Helene «Leni» Bertha Amelie Riefenstahl (Berlin,1902koabuztuaren 22 –Pöcking,2003koirailaren 8)alemaniar atleta, aktore, zinema zuzendaria eta argazkilaria izan zen, haren filmen estetikarengatik eta zinemagintzan emandako aurrerapausoengatik ezaguna. Haren lanik ospetsuenakAlderdi Naziaren aldekodokumentalak dira.Bigarren Mundu Gerraren ondoren argazki bildumak argitaratu zituen.
Antzezle izan zen1923tik aurrera, Alemanian arrakasta handia izan zuten mendi filmetan.1932anDas Blaue Licht («Argi Urdina») filma egin zuen.1933tik aurreraAlemaniako Langile Alderdi Nazionalsozialistaren laguntza izan zuen, eta erregimen berriaren aldeko filmak egin zituen:Der Sieg des Glaubens (1933), propagandazko film laburra etaTriumph des Willens (1934, «Borondatearen garaipena») baliabide askorekin egindako film bikaina, Alderdi Nazional-sozialistakNurenberg hirian egin zuen biltzar handia agertzen duena, dokumentalaren teknika,sobietar zinemaren eragina duen montaketa etanazismoaren goraipamena nahasten dituena.1936anBerlingo Olinpiar Jokoei buruzko film bat egin zuen,Olympische Spiele («Olinpiar Jokoak»).Bigarren Mundu Gerra bukatutakoan, zinema industriak arbuiatu zuen. Hori dela eta, argazkilaritzari ekin zion. Itsasoko bizitzaren gaineko filmak ere egin zituen.
- The Last of the Nuba. Harper, New York, (1974).
- The People of Kau. Harper, New York, (1976).