5] baina apaiz batek betoa jarri zion.[6]
Esperanto hiztuna, pentsamendulaikoaren bultzatzailea, 2009 urtean bataio zibil batean aitabitxi izan zen.[7] 2017ko otsailaren 9an, Ximo Guardiola musikari eta zinegileak 'Lluís el Sifoner, hiruarra eta erdiko dokumentala' estreinatu zuen ValentziakoSGAEren egoitzan.[8] 2017ko urrian Fornések bere herriko Ohorezko Saria jaso zuen.[9]