LeipzigAlemaniako ekialdekoSaxoniaestatu federaleko hiririk handiena da, 522.883 biztanle zituen 2010ean. Alemaniako zortzigarren hiririk populatuena da.
Pleiße,Elster Zuria etaParthe ibaiek bat egiteko tokian eraikita dago, Alemaniako lautadako hegoaldean. Zingira ugari daude hiriaren inguruan, iparraldeanWerbeliner See etaSchladitzer See eta hegoaldeanCospudener See,Kulkwitzer See etaMarkkleeberger See.
Leipzigekklima kontinentala du, neguan oso hotza eta udan beroa. 2010. urtean neguan 62 egunetan 0 °C-tik azpiko tenperaturak izan ziren eta udan 10 egunetan 30 °C-tik gorakoak.
Leipzig antzinako bi bide garrantzitsuren arteko gurutzean sortu zen,Via Regia-k (erregearen bideak) Alemania ekialdetik mendebaldera zeharkatzen zuen etaVia Imperii-k (Inperioko bideak) iparraldetik hegoaldera. Leipzigen lehenengo aipamena 1015ekoa da eta dagoeneko 1165ean hiri eta merkatu eskubideak jasoak zituen.
Leipzigeko merkatu plaza, 1740an
1305. urtean hasi zen merkatu feriak oraindik bizirik dirau eta munduko feriarik zaharrena kontsideratzen da gaur egun. Hainbat monasterio eraiki ziren hirian eta 1409an Unibertsitatea sortu zen. UnibertsitateaPragako ikasle-etorkinak jasotzeko eraiki bazen ere, Alemaniako pentsalari handien bilguneetako bat bihurtu zen eta, aldi berean,Erreformaren sorburuetako bat.Hogeita Hamar Urteko Gerran behin eta berriz setiatu zuten Leipzig eta gudu ugari izan ziren hiriaren inguruan. Oparotasun handia izan zuen XVII. mendetik aurrera liburuen merkataritzarekin, eta bertan egokitu zirenFrankfurteko liburugile eta argitaldariak ere.
Leipzig-eko gudua,Nazioen arteko gudua izenaz ere ezaguna, 1813anNapoleonen eta aliatuen (austriarrak,prusiarrak,errusiarrak,suediarrak) arteko gudua izan zen. Bi egunez borrokatu ondoren aliatuak nagusitu ziren. 60.000 lagun galdu zituzten bi aldeek.Lehen Mundu Gerra iritsi arte Alemaniak ezagutu zuen batailarik handiena izan zen. Frantsesen porrot horrek Napoleon berak Alemaniatik alde egitea ekarri zuen.
1839anDresdenetik trena iritsi zen eta urte gutxitan Leipzigeko tren geltokia Europako handiena izatera iritsi zen. Leipzig Saxonia eta Alemania guztiko mugimendu liberalen erdigunea bihurtu zen eta Alemaniako lehenengo langileen alderdia (Allgemeiner Deutscher Arbeiterverein, ADAV) sortu zuenFerdinand Lassalle sozialistak 1863an.
Leipziger Baumwollspinnerei kotoi fabrikak bosgarren pabiloia eraiki zuen 1907an eta Europako kotoi fabrikarik handiena bihurtu zen. Ordurako Leipzigek milioi bat biztanletik gora zeukan.
1930eko hamarkadanCarl Friedrich Goerdeler alkatea nazi mugimenduaren aurkakoa zen, baina 1937an bera ez zegoela aprobetxatuz, naziek triskantza larriak egin zituzten hirian eta 1938an,Kristal hautsien gauean, hiriko eraikinik esanguratsuena zen sinagoga suntsitu egin zuten. Bigarren Mundu gerraren garaian milaka langile behartu eraman zituzten Leipzigera.
Hiriak bonbaketa asko jasan zituen eta 1945eko apirilaren 19an,estatubatuarrek eskuratu egin zuten atez ateko borroka latzen ondoren. LeipzigEkialdeko Alemanian sartuta gelditu zen eta herrialdeko hiri handienetakoa bihurtu zen. 1989ko iraultza demokratikoan eginkizun garrantzitsua jokatu zuten agintari komunisten aurka eginiko Leipzigeko manifestaldiek eta San Nikolas elizan egiten hasi ziren meza erraldoiek. Ordutik "Heroien hiria" (Stadt der Helden) ezizena dauka.
Oso merkataritza eta industriagune garrantzitsua da (altzairugintza,papergintza, eraikuntza metalikoak, doitasun industria, ehungintza, janari industria, kimika industria,tabakogintza, musika-tresnak) XIX. mendeaz geroztik. 1409. urtean sortutako unibertsitate garrantzitsua dauka.
San Tomas eliza (Thomaskirche): XII. eta XV. mendeen artean eraikitako elizaluteranoa da. Zatirik zaharrenak erromanikoak dira eta berrienak gotikoak. Bereziki ezaguna daJohann Sebastian Bach bertako kantore eta musika zuzendaria izan zelako 1723 eta 1750 artean.
San Nikolas eliza (Nikolaikirche): Leipzig hiri bihurtu zenean eraikitako eliza da, 1165. urte ingurukoa hain zuzen ere. XVI. mendean eliza erromanikoari osagarri gotikoak gehitu zitzaizkion. Ezaguna bihurtu zen 1989an astelehenero bertan meza ematen hasi zirelako, agintari komunistei protesta egiteko asmoz.
Nazioen Guduaren monumentua (Völkerschlachtdenkmal): Napoleonen aurkako guduan izandako garaipena omentzen duen monumentua da, gudu bat ohoretuz Europako handienetakoa da, izan ere 80x70 metroko oina eta 91 metroko altuera baititu.
Udaletxe berria (Neues Rathaus): 1905etik aurrera Leipzigeko udaletxea dena. 1940 arte Europako eraikinik altuena izan zen.
Musika arloan zeresan handia izan du Leipzigek, izan ere mundu mailan famatuak ziren hainbat musikari bizi izan baitziren bertan, hala nolaJohann Sebastian Bach,Felix Mendelssohn etaRobert Schumann besteak beste. Bi urtean behin "Johann Sebastian Bach Nazioarteko Txapelketa" izaten da Leipzigen.
Leipzigeko Gewandhaus orkestra ere (Gewandhausorchester Leipzig) mundu mailan oso famatua da. 1781ean sortu zen.
Alemaniako Futbol Txapelketa Leipzigen sortu zen 1900an.1. FC Lokomotive Leipzig da bertako futbol talde nagusia. Alemaniako txapeldun izan zen 1903, 1906 eta 1913an eta Kopako garailea 1936an. Ekialdeko Alemanian ere bost aldiz irabazi zuen kopa eta honetaz gain UEFA Intertoto Kopaz ere jabetu zen 1966an. Azken urteetan ordeanRed Bull Leipzig bihurtu da puntako taldea, 2009an Red Bull konpainiak sortu zuena.
Hala ere talderik loriatsuena emakumezkoen eskubaloi taldea da,HC Leipzig, Alemaniako 21 liga eta Europako Txapeldunen Liga hiru aldiz irabaziak baititu. Gizonezkoen taldea ere handia izana da,SC LeipzigekEkialdeko Alemaniako 9 liga etaTxapeldunen Liga bat ere irabazi ditu.