Lege salikoa (latinez:Lex Salica)V. mendeanfrankoen erregeek eginikolegeen bilduma da. Jatorrizko bilduma, VI. mende hasieran,Klovis I.ak eginarazi zuen. Izenaren jatorria antzinakofranko salioetan du. Frankoen erregeen legediaren oinarri izan zen XII. mendean frankoen erresuma erori arte eta, harekin batera, haien legedia. Legedi horrek jaraunspena, krimenak, kalteak, lapurretak eta abar arautzen zituen eta frankoen erresuma zabalaren batasunaren bereizgarri zen.
Legedi hura desagertu bazen ere, kodearen arlo batzuk hainbat mendez iraun zuten Europan. Horren arabera, emakumezko batek ezingo zuen Frantziako tronua heredatu, ezta bere ondorengo gizonezkoak ere.
Debekua Frantzian1316an sartu zen,Joanes I.a errege haurra hiltzean, eta interes politikoengatik legea erabili zuten osaba jartzeko tronuan, arrebaren ordez. Horrela,Filipe V.a izan zen Frantziako errege.
Hasierako lege salikoak emakumeari garrantzi handia ematen zion tronuaren jaraunspenean: oinordekoa erregearen arrebaren semea izango zen. Horrela, lege salikoaren logikan, erregearen emaztearen semea erregearen seme ote zen ez zegoen garbi; bai, ordea, erregearen arrebaren semea.
Mendebaldeko frankoek ez zuten erabili987ra arte,Hugues Capet igo zenean tronura.1316an sortu zen arazoa,Luis X.a hil zenean alaba bakarra utzirik. Hori gutxi balitz, haren aita ote zen ezbaian zegoen, lehen emaztea kartzelan baitzegoen, adulterio salaketapean eta bigarren emaztea haurdun zegoen. Mutila jaioz gero, bera izango zen errege, baina neska balitz, ez zegoen garbi zer gertatuko zen. Orduan, Filipe Poitiersekoak, Luisen anaia gazteak, lege hori sustatu zuen, emakumeak Frantziako tronura sekula ez iristeko xedeaz. Erregina alargunak semea izan zuen azkenean eta Frantziako errege egin zuten berehala, bainaJoanes I.a jaio eta handik bost egunera hil zen eta, aprobatu berri zen legearen arabera, haren osaba Filipe izan zen errege.
1322an,Filipe V.aren lau alabak baztertu zituzten, haien anaiaKarlos IV.aren mesedetan.
1328an, azken monarkakapetoak ere alaba bakarra utzi zuen eta emaztea haurdun. Erregea hil eta gero jaio zena emakumea izan zenez, tronua erregearen lehengusuaFilipe Valoisekoak hartu zuen.
Frantziako Estatu Nagusiek egin zioten azken aldaketa: emakumeek ez zuten sekula gobernatuko, ezta oinordekoei jaraunspena egingo ere, Filipe ValoisekoaFilipe VI.a Frantziakoa eginez. AldaketekEhun Urteko Gerra eragin zuen,Eduardo III.a Ingalaterrakoa ez baitzegoen ados eta tronurako eskubidea aldarrikatu baitzuen, Isabelen seme zelako, azken hiru erregeen iloba, hots,Luis X.arena,Filipe V.arena etaKarlos IV.arena.
Frantzian, lege salikoakFrantziako Iraultza arte iraun zuen, etaBerrezarkuntza garaian ere aplikatu zuten.
Espainian,Filipe V.a igo zen tronura,Espainiako Ondorengotzaren Gerra irabazi ondoren eta lege salikoa jarri zuen indarrean1713an. Lege berriaren arabera, lerro nagusian —seme-alabak— edo albokoan —senide, iloba— ondorengo gizonezkorik ez bazegoen soilik igo zitezkeen emakumeak tronura.
Karlos IV.a Espainiakoak1789an legea deuseztatu etaAlfontso X.aren garaiko Partidetako arauak ezarri zituen. Hala ere, ez zen indarrean jarri, haren semeFernando VII.a Espainiakoak1830ean aldarrikatu zuen arte, karlistada eraginez.
Karlos IV.ak lege salikoa indargabetzeko eta Partiden kodeak ezarritako oinordetza-arauetara itzultzeko xedapen bat onarrarazi zien Gorteei 1789an. Hala ere,Berrespen Pragmatikoa ez zen argitaratu 1830era arte, bere seme Fernando VII.ak, 1830ean, aldarrikatu zuen arte.Berrespen Pragmatiko horri esker, Espainiako tronuaren oinordekoa Fernando VII.aren alaba izango zen, Isabel II.. Horrela, gerra sortu zen, alde batetik Fernando VII.aren anaiaren eta bere aldekoek (karlistak) eta bestetik alabaren aldekoen artean, (isabelinoak, liberalak). Berrespen Pragmatikoak eta isabelinoek, tronua Fernando VI.aren alabarentzat gordetzearen aldekoak, gerora Isabel II. erregina izango zena. Horrela sortu zen karlismoaren gatazka dinastikoa; gatazka dinastikoa izateaz gain tradizionalisten eta liberalen arteko konfliktoa zen. Alde batetikKarlos Maria Isidro infantearen aldekoak,tradizionalismoa, absolutismoa, foruak, lege zaharrak, erlijiokatolikoa, (Jaungoikoa, Aberria, —Espainia inperiala—, Erregea, Foruak) defendatzen zuten, eta bestetik Isabelinoek, batez ere hirietako burgesak eta militarrak,liberalismoarekin identifikatzen ziren, burgesiaren interesak zaintzearen aldekoak.
Lege salikoaren eta Oinordetzaren Legearen arteko bereizketa esanguratsu hori funtsezkoa da Fernando VII.aren anaiaKarlos infanteak Espainiako tronua berarentzat eskatzeko auzi juridikoa ulertzeko, Felipe V.ak aldarrikatutako Oinarrizko Oinordetzaren Legearen arabera eskubide legitimoa izango bailuke, Fernando VII.arenBerrespen pragmatikoarekin, ordea, bere alaba Isabelek izango luke.
Hungarian ez zen legearen beharrik izango 1301era arte,Andres III.a Hungariakoa (1250-1301) oinordekorik gabe hil zen arte. Berehala atera ziren erregenahiak. LehenengoaWentzeslao III.a Bohemiakoa (1289–1306) izan zen, haren amona Kunigunda erregina baitzen,Béla IV.a Hungariakoaren iloba. 1301etik1305era arte izan zen errege, bigarren errege-nahi bat aurkeztu zen arte: Oton III.a, Bavariako dukea (1261–1312), Isabel Hungariakoaren semea. Isabel Bavariako dukesa kontsortea zen eta Bela IV.a Hungariakoaren alaba. Horrek ere erregealdi laburrean agindu zuen (1305-1307) etaKarlos Roberto Hungariakoak (1288-1342) hartu zuen haren ordea, Maria Hungariakoa erreginaren biloba. Hiru kasuetan, lege salikoa aplikatu zen eta printzesen semeei egokitu zitzaien tronua.
Suediako Karlos XIII.ak oinordekorik ez zuenez, lege salikoa onartu zuen1810ean. Lehenengo, Kristian Augustenborgekoa ezarri zuen eta, hura hil zenean, Bernadotte mariskala. 1979ra arte iraun zuen legeak, Viktoria printzesa oinordeko egin arte, alegia.
Danimarka,Austria etaHannoverren ere lege salikoa aplikatu zen: horrexen ondorioz, hainbat gatazka armatu gertatu ziren lurralde haietan.
XVIII. mendean, Karlos VI.a Habsburgokoak semerik ez zuenez,1713ko Santzio Pragmatikoa ezarri zuen, bere alabaMaria Teresa I.a Austriakoa oinordeko izendatu eta lege salikoari muzin egin zionean.Habsburgo abizena ere transmititu egingo zen, Habsburgo-Lorena etxea ezarriz. Azkenean, gerraz erabakiko zuen auzi hura ere.