Movatterモバイル変換


[0]ホーム

URL:


Edukira joan
WikipediaEntziklopedia askea
Bilatu

Lineo

Artikulu hau Wikipedia guztiek izan beharreko artikuluen zerrendaren parte da
Wikipedia, Entziklopedia askea

Lineo

Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakCarl Nilsson Linnaeus
JaiotzaRåshult(en)Itzuli1707komaiatzaren 23a
Herrialdea Suedia
Lehen hizkuntzasuediera
HeriotzaLinnaeus Hammarby(en)Itzuli etaUppsala1778kourtarrilaren 10a (70 urte)
Hobiratze lekuaUppsalako katedrala
Familia
AitaNils Ingemarsson Linnaeus
AmaChristina Brodersonia
Ezkontidea(k)Sara Elisabeth Moræa(en)Itzuli
Seme-alabak
Haurrideak
LeinuaLinné family(en)Itzuli
Hezkuntza
HeziketaLundeko Unibertsitatea
(1727 -:medikuntza
Uppsalako Unibertsitatea
(1728 -:medikuntza
University of Harderwijk(en)Itzuli
(1735 -1735)Medikuntzako doktorea:medikuntza
Hezkuntza-mailaMedikuntzako doktorea
Tesi zuzendariaOlof Rudbeck the Younger(en)Itzuli
Johannes Gorter(en)Itzuli
Doktorego ikaslea(k)Fredrik Hasselquist(en)Itzuli
Carl Peter Thunberg
Anders Sparrman
Peter Forsskål(en)Itzuli
Anton Rolandsson Martin(en)Itzuli
Alexander von Karamyschew(en)Itzuli
Matvey Afonin(en)Itzuli
Hizkuntzaklatina
suediera
Irakaslea(k)Lars Roberg(en)Itzuli
Olof Celsius
Ikaslea(k)
Jarduerak
Jarduerakgeologoa,katedraduna,botanikaria,medikua,autobiografialaria,biologoa,mikologoa,pteridologoa,briologoa,zoologoa,entomologoa,ornitologoa,naturalista,arachnologist(en)Itzuli,mineralogoa,taxonomist(en)Itzuli etabiltzaile zientifikoa
Parte-hartzailea
Lantokia(k)Uppsala eta Stockholm
Enplegatzailea(k)Uppsalako Unibertsitatea
Lan nabarmenak
Jasotako sariak
KidetzaPrusiako Zientzien Akademia
Alemaniako Natur Zientzien Leopoldina Akademia
Royal Society
Suediako Zientzien Errege Akademia
San Petersburgoko Zientzien Akademia
Royal Danish Academy of Sciences and Letters(en)Itzuli
Royal Norwegian Society of Sciences and Letters(en)Itzuli
Frantziako Zientzien Akademia
Amerikako Sozietate Filosofikoa
Ideologia eta sinesmenak
ErlijioaSuediako Eliza

Find a Grave: 8162305Edit the value on Wikidata
Armarria

Lineo[1][2] —jaiotza izena:Carl von Linné;latinezko izena:Carolus Linnaeus— (Råshult,Suedia,1707komaiatzaren 23a -Uppsala,1778kourtarrilaren 10a) zientzialari eta naturalista suediar bat izan zen, gaur egungotaxonomiaren oinarriak jarri zituena.Ekologiaren aitzindaritzat hartzen da, besteak beste.

Berak egindako klasifikazioaren funtsezko printzipioak taxonomia zientifikoaren oinarrian daude.

«Nomina si nescis, perit et cognitio rerum.

(Gauzen izena ez badakizu, beraietaz dakizuna ere desagertzen da)

»
Lineo, 1755ean.

Lineokreazionista zen. Haren ustez, animaliak eta landareakJainkoak sortuak izan zirenGenesisak kontatzen duenaren arabera, eta ordutik ez dute aldaketarik izan.

Haren lanik garrantzitsuenaSystema Naturae da (1735): argitalpen asko izan ditu. Argitalpen bakoitzean, Lineok sistema hobetu eta osotzen zuen. Hamargarren ediziotik (1758) aurrera, bi izeneko nomenklatura (izen zientifikoa) sistema erabili zuen erabat. Talde batzuk zehatz definitu zituen, ugaztunen eta hegaztien klaseak bezala. Horretarako,Albertus Seba,Ulisse Aldrovandi,Mark Catesby,John Jonston eta beste jakintsuek deskribatutako animaliez baliatzen zen batzuetan, baina gehienbat berak aztertutako animaliak deskribatu zituen.

Izena

[aldatu |aldatu iturburu kodea]

Nils Linneaus aitarengandik jaso zuen izena, baina hura, abizenik gabeko suediarrak ohikoak ziren garaian jaioa zen, eta Nils Ingemarsson gisa ezaguna zen, harik eta 1960an Linneaus izena aukeratu zuen beretzat,linne zuhaitz izen suediarra (ezkia, etxeko lurretan ba omen zeukaten jalarik) -eus atzizki latindarrarekin lotuz, hori ere ohikoa garaiko Suedian (ikus, adibidez,Celsius).[3]

Carl Linnaeus erabili zuen Lineok urte askoan izen gisa, Carolis Linnaeus eran sinaturik bere liburuak, zeinak latinez iatzi zituen.

1761. urtean, Suediako Erregea noblezia titulua eman zion Lineori,Riddarklassen mailakozaldun titulua, eta horrek izenaristokratikoa erabiltzeko bamena eman zion: von Linné aukeratu zuen, elementu alemana eta itxura frantsesezkoa batuz; eta Carl von Linné izena hartu zuen.[4]

Hainbat hizkuntzatan Linneo eta aldaerak erabiltzen dira naturalista hau izendatzeko, baina N bakarrekoa, Lineo, hobesten du Euskaltzaindiak.[1]

Biografia

[aldatu |aldatu iturburu kodea]

Haurtzaroa

[aldatu |aldatu iturburu kodea]

Carlos Nilsson Linneo Suedia hegoaldekoSmåland probintzian jaio zen, Råshult herrian. Aita Nils ondoan dagoen Stenbrohult herriko apaizlutertarra eta botanikazalea zen eta ama Christina Stenbrohulteko erretorearen alaba. Lau anai-arrebetan zaharrena zen. Samuel anaiak aitaren bidea hartu zuen etaerlezaintzaren inguruko eskuliburu bat idatzi zuen. Lineok urtebete zuela, aitona erretorea hil eta aitak haren lekua hartu zuen[5]. Txikitatik aitaren lorategian egoten zen eta aitak lursail bat eman zion berak nahi zituen landareak landa zitzan[6].

Txikitatik hasi zitzaion aita latina, erlijioa eta geografia irakasten, baina zazpi urte zituela, hezitzaile bat jarri zioten, Johan Telander. Ez zen Lineoren gustokoa eta handik bi urteraVäxjöko institutuan sartu zen. Ikasle ona ez zen, sarritan alde egiten baitzuen lorategira landareak behatzera; hala ere, ikasketa amaitzea lortu zuen. Azken ikasturtean, Daniel Lannerus izan zuen irakasle, botanikazalea bera ere, etaJohan Rothman botanika irakaslea aurkeztu zion[7].

1724an Växjöko Gimnasioan sartu zen. Bertan erlijio ministro batek behar zituen ikasketak egin zituen, aitaren bidea jarraitzeko. Teologia, grekera, hebreera eta matematikak ikasi zituen baina azken urtean Nils aita gimnasiora semeaz galdezka joan zenean irakasleek "Lineo inoiz ez da ikasle ona izango" erantzun zioten. Johan Rothmanek medikuntzan etorkizuna bazuela esan zion aitari eta bere etxean hartu zuen fisiologia eta botanika irakasteko[5].

Unibertsitatea

[aldatu |aldatu iturburu kodea]

Rothmanek botanika gauza serioa dela erakutsi zion, ez entretenimendu hutsa. Tourneforten sailkatze sistema irakatsi zion eta Sébastien Vaillantek landareen sexualitatearen inguruan egindako lanak ere bai. 1727anLundeko Unibertsitatean matrikulatu zen Lineo etaKilian Stobaeus medikuaren etxean hartu zuen ostatu. Honen etxean botanikaren inguruko liburu ugari aurkitu zituen eta Stobaeus beraren hitzaldiak bertatik bertara ikusteko aukera izan zuen. Aisaldian bere interes bera zuten ikasleekin Eskaniako flora esploratzen aritu zen[7].

Rothmanen aholkuak jarraituz 1728anUppsalako Unibertsitateara joan zen. Rothmanek medikuntzaren bidea zabalik mantendu nahi zion etaOlof Rudbeck etaLars Roberg irakasle entzutetsuak bertan zeudelako gomendatu zion Uppsala, baina ordurako zaharkiturik zeuden eta irakasteko gogo handirik ez zuten hauek. LineokOlof Celsius teologia eta botanika irakaslearekin harremana egin zuen eta honek Uppsalako liburutegirako sarbidea eman zion, bertan zegoen Suediako liburutegi botaniko osoena, izan ere[7].

1729an LineokPraeludia sponsaliorum plantarum tesia idatzi zuen, landareen sexualitatearen ingurukoa. Lan honek Olof Celsius txunditu zuen eta 1730an Lineo irakasle bihurtu zen, bigarren urteko ikaslea baino ez bazen ere. Sona handia hartu zuen Lineok eta 300 ikusleren aurrean hitzaldiak ere eman zituen[5]. Urte bereko ekianean Rudbecken etxera aldatu zen hark zituen 24 seme-alabatako hiruri klaseak emateko. Negua iritsi zen eta Lineok zalantzatan jarri zuen Tourneforten sistema. Horren aurrean sailkatze sistema berri bat osatu zuen, landareakestamine etapistilo kopuruaren arabera antolatzen zituena.

1731ean Rudbecken aurreko laguntzailea zen Nils Rosen itzuli zen eta Lineoren medikuntzako tutore izan zen[5].

Laponiara espedizioa

[aldatu |aldatu iturburu kodea]

Rudbeckek Laponiara espedizio bat egina zuen baina handik ekarritako guztia 1702an gertaturiko sute batek suntsitu zuen eta Lineok Laponiara joatea erabaki zuen 1732. urtean. Landare eta animalia espezie berriak aurkitzeko asmoa zuen, mineral baliotsuak ere bai, eta bertakosamien ohiturak ere ezagutu nahi zituen. Samiak Eskandinaviako tundra eremu zabaletan zebiltzanelur-orein artzai nomadak ziren.

Lineo samiz jantzia, xamanaren danbora eta emakumezkoen txapel koniko eta guzti.

1732an jaso zuen espediziorako dirulaguntza eta maiatzaren 22an abiatu zen bidaia. Prestakuntzarako, xaman baten danborra lortu zuen, jantziteria laponiarra eta kapelu koniko tipiko bat; jakin gabe nonbair kapelua emakumezko samiena zena, ez gizonezkoek jantzia.[8]

Zaldiz eta oinez egin zuen bidea eta egunerokoa, botanikari eta ornitologiari buruzko eskuizkribuak eta herbarioak egiteko orriak eraman zituen. Elur-oreinaren elikagai nagusia goroldio eta likenak zirenez bidean sarritan egiten zituen geldialdiak hauek aztertzeko eta 11 egun behar izan zituenUmeå hirira iristeko[9]. OndorenGävlera iritsi zen eta bertanCampanula serpyllifolia landare arrastrasia ugari zegoela ikusi zuen. Landare hau Lineoren gustokoena bihurtuko zen, horregatik beranduago izena aldatu zitzaion etaLinnaea borealis bihurtu zen[5]. Hurrengo hiriaLycksele izan zen eta han samien inguruko ohiturak ikasi zituen. Handik Umeåra itzuli zen.

Umeåtik berriz iparraldera egin zuen eta Norvegiako muga zeharkatu zuen. Handik Kalixera jo zuen, Finlandiara pasa eta Turkuraino jeitsi zen. Azkenik, Turkun itsasontzia hartu eta Suediara itzuli zen. Sei hilabetetan 2.000 kilometroko distantzia egin zuen eta ibilbidean zehar landare eta hegazti ugari aztertu zituen. Guztiak geroraFlora lapponica liburuan azalduko zituen[6], zeina esajerioz eta are gezurrez apaindua ere ageri den. Milia bat garai zen mendi bat deskribatu zuen, baita igoera latz bat Caitumbyn izenez ezagutzen zen mendira ere (non eta bere ibilbide frogatutik mila kilometro baino gehiago zegoen: ez zuen inondik ikusi ere mendi hura).

Bidaia ordaindu zionSuediako Erret Sozietateak sei urteko atzerapenaz eta moztuta argitaratu zizkion Laponiako abenturak, eta argi utzi zioten Lineori ez ziotela bere beste espedizio pertsonalik ordainduko. Lineok ere ez zuen beste espedizio edo landa-ikerketa pertsonalik egin harrezkero.[8]

Herbeheretan eta Ingalaterran

[aldatu |aldatu iturburu kodea]

Uppsalara iztuli zenerako Rosen eta bere arteko harremana gaiztotua zegoen eta Claes Sohlberg ikaslearen etxera joan zen Gabonak igarotzera. Sohlbergen aitak semeaHerbeheretara eraman zezala proposatu zion[5]. Herbehereak historia naturala ikasteko leku bikaina zen eta suediarrentzat ohikoa zen han denboraldi bat pasatzea doktoregotza egiteko. 1735ean joan ziren bertara eta LineokHarderwijkeko unibertsitatean madikuntza doktoregotza egin zuen[7]. BertanPeter Artedi adiskidea aurkitu zuen eta Uppsalan zeudenean elkarri zin egin zioten bietakoren bat hilko balitz besteak haren lana amaituko zuela. Handik hamar astetara Artedi hil egin zen eta Lineok amaitu zuen arrainen sailkapenaren inguruko haren lana[9].

HerbeheretanJohan Frederik Gronovius botanikaria ere aurkitu zuen eta Suediatik zekarren sailkapen sistema berriaren eskuizkribua erakutsi zion. Gronovius txunditurik gelditu zen eta liburuaren argitalpenaren kostoarekin laguntzeko konpromiosa hartu zuen. Isaac Lawson eskoziarraren dirulaguntza ere lortu zuten etaSystema naturæ izenarekin argitaratu zen. Izen osoaSystema naturæ per regna tria naturæ, secundum classes, ordines, genera, species, cum characteribus, differentiis, synonymis, locis da, "Sistema naturala, naturaren hiru erreinuetan, klaseen, ordenen, generoen eta espezieen arabera, eta hauen ezaugarriak, desberdintasunak, sinonimoak eta kokapenak". Liburu honen 10. edizioa 1758an atera zen eta nomenklatura zoologikoaren abiapuntutzat hartzen da[10].

1735eko abuztuan George Clifford III ezagutu zuen,Ekialdeko Indietako Herbeheretar Konpainiaren zuzendaria zena eta Hartecampeko lorategi botanikoaren jabea. Linneok landareak sailkatzeko zuen gaitasunaz harrituta lorategiko zaindari eta mediku izendatu zuen[7]. Cliffordek berak ordainduta Ingalaterrara bidaiatu zuen Lineok. Sir Hans Sloaneren bilduma ikusi zuen bertan. Chelseako lorategi medizinaleko zuzendaria zen Philip MillerriSystema naturæ erakutsi zion eta honek lorategia liburuaren arabera antolatzeari ekin zion[7].Oxfordeko UnibertsitateanJohann Jacob Dillenius botanikariarekin ere egon zen baina honek ez zuen liburua argitaratu nahi izan. Orduan Hartecampera itzuli zen, berarekin landare espezie bitxi ugari ekarriz[7]. Hurrengo urteanGenera Plantarum argitaratu zuen eta liburu honetan 935 landare genero deskribatu zituen.Corollarium Generum Plantarum gehitu zion beranduago, 60 genero gehituz.Hortus Cliffortianus ere Hartecampen idatzi zuen. 1738an itzuli zen Suediara eta ez zen berriz aterako[11].

Suedian berriz

[aldatu |aldatu iturburu kodea]

Estokolmon Almirantegoko mediku bihurtu zen eta Sara Elisabeth Moræarekin ezkondu zen 1739an.Suediako Zientzien Errege Akademia sortzen lagundu zuen eta zozketaz aurreneko presidentea izan zen[11]. 1741ean Uppsalako Unibertsitateko medikuntza irakasle izendatu zuten, baina Nils Roseneki trukatu eta lorategi botanikoaren arduradun bihurtu zen.

Hanbat espedizio berri egin zituen Suedian; Öland eta Gotland (1741)[11], Västergötland (1746)[11] eta Eskania (1749)[11]. 1742anAnders Celsius-ek bere izena daraman tenperaturaren eskala sortu zuen, baina gaur ezagutzen dugunaren alderantziz, hau da, uraren izozte puntua 100ºtan eta lurruntze puntua 0ºtan. Lineok 1745ean buelta eman zion eskalari[12].

1750 urtean Uppsalako Unibertsitateko erretore bihurtu zen[13]. Bere klaseak oso gustokoak izaten ziren, lorategi botanikoan ematen baitzituen. Larunbatetan Uppsala inguruko flora aztertzera joaten zen ikasleekin[5]. Beti esaten zien ez dutela inortaz fidatu behar, ezta berataz ere. 1751 urteanPhilosophia Botanica argitaratu zuen. Bertan Lineok erabilitako taxonomia sistema agertzen da, bai eta lorategi botaniko bat nola mantendu eta bidai-eguneroko bat nola idatzi ere[5]. 1753. urteanSpecies Plantarum botanika lan mardula argitaratu zuen[14]. Bi bolumen izan zituen liburu honetan nomenklatura binomiala aplikatu zuen botanikan[15] eta landareen izendapenaren abiapuntua kontsideratzen da. Garaian ezagutzen ziren 5.940 landare espezeri eman zien izena.

Uppsala oso zaratatsua zela iritzitaHammarby eta Sävja herrixketan landetxe bana erosi zituen[11]. Hurrengo urtean Edebyn erosi zuen beste bat. Uda garaiak Hammarbyn igarotzen zituen familiarekin eta Uppsalako lorategian landatu ezin zitezkeen landareak sartu zituen bertan. 1766an museo bat eraiki zuen Hammarby atzeko muino batean eta bertan ezarri zituen bere liburutegia eta landare bilduma, izan ere Uppsalan gertaturiko suteak hiriaren herena erre eta ia Lineoren etxea ere suntsitu baitzuen.

Azken urteak

[aldatu |aldatu iturburu kodea]

1757an Adolfo Federiko erregeak noble titulua eman zion etaCarl von Linné bihurtu zen 1761ean. Armarri bat ere eman zion. BertanLinnaea borealis landarea ikusten da eta hiru zatitan banatzen da armarria, gorria, beltza eta berdea, naturako hiru erreinuak irudikatuz.

1764an Upsalako sukarra izeneko gaixotasuna hartu zuen eta Rosenen zaintzei esker bizirik irautea lortu zuen. 1773an ziatika eta 1774an eta 1776an apoplejia atakeak izan zituen[5]. Gorputzaren eskuin aldearen gaineko kontrola galdu zuen eta memoriari ere eragin zion.Hirugarren apoplegia atake batek eraman zuen 1778an. Hammarbyn lurperatua izatea nahi bazuen ereUppsalako katedralean hilobiratu zuten[6].

Lineoren apostoluak

[aldatu |aldatu iturburu kodea]

Ikasleak espedizioak egitera eta espezie berriak ekartzera animatu zituen Lineok[10].Apostoluak deitu zien hauetariko dozena bati, baina beren espedizioak hilgarriak izan ziren horien arteko batzuei. Lehen apostolua,Christopher Tarnstrom, ez zen gaztetxo bat, 34 urteko teologo ezkondu bat baizik, baina huraxe komentzitu zuen 1746anSuediako Ekialdeko Indiako Konpainiak emandako laguntzarekin Txinara joan zedin, tearen landarea eta beste espezie batzuk ekartzeko aginduarekin. Bide luze baten ondoren, Vietnam inguruan sukarrek hil zuten Tarnstrom, eta ontzian bilduta zituen aurkikuntzetatik bakan batzuk bakarrik iritsi ziren Suediara, landare lehor batzuk besterik ez, Espainian jasoak gainera, ez Indian. Tarnstromen alarguna sutu egin zen erresuminduta Lineoren aurka, eta irakasleak beste senar bat aurkitzen lagunduko ziola erantzun zion.

Guztiarekin, hurrengo espedizioetarako apostolu gazteago eta ezkongabeak nahiago izan zituen Lineok.[16] Hona zerrenda, gurutzez markatuak bidaian hil zirenak:

Lineoren apostoluak
IzenaAbiatzeaItzuleraEsploratutakoak
Christopher Tärnström1745Txina
Pehr Kalm17481751Ipar Amerika
Olof Toren17481752Java,Txina
Carl Fredrik Adler17481761 †Txina,India,Java
Fredrik Hasselquist1749Ekialde Hurbila
Pehr Osbeck17501752Txina
Pehr Löfling1751Espainia,Venezuela
Daniel Rolander17541756Guyana Nederlandarra
Anton Rolandsson Martin17581758Artikoa,Norvegia
Peter Forsskål1761Arabia
Johan Peter Falck1768Siberia
Daniel Solander17681772James Cooken 1. zirkumnabigazioa, etaIslandia,Hebridak,Orkadak
Andreas Berlin1772Sierra Leona
Carl Peter Thunberg17721779Hegoafrika,Java,Japonia,Zeilan
Anders Sparrman17721776Cooken2. zirkumnabigazioa
Göran Rothman17731776Libia,Tunisia, (1765:Åland)

Zerrenda honetan bat nabarmendu bazen Daniel Solander izan zen. Hurbilekoa zitzaion Lineori, eta esperantza zuen maisuak bere ordezko bihurtu zitekeela. Lineoren alabaElisabeth Christina eta Solander hurbilekoak ziren, eta ezkontza ere posible zen; baina Solanderrek modu independentean ekin zion bereapostolutza bidaiari, Ingalaterran denbora luzeegia geratuz Lineoren gusturako, eta alabaren harremana eta ezkontza posiblea eten zuen aitak.[17] Alabekin jarrera misogino eta oso atzerakoia zuen gizona izan zen Lineo, berezko hezkuntzarik ez zutela behar emakumezkoek uste zuen (eta ez zien eskaini), eta Elisabeth Christinak bere aldetik landu bazuen botanika eta interes naturalistikoa, aitaren desioen kontra izan zen.[16]

Solanderri dagokionez, nolabait Ingalaterraren zerbitzuan jarraitu zuen bere ibilbidea.Joseph Banks botanista britainiar gaztearekin bat egin zuen, eta apostolutza naturalistikoaren ideia kutsatu zion Banksi; biak gehitu zirelarikCook kapitainaren lehen itsas espedizio handian.[17] Esperientzia hark bultzatu zuen Banks aurrerantzean Erresuma Batuaren ontzi-espedizioetan naturalista bat sartzeko gobernu-politika bultzatzera, eta neurri handi batean lortu ere egin zuen. Apostolu britainiar propioak izan ziren gainerako hamarkadetan horrela, horietako batCharles Darwin 19. mendeanBeagle ontziaren espedizioan.[18]

Taxonomia

[aldatu |aldatu iturburu kodea]

Erreinuetatik espezietara

[aldatu |aldatu iturburu kodea]

Nomenklatura binomialagatik da ezaguna Lineo, baina egiazki, sailkapentaxonomikoetan gain-egitura bat asmatzea izan zen bere ekarpen originalagoa, eta lehenagokoa ere, 1730eko hamarkadakoa, bost kutxa izakiak sailkatzeko, kutxa handiagoen barruan sartzen zirenak. Izen binomaliaren metodoak kutxa horietan bi izendatzen ditu, aurrenekoakgeneroa eta bigarrenakespeziea. Hortik gainetik, izaki bizidunen genero guztiakfamilia,klase etaerreinuetan sailkatu zituen[19]. Esate baterako, zikoina edoamiamokoa sailkatzeko:

  • Erreinua:Animalia (latinez)
    • Klasea:Aves
      • Ordena:Macrorhynchae (moko handikoak)
        • Familia:Ciconiidae (zikoinaren antzekoak)
          • Generoa:Ciconia (zikoinak edo amiamokoa)

Sistema honetanmineralogia ere sartu zuen Lineok, mineralena ere erreinua zelakoan, klase hauetan banaturik:Petrae, Minerae etaFossilia. Azken hauetan, bitxia bada ere, ez zuen beste garai bateko izakien aztarnarik ikusi Lineok, kointzidentziaz garatutako antzekotasunak zirenfosilenak.[20]

Systema naturæ liburuaren lehen edizioan, 1735koan, eta hurrengoetan lantzen joan zen sailkapen moduko hori.

Mineralak alde batera utziz (zeinaren sailkapena oso gutxiri iruditu zitzaion balekoa orduan ere). Sistema honen bidez 8.000 anialia espezie eta 6.000 landare espezie tipifikatu zituen.

Animalia erreinuko klase nagusiak, Lineoren 1735eko sailkapenean.

Nomenklatura binomiala

[aldatu |aldatu iturburu kodea]

Izendapen binomialez, aurrekaritzat har daitezkeen hainbat lan izan baziren ere,Joseph Pitton de Tournefort (1627-1705) etaJohn Ray (1656-1708= naturalistenak adibidez[21], Lineok diseinaturikonomenklatura binomialak taxonomia modernoaren oinarri bat sortu zuen.

Izendapen bikoitz hauek erabili zituen Linneok hainbat urtez, baina gaixotasun fase batean sartu zelarik 1748an, lan bat diktatzen hasi zen, eta 1751. urtean ikusi zuen argia liburu berri batek:Philosophia Botanica. Horretan finkatu zituen arauak espeziak izendatzeko. Zenbatutako arau edo hausnarketa multzo bat da liburua, eta aurrera-atzera eginez, beste hainbat konturen artean, sistematizatu zituen nomenklaturaren kontuak Lineok. Izen binomialaren ondoan, beste arau bat ere ezarri zuen liburuan Lineok: espezie bakoitzaren deskribapena latinezko 12 hitzez egin behar zen, gehienez.

Oinarrizko sistema ezaguna da: lehen hitzak, multzo edo genero bat zehazten du, eta bigarrenak multzo hortan espezie zehatz bat. Gainerakoan, landareetan, izenek landareen parte ez aldakorrak hartu behar lituzkete kontutan. Izenetan ez zen sartu behar pertsona ospetsuen edo santuen izen eraldaturik, baina poesia eta mitologiak onartzen ziren, eta posible zen izenak eskaintza erregea, eta baita botanista ezagunei. Hori bai, botanisten kasuan ezin zen nork bere izena jarri espezieari, bai ordea beste botanista batek eskaintzen bazion. Bakarriklatina eta grekera onartzen ziren etimologietarako, eta aregrekera forma latinoan idatzita batez ere; eta bereziki hizkuntza natibo batek izena ezin zitzaion esleitu landare bati. Esate baterako, TournefortekKetmia esan zion landare bati,turkieratik hartuta hitza; baina gainidatzi egin zuen Lineok huraHibiscus izendatuz.[20]

Ekarpenak lexikora

[aldatu |aldatu iturburu kodea]

GoikoHibiscus asmakuntzahibisko forman euskaraz esan dezakegun bezala, beste hainbat izen eguneroko hizkeran erabil daitezkeenak gaur egun Lineok asmatuak dira.Mammal esaten dena ingelesez (eta antzeko formetan beste hizkuntza askotan) Lineok asmatu zuenQuadrupeda klasea berrizendatu zuenMammalia: ugatzengatik, eta hortik euskarazko hitz eratorria ere,ugaztun, Lineori zor diogu.

Lineok erabili zituen aurreneko aldiz arra izendatzekomarteren sinboloa (♂) eta emea izendatzekovenusena (♀)[21].

Gizakiaren kokapena

[aldatu |aldatu iturburu kodea]

Lineo izan zen izaki bizidunen artean gizakiak duen kokapenaren inguruan hausnarketa egin zuen lehenengoa. Hartecampen egon zenean hainbat tximu ikusi zituen eta konturatu zen desberdintasun nabarmen bakarra hitzegiteko gaitasuna zela, besterik ez. Beste edozein animalia edo landare bezala hartu etaAntropomorpha ("Gizakiaren antzeko") kategoriaren barnean sartu zituen tximu eta gizakiak[22]. Bibliak zioen gizakiak jainkoaren antzirudiko sortuak izan zirela eta garai hartako gizarteak ezin zuen onartu jainkoak tximu antzik izan zezakeenik, eta beraz kritika handiak jaso zituen[22].

Lineok orduan hamargarren edizioan (1758)Primates taldea sortu zuenAntropomorpha ordezkatzeko eta honen barnean bi talde egin zituen, tximuak eta gizakia. Gizakiarekin batera bigarren espezie bat ere jarri zuen,Homo troglodytes izenekoa.Orangutan baten deskribapenean oinarritu zen hau tipifikatzeko[23]. Garai hartan esploratzaileek itzultzerakoan kontatzen zituztenak errelato zientifiko gisa hartzen ziren etaSystema naturæ liburuko aurreneko edizioetanhidra,fenix hegaztia,satiroa etaadarbakarra agertzen dira, besteak beste. Orangutanaren deskribapena ere horrela iritsi zen Lineorengana. 1771ean Homo generoko beste espezie bat erantsi zuen,Homo lar, gaur egunHylobates lar izenarekin ezagutzen dengiboia[24].

Lanak

[aldatu |aldatu iturburu kodea]
  • Præludia sponsaliarum plantarum (1729)
  • Fundamenta botanica quae majorum operum prodromi instar theoriam scientiae botanices per breves aphorismos tradunt (1732)
  • Systema naturæ (1735-1770) [Systema naturæper regna tria naturæ, secundum classes, ordines, genera, species, cum characteribus, differentiis, synonymis, locis], 13 edizio zuzendu eta handituak
  • Fundamenta botanica (1735)
  • Bibliotheca botanica (1736) [Bibliotheca botanica recensens libros plus mille de plantis huc usque editos secundum systema auctorum naturale in classes, ordines, genera et species]
  • Critica botanica (1736)
  • Genera plantarum (Ratio operis) (1737)
  • Corollarium generum plantarum (1737)
  • Flora lapponica (1737) [Flora lapponica exhibens plantas per Lapponiam Crescentes, secundum Systema Sexuale Collectas in Itinere Impensis]
  • Ichthyologia (1738),Peter Artediren lanekin
  • Classes plantarum (1738),Bibliotheca Augustana
  • Hortus Cliffortiana (1738)
  • Philosophia botanica (1751)
  • Species Plantarum (1753)
  • Metamorphosis plantarum (1755)
  • Flora svecica exhibens plantas per Regnum Sveciae crescentes (1755)
  • Animalium specierum, Leyde: Haak, (1759)
  • Fundamentum fructificationis (1762)
  • Fructus esculenti (1763)
  • Fundamentorum botanicorum partes I et II (1768)
  • Fundamentorum botanicorum tomoi (1787)

Eponimia

[aldatu |aldatu iturburu kodea]

Berak deskribaturiko animalia eta espezieek bere izenaren erreferentzia daramate eta badira bere omenez izendatu diran espezieak ere, adibide aurretik aipaturikoLinnaea borealis landarea. Horrez gain bere omenez izendaturiko beste elementu batzuk ere badaude:

LondreskoLinnean Society of London erakundeak 1888. urtetik aurrera Lineo domina ematen du botanikan edo zoologian egindako ekarpenengatik[28]. Bestalde 2020ko urtarrilaren 1ean Linnaeus Unibertsitatea sortu zuten Växjöko Unibertsitateak eta Kalmarreko eskolak bat egitean[29].

Erreferentziak

[aldatu |aldatu iturburu kodea]
  1. abEuskaltzaindia. (PDF) 185. arauaː Errenazimentuko pertsona-izenak..
  2. EIMA:Eskola-liburuetako onomastikaren, gertaera historikoen eta artelanen izenak. Zerrendak.
  3. Roberts (2024), 1. kapitulua.
  4. Roberts (2024), 19. kapitulua.
  5. abcdefghiBlunt, Wilfrid. (2004). Linnaeus: the compleat naturalist. London: Frances Lincoln ISBN0711223629..
  6. abc (Ingelesez)«National Geographic Magazine» Magazine (kontsulta data: 2020-03-22).
  7. abcdefg (Ingelesez)Stöver, Dietrich Johann Heinrich. (1794). The Life of Sir Charles Linnæus ...: To which is Added, a Copious List of His Works, and a Biographical Sketch of the Life of His Son. B. and J. White (kontsulta data: 2020-03-22).
  8. abRoberts (2024), 7. kapitulua.
  9. abAnderson, Margaret Jean. (1997). Carl Linnaeus : father of classification. Springfield, NJ : Enslow Publishers (kontsulta data: 2020-03-22).
  10. ab (Ingelesez)Gribbin, Mary; Gribbin, John. (2008). Flower Hunters. Oxford University Press ISBN978-0-19-280718-2. (kontsulta data: 2020-03-22).
  11. abcdefLisbet Koerner. (1999). Linnaeus. Harvard University Press; 1 edition (kontsulta data: 2020-03-22).
  12. «Linné on line – Linnaeus’ thermometer» www2.linnaeus.uu.se (kontsulta data: 2020-03-22).
  13. (Ingelesez)System. «Carl Linnaeus» www.nrm.se (kontsulta data: 2020-03-22).
  14. (Ingelesez)Winston, Judith E.. (1999-11-04). Describing Species: Practical Taxonomic Procedure for Biologists. Columbia University Press ISBN978-0-231-50665-6. (kontsulta data: 2025-03-01).
  15. (Ingelesez)Cullen, Katherine; Cullen, Katherine E.. (2006). Biology: The People Behind the Science. Infobase Publishing ISBN978-0-8160-7221-7. (kontsulta data: 2025-03-01).
  16. abRoberts (2024), 12. kapitulua.
  17. ab (Ingelesez)Gardener, The Daily. (2020-02-19). «Daniel Solander» The Daily Gardener (kontsulta data: 2025-02-08).
  18. Blunt, Wilfrid. (2004). Linnaeus: the compleat naturalist. (1. paperback ed. argitaraldia) Frances Lincoln, 184 or. ISBN978-0-7112-2362-2. (kontsulta data: 2025-02-07).
  19. Pavord, Anna. (2005). The Naming of Names: The Search for Order in the World of Plants. Bloomsbury ISBN1-59691-071-2..
  20. abRoberts (2024), 14. kapitulua.
  21. ab«Biografia de Carl von Linné [Linneo»] www.biografiasyvidas.com (kontsulta data: 2020-03-22).
  22. ab (Ingelesez)Eriksson, Gunnar; Broberg, Gunnar. (1983). Linnaeus, the Man and His Work. University of California Press ISBN978-0-520-04568-2. (kontsulta data: 2020-03-22).
  23. Piso, Willem; Bondt, Jakob de; Marggraf, Georg; Orta, Garcia de; Elzevirios, Ludovicum et Danielem. (1658). Gulielmi Pisonis ... De Indiae utriusque re naturali et medica libri quatuordecim :quorum contenta pagina sequens exhibet.. Apud Ludovicum et Danielem Elzevirios, (kontsulta data: 2020-03-22).
  24. (Gaztelaniaz)«Mantissa plantarum» bibdigital.rjb.csic.es (kontsulta data: 2020-03-22).
  25. «Planetary Names: Crater, craters: Linné on Moon» planetarynames.wr.usgs.gov (kontsulta data: 2020-03-22).
  26. (Ingelesez)«(7412) Linnaeus Asteroid» Universe Guide (kontsulta data: 2020-03-22).
  27. «Linnaeite: Mineral information, data and localities.» www.mindat.org (kontsulta data: 2020-03-22).
  28. (Ingelesez)«The Linnean Medal» The Linnean Society (kontsulta data: 2020-03-22).
  29. «Vi kunde inte hitta sidan du sökte | Lnu.se» web.archive.org 2019-02-07 (kontsulta data: 2020-03-22).
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak:LineoAldatu lotura Wikidatan

Bibliografia

[aldatu |aldatu iturburu kodea]
  • Roberts, Jason. (2024).Every living thing: the great and deadly race to know all life. Random HouseISBN978-1-9848-5520-6.
Autoritate kontrola
"https://eu.wikipedia.org/w/index.php?title=Lineo&oldid=10249306"(e)tik eskuratuta
Kategoriak:
Ezkutuko kategoriak:

[8]ページ先頭

©2009-2025 Movatter.jp