Lehoinabarra edopantera (Panthera pardus)Felidae familiako espezie bat da[1] etaPanthera generoko lau "katu handien" artean, txikiena (besteaktigrea,lehoia etajaguarra dira). BehinolaAsiako hegoaldean etaAfrikan bizi ziren,KoreatikHegoafrikara, baina euren habitat galera dela eta, eta batez ere ehizaren ondorioz, orain batez ere Saharaz azpiko Afrikan bizi dira.Pakistan,India,Indotxina,Malasia etaTxinan oraindik talde batzuk badira.[2]
Gorputz aski luzea eta hanka nahiko motzak dituzte, buruhezur luzearekin. Jaguarraren antza du, baina txikiagoa da. Larrua errosetaz josita dago, baina ez dute barnean beste puntu bat,jaguarrek ez bezala. Lehoinabar beltzekpantera beltza izena hartzen dute.
Ehiza oportunista erabiltzen dute, habitat aldagarria dute eta 58 kilometro orduko abiadura har dezakete. Ehiza dezaketen edozein animalia jaten dute.
Lehoinabar mota guztiak galtzeko zorian daude eta badaude mota batzuk besteak baino itxuratiagoak. Hona hemenIUCNek onarturiko bederatziazpiespezieak:[3]
Lehoinabarra 1 edo 1,8metro luze da, gehi isatsaren 75 edo 100zentimetroak: 45 edo 65 cm garai izaten da eta 90kilogramora iristen da.Ile motza du,[5] bainamendietan bizi direnek luzeagoa dute: koloreahorixka edozurixka da, narrio biribil eta beltzekin.[6][6] Lehoinabar batzukbeltzak dira eta animalia horiei pantera beltzak deritze. Buru handia du, eta hanka oso motzak.[7] Belarriak grisak dira, eta begiak, hori-berdexkak. Bista eta entzumen ona dute.[8] Zentzumen horiek oso erabilgarriak dira ehiza egiteko. Oso azkarra da, 72 km/h egitera heltzen da.[9][10]
12-15urte inguru bizi da.[9] Bakarrik bizi da,[11] ugaltzeko momentura arte: orduan, beste sexuko lehoinabarra bilatu behar du. Igeri egin dezake,arrainak ehizatzeko, uretan sartu behar duelako.[9]
Lehoinabarraren ugalkortasuna 2-4 kume aldikoa izaten da baina badaude kasu batzuk non 6 kume jaio egin diren. Kumeak 3hilabetez egoten dira amaren sabelean eta jaiotzean bere ilajea oso leuna izaten da, artilea antzekoa. Emeak bere kumeakurte bat eta bi hilabetera arte zaintzen ditu, hau da, kumeak helduak egiten direnera arte. Hortik aurrera, lehoinabar gazteak, beraiek bakarrik biziko dira, ugaltzeko momentura arte.
Berak ehizatutakoaren zati batzuhaitzetan ezkutatzen du, hainbat egunetan bazkaria izateko. Oso teknika onak erabiltzen ditu bere harrapariak harrapatzeko, batez ere, tximino despistatuak oso gustukoak ditu, erraz harrapatzen direlako. Adibidez, zulo bat egiten du lurrean eta bertan ezkutatzen da, normalean animali ugari hurbiltzen dira hara, arreta emandaa, eta bat-batean salto bat eginez, harrapakinaren gainean jauri egiten du. Ez du beti-beti ehiza egiten harrapakinak jateko, batzuetan animaliak hiltzeko egiten baitu.
Ohitura bereizgarri bat du: zuhaitzak janaritegitzat darabiltza, harrapakinak han gordetzen ditutelako; horrela, janaria bizpahiruasteratako dute eta beste harraparietatik babesten dute. Normaleangepardo etajaguarrekin nahasten da, baina berdintasunak ezaugarri fisikoetan bakarrik daude. Izaeran, ez dira oso berdinak: lehoinabarra oso ausarta eta indartsua da, baina lasaia da. Jaguarrak eta gepardoak, ordea, borroka gustuagoko dute eta ez dute hainbeste atsedenik hartzen.
Historian zehar, lehoinabarra oso erabilgarria izan dagizakiarentzat.Zirkuetan saio asko agin dira katukiekin eta haien artean lehoinabarrak egon dira.Neanderthalgo gizakiaren garaian, haien larrua arropak egiteko erabiltzen ziren. Zoritxarrez, haien azala oraindik erabiltzen da, jantziak, botak, gerrikoak eta abar egiteko: horrek animalia galtzeko zorian jartzen du.
↑Kitchener, A. C.; Breitenmoser-Würsten, C.; Eizirik, E.; Gentry, A.; Werdelin, L.; Wilting, A.; Yamaguchi, N.; Abramov, A. V.; Christiansen, P.; Driscoll, C.; Duckworth, J. W.; Johnson, W.; Luo, S.-J.; Meijaard, E.; O’Donoghue, P.; Sanderson, J.; Seymour, K.; Bruford, M.; Groves, C.; Hoffmann, M.; Nowell, K.; Timmons, Z. & Tobe, S. (2017). "A revised taxonomy of the Felidae: The final report of the Cat Classification Task Force of the IUCN Cat Specialist Group".Cat News (Special Issue 11): 73–75.
↑abKhorozyan, I. G., Gennady, F., Baryshnikov, G. F. and Abramov, A. V. 2006.Taxonomic status of the leopard, Panthera pardus (Carnivora, Felidae) in the Caucasus and adjacent areas. Russian Journal of Theriology 5(1): 41–52.pdf