Liechtenstein edoLiechtensteingo PrintzerriaEuropako erdialdean dagoenestatu burujabe txiki bat da,Europakomikroestatuetako bat: 160 kilometro koadro ditu, eta 38.111 biztanle zituen 2017an. Ez daEuropar Batasuneko kidea. Hala ere, 2011. urteaz geroztik, EuropakoSchengen zirkulazio askeko eremuko kide da.
Europa erdian dago herrialdea,Rin ibaiaren bailaran. Muga,Rin ibaiak egiten duSuitzarekin, mendebaldean. Ekialdean, mendi altuak ditu. Mendi altuena Grauspitz da, eta 2599m ditu. Lekurik bajuena 430 metrora dago itsas mailatik.
Ez du kostalderik, etaUzbekistan bezala, bere mugakideek ere ez.
Napoleondar Gerren ondorioz, Erromatar Germaniar Inperio SantuaFrantziakoNapoleon I.ak desegin zuen. Horrenbestez, estatuburu bakoitzak enperadorearenganako beharrak izateari utzi zion. Egungo argitalpenek gertakizun horiei egozten diete Liechtensteinen burujabetza. Napoleonen babespeanRhingo Konfederazioa sortzean,1806kouztailaren 25ean, Liechtenstein kidetu egin zen, harik eta1813kourriaren 19an desegin zen arte. Horren ondoren, Austriako Enperadorea buru zuenGermaniar Konfederazioarekin batu zen Liechtenstein.
XIX. mendean, beste aldaketa batzuk gertatu ziren:1836an lehen zeramika-lantegia zabaldu zen;1861ean, estreinako aurrezki eta mailegubankua sortu zen;Rhin ibaiaren gaineko bi zubi1868an eraiki ziren; eta1872an herrialdea zeharkatzen zuen burdinbidea egin zuten. Zio ekonomikoak zirela medio, Liechtensteinek armada1868an desegin zuen.
Lehen Mundu Gerra bukatu arte, LiechtensteinAustriako Inperioari eta geroAustria-Hungariari hertsiki loturik zegoen. Nolanahi ere, horren ostean Liechtensteinek ez zuen bat eginAustriako Errepublika jaio berriarekin.Bigarren Mundu Gerran, Liechtenstein neutral izan zen. Hurrengo hamarkadetan, herrialdea aberastu egin zen, enpresen gaineko zerga baxuak erabili baitzituen konpainiak erakartzeko. Liechtensteingo printzea munduko seigarren agintaririk aberatsena da, ustez bost mila milioidolar izanik.
Liechtensteinmonarkia konstituzionala da, horren buruFürst edo printzea dago, gaur egunLiechtensteineko Hans-Adam II.a, honen aita1989 urtean hil zenetik. Estatuaren subiranotasuna printzeak eta hiritarrek elkarbanatzen dute,eta hiritarrek parlamentua hautatzen dute.Landtag edo Liechtensteineko parlamentua hiritarrek hautaturiko 25 ordezkarik osatzen dute. Bost partaide dituen ganbera batek eguneroko gai politikoak lantzen ditu.
1984. urtekouztailaren 1ean egindako erreferendumean gizonezkoek emakumezkoei hauteskunde nagusietan (baina ez lokaletan) partaidetza eskubidea eman zieten, hori Hans-Adam II printzearen garaipena izan zen, aldaketaren partaide sutsua baitzen.
Beste monarkia konstituzional gehienetan ez bezala, Liechtensteineko konstituzioak botere garrantzizkoak ezartzen ditu printzearengan, hori dela eta, azken urteetan botere horietako batzuek asaldura sortu dute hiritarren artean. Botere horien artean printzeak dietak onarturiko legeei betoa jartzeko aukera dago.
Hala ere, 2003. urteko martxoan egindako erreferendum batek Liechtensteineko agintaritzan dagoen dinastiaren posizio konstituzionala indartu zuen. Erreferendum horren aurretik, Hans-Adam printzeak bere sendiaren boterea berretsi ezean, berak eta bere familiak Liechtenstein utzi etaAustriara bizitzera joateko aukeraren berri eman zuen. Horrela, Liechtenstein errepublika bilakatuko zen. Erreferendum horrek Liechtensteineko dinastiak jendartean duen onarpena berretsi zuen, eta herriak Hans-Adam printzearengan duen konfiantza agerian utzi.
Liechtensteineko legediak, Suitzakoak bezala, erreferendumak egiteko aukera handiak ematen ditu, eta nahikoak dira 1.500 sinadura erreferendum bat bideratzeko. Liechtensteineko udalek badute autodeterminazio erreferenduma antolatzeko eskubidea[1].
Liechtensteinek neutraltasun politikari jarraitzen dio, eta munduan armadarik ez duen herrialde bakarretako bat da,1868an desegin zuenetik.CIA World Factbook dokumentuaren arabera, herrialdearen defentsaSuitzaren ardurapean dago baina Liechtensteineko webgune ofizialaren arabera, ez dago bi nazioen arteko harremanetarako itunean defentsa hitzarmenik.
Liechtenstein oso herrialde txikia denez, ez du eskualde, ez antzekorik. Gobernu zentralaz aparte,udalerriak ditu. Hauek dira Liechtensteingo udalerriak: