| Leslie Groves | |
|---|---|
| Bizitza | |
| Jaiotzako izen-deiturak | Leslie Richard Groves |
| Jaiotza | Albany, 1896koabuztuaren 17a |
| Herrialdea | |
| Heriotza | Washington, 1970ekouztailaren 13a (73 urte) |
| Hobiratze lekua | Arlingtongo Hilerri Nazionala |
| Heriotza modua | berezko heriotza:miokardio infartu akutua |
| Hezkuntza | |
| Heziketa | United States Army Command and General Staff College(en) Engineer Officer Basic Course(en) Washingtongo Unibertsitatea Queen Anne High School(en) Estatu Batuetako Akademia Militarra1918koazaroaren 1a) United States Army War College(en) Massachusettseko Teknologia Institutua |
| Hizkuntzak | ingelesa |
| Jarduerak | |
| Jarduerak | ingeniari militarra etaarmy officer(en) |
Parte-hartzailea | |
| Jasotako sariak | |
| Zerbitzu militarra | |
| Adar militarra | Ingeniaritza militar |
| Gradua | lieutenant general(en) |
| Parte hartutako gatazkak | Lehen Mundu Gerra Bigarren Mundu Gerra Estatu Batuek egindako Nikaraguaren okupazioa |
Leslie Richard Groves (Albany,New York estatua,1896koabuztuaren 17a -Washington,1970kouztailaren 13a) estatubatuar militar arduradun eta ingeniari bat izan zen, itzal handikoaManhattan Proiektuaren arduradun izan zelako.
Leslie GrovesWest Pointeko akademia militarretik atera zen 1918an armadako ingeniarien kidegoan sartzeko. Horretarako, trebakuntza jaso zuen Camp Humphreysen 1918tik 1921era. 1922an, berriz, Grace Hulbert Wilsonekin ezkondu zen. 1934an kapitain bilakatu zen, 1940an maiorra, eta hainbat proiektu gainbegiratu zituen, nagusikiPentagonoaren eraikuntza. Hurrengo urtean, koronel izatera pasa zen.
1942ko irailean, brigadier jeneral izendatu zuten aldi baterako. Gutxira, sekretu handieneko proiektu baten zuzendari militar egin zuten:bonba atomikoa prestatzea, berberak Manhattan deitzeko aukeratua. Berak, ordea, nahiago zuen gudu zelaia. Ontzat eman zuen Manhattan Proiektuaren azken etapa garatzekoRobert Oppenheimerrek aukeratutako lekua:Mexiko Berria. 1944an, maior-jeneral gradua lortu zuen aldi baterako, eta gero teniente 1948an justu erretiratu aurretik.
Bigarren Mundu Gerraren ondoren,Isidor Isaac Rabi fisikariak honela komentatu zuen GrovesekLos Alamoseko Laborategi Nazionaleko buru Robert Oppenheimer aukeratu izana: «Bete-betean asmatu zuen Groves jeneralak, gehienetan horren buruargitzat jotzen ez zen arren».
Militarista sutsua zen; 1945eko udan, Groves bonba atomikoaKyotoren,Japoniako hiriburu espiritualaren, gainean botatzearen alde agertu zen,Henry L. Stimson haren ikuskatzaile eta gerra idazkariak baztertutakoa (Hiroshima izan zen azken aukera). Bestalde, garai hartan bonba beharrezkoa ez zelako zurrumurru hedatuaren aurrean, Grovesek tente jarri zituen Estatu Batuetako armadako jeneralak, adibidez,Douglas MacArthur, adierazpenik egin ez zezaten, esaten baitzen 1945eko maiatzerako Japonia ia hondoratuta zegoela.