Movatterモバイル変換


[0]ホーム

URL:


Edukira joan
WikipediaEntziklopedia askea
Bilatu

Lehen dama

Wikipedia, Entziklopedia askea
Lehen Dama» orritik birbideratua)
Lehen damak:ArmeniakoBella Kocharian,Ameriketako Estatu BatuetakoLaura Bush,ErrusiakoLiudmila Putina etaBulgariakoZorka Parvanova,Moskun egindako literatura jaialdian, 2003ko urriaren 1ean.

Lehen dama, hainbatestatu burujabetan,lehendakariaren edogobernuburuarenemaztea da. Ez da titulu ofiziala. Jatorriz,Ameriketako Estatu Batuetako (AEB) lehendakariaren emaztea (ingelesez:First Lady) izendatzeko erabiltzen zen, hanerregina baten pareko rola jokatzen baitu zeremonia ofizialetan.Hego Amerikako herri gehienek ere badute figura hau. Lehen damak ospe eta botere handia hartzen du, eta maiz gertatu izan da lehen dama gerora lehendakari edo lehendakaritarako hautagai bihurtzea. Adibidez,Cristina Fernández de Kirchner, lehen dama izan zen bere senarNéstor Kirchnerren agintaldian, eta geroraArgentinako lehendakari bihurtu zen; etaBill Clinton AEBetako lehendakari ohiaren emazteHillary Rodham Clinton herrialde hartako lehendakari izateko hautagai da.

Batzuetan, emaztearen ordez beste emakume batek hartzen du lehen damaren rola. Esaterako,Bolivian,Evo Moralesek irabazi zuenean, ezkondu gabe zegoenez, haren arrebak hartu zuen lehen damaren rola. Eta AEBetan ere, lehendakariaren emazteak rol hori jokatu nahi edo ezin duenean edota lehendakaria alarguna nahiz ezkongabea denean, haren hurbileko ahaidea den beste emakume batek jokatu ohi du rol hori, hala nola arrebak, lehengusinak, alabak edo errainak.

Lehen dama tituluaren antzera,lehen jauna titulua ere erabiltzen da emakumezko lehendakari baten senarra izendatzeko. Adibidez, José María Rico Cueto, haren emazteLaura ChinchillaCosta Ricako lehendakari izan zenean.

Kanpo estekak

[aldatu |aldatu iturburu kodea]
Autoritate kontrola

"https://eu.wikipedia.org/w/index.php?title=Lehen_dama&oldid=9490356"(e)tik eskuratuta
Kategoriak:
Ezkutuko kategoriak:

[8]ページ先頭

©2009-2026 Movatter.jp