Montero Lamar Hill (Atlanta,Georgia,1999koapirilaren 9a),Lil Nas X izenez ezaguna,estatubatuarrapero,abeslari etakantautorea da.Country rap estiloko "Old Town Road"singlea kaleratu zuenean nabarmendu zen. LehenengoTikToksare sozialean izan zuen arrakastagatik biral bihurtu zen, 2019an, nazioartekomusika-zerrendetan lehen postura iritsi zen etaEstatu Batuetan diamantezko diskoa lortu zuen urte bereko azaroan. "Old Town Road"-ek hemeretzi astez iraun zuen Estatu BatuetakoBillboard Hot 100 zerrendako lehen postuan eta historian hori lortu duen abesti bakarra da[1].
2020koGrammy sarietan gizonezko artista izendatuena izan zen[2] eta azkenik bi sari eskuratu zituen: musika-bideorik onena eta pop bikote/talde baten interpretaziorik onenarena. "Old Town Road"-ek MTV Video Music bi sari lortu zituen, urteko abestirik onena barne. Abesti horren hainbat remix atera zituen, ezagunenaBilly Ray Cyruscountry abeslariarekin batera egin zuena.LGBTQ artista aitortua da[3]. 2021ean "MONTERO (Call Me By Your Name)" izeneko bere lan berria herrialde askotako rankingetan nagusitu zen. Abestiaren bideoak ere zeresan handia eman zuen.[4]
Mixtape zerrenda, zenbait xehetasunekinIzenburua | Xehetasunak |
---|
Nasarati | - Kaleratzea: 2018ko abuztuaren 24a[5]
- Diskoetxea: Autoekoizpena
- Formatuak: deskarga digitala, streaming-a
|
---|
Izenburua | Xehetasunak |
---|
7 | - Kaleratzea: 2019ko ekainaren 21a
- Diskoetxea: Columbia
- Formatuak: CD, deskarga digitala, streaming-a
|
Izenburua | Urtea |
---|
"Old Town Road" (bakarkakoa edo remix-aBilly Ray Cyrus-ekin) | 2018 |
"Panini" | 2019 |
"Rodeo" (Cardi B edoNas-ekin) | 2020 |
"Holiday" |
"Montero (Call Me by Your Name)" | 2021 |
"Sun Goes Down" |