Lituaniako Dukerri Handia Didi Kunigiste Letuvos (lituaniera) Wielkie Księstwo Litewskie (poloniera) Великое князство Литовъское (ruthenera) |
|---|
| 1236 – 1795 |
Oinordetzako monarkia (1230-1572) Hautapenezko monarkia (1572-1795) |
|
 Lituaniako Dukerri Handiaren hedadura handiena, XV. mendean, gaur eguneko mugen gainean |
| Geografia |
|---|
| Hiriburuak | Voruta (hipotekikoki) (XIII. mendea) Kernavė (1279 ondoren – 1321 aurretik) Trakai (1321–1323) Vilnius (1323–1795) |
|---|
| Biztanleria | 1260 est. 400.000 1430 est. 2.500.000 1572 est. 1.710.000 1791 est. 2.500.000 1793 est. 1.800.000 |
|---|
| Azalera | 1260: 200,000 km² 1430: 930,000 km² 1572: 320,000 km² 1791: 250,000 km² 1793: 132,000 km² |
|---|
| Kultura |
|---|
| Hizkuntza(k) | lituaniera,ruthenera,poloniera,latina,alemana |
|---|
| Erlijioa | paganismoa,kristautasun ortodoxoa,katolizismoa |
|---|
| Historia |
|---|
|
Lituaniako Dukerri HandiaEkialdeko Europako estatua izan zen,XIII. mendea eta1795 artean existitu zena. Lituaniarrek sortua, laster hedatu etaKieveko Rusa zenaren hainbat lur bereganatu zituen, gaur egungoBielorrusia etaPolonia,Ukraina etaErrusiako zatiak kontrolatzeraino. Bere hedadurarik handienean, garaiko Europako estaturik zabalena zen.[1] Etnia eta erlijo anitzeko estatua izan zen, askotariko hizkuntza, erlijio eta kulturak biltzen zituena.
Lituaniar lurraldeen egonkortzeaXII. mende amaieran hasi zen.Mindaugas, Dukerri Handiko lehen agintaria, Lituaniako errege katoliko izendatu zuten1253an. Estatu nagusiki paganoa zenaIparraldeko Gurutzaden jomuga izan zen,Ordena Teutonikoak etaEzpataren Livoniar Anaiek eraso baitzioten. Erlijio eta etnia anitzeko estatuaGediminasen erregetzaren amaieran hasi zen, eta haren semeAlgirdasen eskutik hedatu zen gehiago. Algirdasen oinordekoJogailak (1382-1434) bururatu zuen Lituaniako Dukerriaren zabaltzea. Hark, katoliko bihurtu, etaLuis I.a Hungariakoaren alabaEduvigisekin ezkondu ondoren, Polonia eta Lituaniaren arteko dinastia batasuna lortu zuen (Krewoko Batasuna,1386).[2][3]
Vytautas Handiaren agintaldiak markatu zuen Dukerri Handiaren hedadura maximoa, etaOrdena Teutonikoaren porrotaGrunwaldeko Guduan,1410ean. Vytautasen heriotza eta gero, Lituania etaPoloniako Erresumaren arteko erlazioak gaiztotu eta batasuna haustear egon zen. BainaMoskuko Dukerri Handiaren aurkako gudek batasuna bere horretan mantentzera behartu zuten.
1569an,Lublingo Batasunak estatu berri bati eman zion hasiera,Bi Nazioen Errepublikari alegia.Federazio horretan, Lituaniako Dukerri Handiak bere berezitasun politikoa atxiki eta gobernu, lege, armada eta altxortegi propioak izan zituen.[4] Federazioa1791n desegin zenen, estatu bakar batean ezarri ziren bi nazioak, monarka eta parlamentu bakarrarekin.1792an, ordea,Errusiar Inperioak federazioa inbaditu eta inguruko estatuen artean banatu zuen.Krakovia,Varsovia etaVilnius hiri nagusiak zituen estatu txikiago batek eutsi zion independentziari, izenez bederen.1795ean,Kościuszkoren Matxinada eta gero, Polonia osoaErrusiar Inperioa,Prusiako Erresuma etaAustriako Etxearen artean banatu zuten, Lituaniako Dukerri Handiari amaiera emanez.
- ↑Bideleux, R.,A History of Eastern Europe: Crisis and Change, Routledge, 1998. 122 or.
- ↑N. Davies.Europe: A History. Oxford, 1996, 392. or.
- ↑ Sortaldeko Europa (XIV. eta XV. mendeak). Lur entziklopedia tematikoa, Creative Commons Aitortu 3.0 Espainia lizentzia, euskara.euskadi.eus (kontsulta data: 2017-9-20).
- ↑D. Stone.The Polish-Lithuanian state: 1386-1795. University of Washington Press, 2001, 63. or.