Komunisten Liga edoLiga Komunista (alemanez:Bund der Kommunisten;ingelesez:Communist League) 1847ko ekaineanLondresen jaiotako erakunde iraultzailea izan zen,Zuzenen Ligak ospaturiko kongresuaren ondorioz bere izena aldatzea adostu zuenean,Karl Marx etaFriedrich Engels erbesteratu alemaniarrek 1846 urtearen hastapenetanBruselan sorturiko Korrespondentziazko Batzorde Komunista bere baitan integratzean. 1848ko otsailean bere programa argitara emango duAlderdi Komunistaren Manifestua izenpean.
1836 urtean, bi urte lehenago sortu zenDebekatuen Ligatik abiaturik[1],Zuzenen Liga erakunde klandestinoa sortu zutenParisen emigrante alemaniarrek. Bere teoriko nagusi zenWilhelm Weitling[1] ordurartesozialista utopikoen gehiengoak defendatzen zuen bide erreformistaren aurkakoa zen eta langile klasea jotzen zuen jendarte «komunista» ekarriko zuen iraultzaren protagonista[1].
1840ko hamarkadaren erdialdean beste bi exiliatu alemaniar esanguratsu hurbiltzen zaizkio Ligari,Karl Marx etaFriedrich Engels, zeinak 1846 urtearen hastapenetan Korrespondentziako Batzorde Komunista sortuko baitzutenBruselan,Philippe Gigotekin batera. Marxek -Proudhon frantsesak bezala- Weitlingekiko mirespena adierazia zuen «alemaniar literaturaren kaskarkeriaren» oso gainetik ikusten baitzuen, baina ez zuen bere kontzepzio komunista kristaua partekatzen -eztabaida gogorra izan zuten Bruselan 1846ko martxoan- eta Korrespondentziazko Batzordearen bidez zabalduriko bere kritikek gero eta oihartzun handiago jaso zuten Ligako kideen artean,Karl Schapperrek gidaturiko Londresko sekzioan bereziki[1]. Liga langileakiraultza sozialerako prestatuko lituzkeen langile klasearen partidua sortzeko enbrioia izan zatekeenaren ideia finkatzen joan zen hauen artean[1].