Leon VII.a[1] (Erroma,? - †ibidem,939kouztailaren 13a)Eliza Katolikoaren 126.aita santua izan zen936 eta939 urteen bitartean.
936an,Joan XI.a aita santua hil ondoren,Alberiko II.a Espolotekoak, garai hartan Erromako agintaria zenak, ziurtatu zuen Leon VII.a aita santu aukeratuko zutela[2], bere agintepean segi zezan. ErromakoSan Sixto Vecchio elizako apaiza omen zen Leon, monjebeneditarra. Ez zuen aitasantutzarako anbizio handirik, baina presiopean onartu egin zuen.
Leon VII.a hiru urtean bakarrik izan zen aita santu. Berebulda gehienak monasterioei emandako pribilegioak izan ziren, horien artean berezikiClunyko abadiarentzakoak. LeonekOdon Clunykoari eskatu zion Alberiko etaHugo Arleskoa Italiako erregearen artean bitartekari lanak egitn zitzan. Odonek su-etena negoziatzea lortu zuen Alda, Hugoren alabaren, eta Alberikoren artean ezkontza adostuta. Leon VII.akFrederiko Mainzekoa artzapezpikua ere Alemaniako erreformatzaile izendatu zuen. Leonek bataiatuak izateari uko egiten ziotenjuduak kanporatzen utzi zion Frederikori, baina ez zuen babestu juduen bataio behartua.
939ko uztailaren 13an hil zen eta San Pedro basilikan lurperatu zuten[3].Eztebe VIII.a jarraiki zitzaion.