Leon V.a[1] (Ardea, ? -Erroma,c.904kootsaila)Eliza Katolikoko 118. aita santua izan zen903an. aita santu izan zenSaeculum obscurum deitutako garaiaren aurretik, botere tenporala kolokan egon zen denbora. Badakigu aita santu izan zela 903an, baina zenbat hilabetez jardun zen jakitea konplexua da[2].
Priapi izeneko lekuan jaio zen,Ardeatik gertu. Apaiza zen, aita santu aukeratu zutenean[3],Benedikto IV.aren heriotzaren ostean (900-903), baina ez zenkardinala.
Bere aitasantutza laburrean, Leonekbulda berezi bat eman zienBoloniako kalonjeei (Epistola tuitionis): haren bidez, zergak ordaintzetik salbuesten zituen. Hala ere, bi hilabete pasatxoko erregealdiaren ondoren,San Lorenzo in Damasoko kardinal-apaizKristobal Antipapak Leon atxilotu eta espetxeratu egin zuen. Kristobalek, orduan, aita santu aukera zezaten lortu zuen (903-904); XIX. mendera arte aita santu legitimotzat hartu zen[4]. Dena den, 1910ean,Horace Mann ikerlariak adierazi zuen Kristobalantipapa bat zela.
Leon atxilotu eta gutxira hil zen[5]. Ez dakigu 903an Kristobalen aginduetara hil ote zuten, edo ondoren,Sergio III.aren aitasantutzan,Teofilakto I.aren babespean. Horace Mannen arabera, agian berezko heriotza izan zen[6].
- ↑Euskaltzaindia. 129. araua: aita santuen izenak..
- ↑ (Ingelesez)Mann, Horace Kinder. (1902). The Lives of the Popes in the Early Middle Ages: The popes under the Lombard rule, 590-795.-v.2-3. The popes during the Carolingian Empire, 795-891.-v.4-5. The popes in the days of feudal anarchy, 891-1048.-v.6-8. The popes of the Gregorian renaissance, 1049-1130.-v.9- The popes at the height of their temporal power, 1130-1305. K. Paul, Trench, Trübner (kontsulta data: 2025-05-08).
- ↑Platina, 1421-1481. (1900). The lives of the popes from the time of our Saviour Jesus Christ to the accession of Gregory VII. London : Griffith (kontsulta data: 2025-05-08).
- ↑ (Ingelesez)«Catholic Encyclopedia (1913)/Pope Christopher - Wikisource, the free online library» en.wikisource.org (kontsulta data: 2025-05-08).
- ↑ (Ingelesez)SJ, John W. O'Malley. (2009-11-16). A History of the Popes: From Peter to the Present. Government Institutes ISBN978-1-58051-229-9. (kontsulta data: 2025-05-08).
- ↑«CATHOLIC ENCYCLOPEDIA: Pope Leo V» www.newadvent.org (kontsulta data: 2025-05-08).