Lestelle-Bétharram (frantsesezlɛstɛl betaʁam ahoskatua;okzitanieraz:L'Estela e Bètharram)FrantziakoPirinio Atlantikoak departamenduan dagoen udalerria da.Paueko uhaitzak eta bere ibaiadarrek udalerria zeharkatzen dute.
LestelleGaston Foixkoak,Roger Bernart Foixkoaren etaMargarita Biarnokoaren semeak, 1335eanAssongo lurraldean (Artigauxko auzoa) sortutakobastida izan zen. Lestellek, urtero, Assoni hiru libra ordaintzen zizkion.[1]
1832an,Mixel Garikoitz kanbotarrakNotre-Dame de Bétharram ikastetxea,Bétharramgo Jesusen Bihotzeko apaizak ordenaren egoitza, sortu zuen.
1940ko uztailaren 5ean,Carl Einstein alemaniar idazle, ekintzaile eta arte kritikariak bere buruaz beste egin zuen.Espainiako Gerra Zibileko beterano anarkista hau Frantzian erbesteratu zen matxinoen garaipenaren ondoren. Alemaniar inbasioaren ondoren ihes egin bazuen ere, heriotza aukeratu zuen ezinezko egoera baten irtenbide.[2]
Biztanleriaren bilakaera| 1896 | 1901 | 1962 | 1968 | 1975 | 1982 | 1990 | 1999 | 2007 |
|---|
| 1510 | 1437 | 1157 | 1059 | 985 | 879 | 865 | 786 | 801 |