Movatterモバイル変換


[0]ホーム

URL:


Edukira joan
WikipediaEntziklopedia askea
Bilatu

Legazpi

Koordenatuak:43°03′18″N2°20′06″W / 43.055°N 2.335°W /43.055; -2.335
Wikipedia, Entziklopedia askea
Artikulu hau Gipuzkoako herriari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Legazpi (argipena)».
Legazpi
 Gipuzkoa,Euskal Herria
Administrazioa
EstatuaEspainia
ErkidegoaEuskal Autonomia Erkidegoa
LurraldeaGipuzkoa
EskualdeaGoierri
Izen ofizialaLegazpi
AlkateaEric Gálvez Álvarez
Posta kodea20230
INE kodea20051
Herritarralegazpiar
Ezizenailintxak
Kokapena
Koordenatuak43°03′18″N2°20′06″W / 43.055°N 2.335°W /43.055; -2.335
Map
Azalera42 km² km²
Garaiera400 m
Distantzia59 km Donostiara kmDonostiara
Demografia
Biztanleria8.384 (2025:  −6)
alt_left 4.144 (%49,4) (%50,4) 4.227 alt_right
Dentsitatea199,62 bizt/km²
Hazkundea
(2003-2013)[1]
-% 1,05
Zahartze tasa[1]% 9,25
Ugalkortasun tasa[1]‰ 49,59
Ekonomia
Jarduera tasa[1]% 78,87(2011)
Genero desoreka[1]% 8,19(2011)
Langabezia erregistratua[1]% 8,23(2013)
Euskara
Euskaldunak[2]% 60.31 + % 12.74 hartzaile(2021)
Kaleko erabilera[3]% 33.9(2021)
Etxeko erabilera[4]% 45.83(2021)
Datu gehigarriak
Sorrera1608 (juliotar egutegia)
Webguneahttps://www.legazpi.eus

LegazpiGipuzkoako hegoaldeko udalerri bat da,Goierri eskualdean dagoena,Aizkorri mendiaren magalean, 450 metroko garaieran. 8.438 biztanle zituen 2016. urtean. Herri industriala da, batez ereburdinaren eraldaketari lotua (fabrika nagusiak: Bellota Herramientas, FPL eta GSB). Izan ere, herri honetan aspalditik jarduera garrantzitsua izan da burdinaren ustiaketa eta eraldaketa, eta XV. mendekoburdinola bat ere badute, berritua eta erakustaldiak egiteko maiz samar lanean jartzen dutena:Mirandaola.

Herriari buruzko lehen aipamen idatzia1290. urtekoa da eta VII. mendeurrena ospatzeko ekitaldiak izan ziren1990an.Seguraren menpe zegoen orduan herria eta1608an lortu zuen independentzia.

Ilintxak: legazpiarren ezizena

[aldatu |aldatu iturburu kodea]

Legazpiarreiilintxak ezizenaz deritzaie,ilintxa gaizki erretakoikatz zatia omen da[5][6], hortaz ezizenak jatorriameatzaritzan luke. Horregatik LegazpikoIlintxa Kirol Elkarteak izen hori du.

Geografia

[aldatu |aldatu iturburu kodea]

Ingurune naturala eta klima

[aldatu |aldatu iturburu kodea]
Legazpiko plaza.

Legazpin jaiotzen daZumaian itsasoratzen denUrola ibaia. Halaber, han dagoBarrendiolako urtegia, eskualdeaurez hornitzen duena. Legazpi mendiz inguraturik dago. Hona hemen nabarmenenak:Gorostiaga, herrianKorosti izenaz ezaguna (947 m),Trapaleta (604 m),Haizeleku (810 m),Arrolamendi (910 m),Arranoaitz (903 m),Jentiletxe (913 m),Oregi (924 m),Otaño (860 m),Artzanburu (1.360 m) etaAndraitz (1.450 m). Azken hirurakAizkorri mendilerrokoak dira, eta lehenengo aipatuak Satuikoak.

Klima atlantikoa izan arren, bere garaiera dela eta, Gipuzkoako batez besteko tenperaturak baino lau gradu gutxiago izaten ditu, batez ere neguan. Neguero elurteak izaten dira.

Udalerri mugakideak

[aldatu |aldatu iturburu kodea]

Honako hauek ditu mugakide: Iparraldean,Antzuola,Urretxu etaZumarraga; mendebaldean,Oñati; hegoaldean,Zegama etaAltzaniako Partzuergoa; eta ekialdean,Zerain,Mutiloa etaGabiria.

AntzuolaAntzuola etaUrretxuUrretxu etaZumarraga
OñatiGabiria,Mutiloa etaZerain
Mendebaldea
 Legazpi  
Ekialdea
Oñati etaAltzaniako PartzuergoaAltzaniako Partzuergoa etaZegamaZegama

Demografia

[aldatu |aldatu iturburu kodea]

XX. mendearen bigarren erdialdeko industrializazioari esker, Legazpi herri txiki bat izatetik 10.000 biztanle izatera igaro zen 40 urtetan. Hala ere, 1970eko hamarkadako krisialdiaren ondoren biztanleak galtzen hasi zen, eta galera horrek ez du etenik izan XXI. mendearen hasieran. 2019an 8.430 biztanle zituen. Horietatik %25,52k 65 urte edo gehiago zituen. Eta atzerrian jaiotakoak %5,26 ziren.[7]

Biztanleriaren tamainaUrtea0200040006000800010.00012.000189019201950198020102040LegazpiBiztanleriaren estatistikaHonako hau Wikidata bidez sortutako biztanleria grafiko automatiko bat da. Aldaketa bat egin beharrez gero,bertan egin dezakezu.

Politika

[aldatu |aldatu iturburu kodea]
Legazpiko udaletxea.

Udal hauteskundeak

[aldatu |aldatu iturburu kodea]

2011ko udal eta foru hauteskundeetanBildu koalizioak gehiengo osoa eskuratu zuen, hamahiru zinegotzitik zazpi eskuratu baitzituen. Hori horrela izanik, udalean gehiengo osoa lortu zuten eta Kepa Urzelai alkate izendatu zuten.

2015eko udal hauteskundeetan, berriz,Euskal Herria Bilduk etaEusko Alderdi Jeltzaleak berdindu egin zuten zinegotzi kopuruan, baina EAJk boto gehiago jaso zituen. Bigarren alderdi horretako Koldobide Olabide hautatu zuten alkate[8], bere taldearen botoei esker. Euskal Herria Bilduk eta Irabazik bakoitzak bere hautagaiari eman zion botoa, eta PSE-EEko zinegotziek zuri bozkatu zuten.

2019ko udal hauteskundeetan hauek izan ziren emaitzak: EAJk 2.018 boto. EH Bilduk 1.783 boto. PSE-EEk 628 boto. Podemos-IU-EQUOk 329 boto. PPk 53 boto.[9] Koldobike Olabide aukeratu zuten berriro alkate.[10]

Legazpiko udalbatza
Alderdia20152019
ZinegotziakBoto kopuruaZinegotziakBoto kopurua
Euzko Alderdi Jeltzalea (EAJ)
5 / 13
1.905 (% 39,95)
6 / 13
2.018 (% 41,95)
Euskal Herria Bildu
5 / 13
1.711 (% 35,89)
5 / 13
1.783 (% 37,06)
Euskadiko Alderdi Sozialista (PSE-EE(PSOE))
2 / 13
643 (% 13,49)
1 / 13
628 (% 13,05)
Irabazi ->Ahal Dugu
1 / 13
404 (% 8,47)
1 / 13
329 (% 6,84)
Datuen iturria:Hauteskundeen emaitzak euskadi.eus webgunean
Grafiko hau ezin da une honetan ikusi, software arazo bat dela eta. Lanean ari gara ahalik eta lasterren grafikoak berriro erakutsi ahal izateko.

2023ko udal hauteskundeetan hauek izan ziren emaitzak: EH Bilduk 1.611 boto (5 zinegotzi); EAJk 1.353 boto (5); PSE-EEk 728 boto (2); Berdeak 333 boto (1); PPk 39 boto (0).

Alkateak

[aldatu |aldatu iturburu kodea]
LegegintzaldiaAlkateaAlderdiaOharrak
Espainiako Bigarren Errepublikaren garaian
1931-1932Daniel Aranguren MendizabalEuskal nazionalistaZerrenda bakarrean
1933-1933Itziar Arana IraolaKudeaketa batzordeaLehen emakumea
1933-1936Ubaldo Segura MakibarEuskal nazionalista1933ko apirilaren 23an hautatua, hauteskundez lehenengoz
Espainiako trantsizio garaian
1975-1979Prudentzio "Prontxio" Larrañaga IrizarLazkaon jaioa
Espainiako trantsizioaz geroztik
1979-1983Jose Inazio Elorza OiarzabalEAJ-PNV
1983-1987Jose Inazio Elorza OiarzabalEAJ-PNV
1987-1991Prudentzio "Prontxio" Larrañaga IrizarEusko Alkartasuna
1991-1995Jose Inazio Elorza OiarzabalEAJ-PNV
1995-1999Juan Ramon Larrañaga MerceroEusko Alkartasuna37 urterekin alkate; gazteena.
1999-2003Juan Ramon Larrañaga MerceroEusko Alkartasuna
2003-2007Juan Ramon Larrañaga MerceroEusko Alkartasuna
2007-2011Sotero Plazaola OdriozolaEAE-ANV
2011-2015Kepa Urzelai GoitiaBildu34 urterekin alkate; gazteena.
2015-2019Koldobike Olabide HuelgaEAJ-PNVEspainiako transizioaren osteko lehen emakumea.
2019-2023Koldobike Olabide HuelgaEAJ-PNV
2023-Eric Gálvez ÁlvarezEAJ-PNVTransiziotik, bozkatuena ez den lehen alkatea, PSEren babesaz; bozkatuena Edurne Gonzalez Elortza (EH Bildu) izan zen.

Ekonomia

[aldatu |aldatu iturburu kodea]

2017an honela banatzen ziren sektore ekonomikoak herrian: Lehen sektorea BEGaren %0,5. Bigarren sektorea %58,5. Hirugarren sektorea %36,3. Eraikuntza %4,8.[7]

Azpiegiturak

[aldatu |aldatu iturburu kodea]

Garraiobideak

[aldatu |aldatu iturburu kodea]

Renferen Madril-Irun trenbideak udalerria zeharkatzen du. Eta, trenbide horren barruan, C-1 Irun-Donostia-Brinkola lineako trenek bi geltoki dituzte udalerrian:Legazpiko hirigunekoa etaBrinkola auzokoa.

Kultura

[aldatu |aldatu iturburu kodea]
  • Kultur etxea[11]. Bertan daude KZ gunea[12], liburutegia eta erakusketa aretoa. Bilera gelak, ikastaro gelak eta aretoa ere baditu.
  • Latxartegi aretoa. Bertan egiten dira antzerkiak, kontzertuak, zine-kluba...[13]
  • Lenbur museoa: BurdingintzakErdi Arotik behintzat herrian duen tradizio sendoa baliatuz, Lenbur (Legazpi Natura eta Burdina) egitasmoa atera zuten aurrera 1992an. Hiru gune nagusi biltzen ditu:Mirandaola burdinola (aspaldi zaharberritu zuten, eta igandero martxan ikusi daiteke, duela sei mende bezala),Mirandaolako baseliza eta Euskal Herriko Burdinaren Museoa.[14] Langileen Ibilbidea deritzana ere erakusten du (50 hamarkadako bizimoduaren berri emanaz), artzaintza, ogia eta erlezaintzan dabiltzan baserriak etaTxillida lantokia ere erakusten du. Izan ere, TxillidarenHaizearen orraziaren fundizio lanak Legazpin burutu ziren. Hori dela eta,Jabondoko iturri inguruan (Artzanburu mendiaren magalean),Haizearen orraziaren itxurako maketa txiki bat badago.
  • Gaztetxea[15]
  • Bikuñako musika lokalak[16]

Hezkuntza

[aldatu |aldatu iturburu kodea]
  • San Juan haurreskola[17]
  • Itxaropena haurreskola[17]
  • Haztegi ikastola[18]
  • Domingo Agirre eskola publikoa[18]
  • Olazabal institutua[18]
  • Helduen Hezkuntza[18]
  • CEIDA - Ingurugela[18]
  • Musika eskola[19]
  • Udal euskaltegia[20][21]

Gizarte zerbitzuak

[aldatu |aldatu iturburu kodea]
  • Gizarte zentroa. Nagusientzako aisialdi eskaintza dauka.[22]
  • Eguneko zentroa.[23]
  • Zaharren egoitza.[24]
  • Meazti nagusien egoitza.[25]
  • Lanbide.[26]

Kultura

[aldatu |aldatu iturburu kodea]

Euskara

[aldatu |aldatu iturburu kodea]
Legazpiko hiztunen testigantzekin osatutako bideoa,Euskal Herriko Ahotsak[27] proiekturako egina, ahozko ondarea jaso eta zabaltzeko.
Sakontzeko, irakurri: «Goierriko hizkera»

Erdialdeko euskararen barruan,Goierriko euskara[28][29] da Legazpikoa.Urolaldeko hizkerarekin batera Sartaldeko azpieuskalkia osatzen du Goierrikoak. Batasun eta nortasun handikoa da Goierriko euskara; hala ere, haren barruan,mendebaleko euskararen eragin handiena jaso duena da Legazpiko euskara,euskalki horrekin muga egiten baitu mendebaldean:Oñatiko euskara mendebaldeko euskalkikoa da, izan ere.[30]

2016an herritarren %60,77 euskalduna zen.[7]

Euskal prentsa

[aldatu |aldatu iturburu kodea]

Legazpin sortuak dira XX. mende amaieran gisakoetan aitzindari izan ziren bi mugimendu:hots aldizkaria, literatur arloan etaEne Bada! aldizkaria, herri prentsan.

Jaiak

[aldatu |aldatu iturburu kodea]

Festa nagusiak Santikutzak dira (maiatzaren 3an). Txirrindulari afizionatuenSantikutz Klasikoa jokatzen da. 2013an 80. urtemuga bete zuen, Telleriarteko Txirrindulari Elkarteak antolatuta.

Beste festa eta ospakizun batzuk: Santikutz Txiki edo Agorreko Santikutzak (iraila), Santa Ageda,Inauteriak,Legazpiko Oilar Jokoa, San Juanak, San Inazio, Egialdeko jaiak, Artzain eguna, San Nikolas,Brinkolako San Agustin jaiak ...

Legazpiko ereserkia

[aldatu |aldatu iturburu kodea]

Hauek dira Legazpikoereserkiaren hitzak:[31]

«

Aizkorriren itzalpean, Urola ibaiak bustiz, harrotuz jaio zera, Legazpi, gure herria.

Sshu klan sshu klan klan.

Ibaitik zeharrolak, mendietan haizeolak, olagizon, lurra, gure harroa, Mirandaola.

Santikutzak babesten gaitu legazpiar guztiok. Gerora begira gu itxaropenez eta ilusioz.

Legazpimendi tartean sarturik Euskal Herriko gurutzean, jende jatorra zabalean, gora Legazpi!

»

Ondasun nabarmenak

[aldatu |aldatu iturburu kodea]
LegazpikoAndre Mariaren Jasokundearen eliza.
Mirandaola:burdinola etaSantikutz baseliza.

Legazpiar ospetsuak

[aldatu |aldatu iturburu kodea]

Kultura

[aldatu |aldatu iturburu kodea]

Politika

[aldatu |aldatu iturburu kodea]

Kirola

[aldatu |aldatu iturburu kodea]
  • Antonio Elortza Muxika (1911 - 1976), kirolen —bereziki txirrindularitzaren— sustatzailea, eta Gipuzkoako, Espainiako nahiz nazioarteko hainbat kirol erakundetako kidea.
  • Irene Paredes (1991-), futbolaria.

Erlijioa

[aldatu |aldatu iturburu kodea]
  • Josu Iriondo (1938-), elizgizona eta New Yorkeko Gotzain Laguntzaile ohia.

Ikerketa

[aldatu |aldatu iturburu kodea]
  • Pilar Zabala (1951): ikertzailea, historia irakaslea Yucatango Unibertsitatean.
  • Ainhoa Murua Ugarte (1979-2012), EHUko irakaslea, CIBER-BBN zentroko eta Gasteizko NanoBioCel taldeko ikertzailea.

Enpresa

[aldatu |aldatu iturburu kodea]

Bidezko Merkataritzaren aldeko hiria

[aldatu |aldatu iturburu kodea]

2013ko azaroaren 8an,Emaus Gizarte Fundazioakbidezko merkataritzaren aldeko hiria izendatu zuen; Gipuzkoako lehen udalerria izan zen Legazpi. Mundu osoan izendapen hori 1.100 hirik baino ez dute. Udalerriko eragileek (dendak, ikastetxeak, elkarteak, enpresak eta udala) elkarrekin lan egiten dute, bidezko merkataritza bultzatzeko.

Argazki galeria

[aldatu |aldatu iturburu kodea]


  • Elorregi jauregia
    Elorregi jauregia
  • Brinkola auzoa
    Brinkola auzoa
  • Mirandaola
    Mirandaola
  • CIE lantegia
    CIE lantegia
  • Kale Nagusia
    Kale Nagusia
  • Tren geltokia
    Tren geltokia

Erreferentziak

[aldatu |aldatu iturburu kodea]
  1. abcdef Euskal Herriari Begira. Udalbiltza.
  2. Euskararen Adierazle Sistema. Euskara-gaitasuna adinaren eta sexuaren arabera. EAE (eskualdeka/udalerrika). Eusko Jaurlaritza.
  3. «Kaleko erabilera herrialdez herrialde» Euskararen erabilera (Wikipedia).
  4. «Etxeko erabilera» Euskararen erabilera (Wikipedia).
  5. Ilintxa: carbón mal cocido. Elhuyar Hiztegia
  6. Ilintxa, Auñamendi Entziklopedia(Gaztelaniaz)
  7. abc«Web Eustat. Datos Estadísticos de Legazpi» www.eustat.eus (kontsulta data: 2020-05-10).
  8. «Koldobike Olabide Legazpiko alkateari elkarrizketa» Goierriko Hitza 2015-10-16 (kontsulta data: 2020-05-10).
  9. www.euskadi.eus (kontsulta data: 2020-05-10).
  10. «Makilak aldatu dira eskuz» Goierriko Hitza 2019-06-17 (kontsulta data: 2020-05-10).
  11. Udala, Legazpiko. (2014-01-14). «Kultur etxea» .: Legazpiko Udala :. Webgune ofiziala .: Ayuntamiento de Legazpia :. (kontsulta data: 2020-05-10).
  12. Udala, Legazpiko. (2014-01-14). «Kzgunea» .: Legazpiko Udala :. Webgune ofiziala .: Ayuntamiento de Legazpia :. (kontsulta data: 2020-05-10).
  13. Udala, Legazpiko. (2014-01-14). «Latxartegi aretoa» .: Legazpiko Udala :. Webgune ofiziala .: Ayuntamiento de Legazpia :. (kontsulta data: 2020-05-10).
  14. «Lenbur lurralde museoa», Eusko Jaurlaritzaren turismo webgunea.
  15. Udala, Legazpiko. (2014-01-14). «Gaztetxea» .: Legazpiko Udala :. Webgune ofiziala .: Ayuntamiento de Legazpia :. (kontsulta data: 2020-05-10).
  16. Udala, Legazpiko. (2014-01-14). «Bikuñako Musika lokalak» .: Legazpiko Udala :. Webgune ofiziala .: Ayuntamiento de Legazpia :. (kontsulta data: 2020-05-10).
  17. ab Udala, Legazpiko. (2014-01-14). «Haurreskolak» .: Legazpiko Udala :. Webgune ofiziala .: Ayuntamiento de Legazpia :. (kontsulta data: 2020-05-10).
  18. abcde Udala, Legazpiko. (2014-01-14). «Ikastetxeak» .: Legazpiko Udala :. Webgune ofiziala .: Ayuntamiento de Legazpia :. (kontsulta data: 2020-05-10).
  19. Udala, Legazpiko. (2014-01-14). «Musika eskola» .: Legazpiko Udala :. Webgune ofiziala .: Ayuntamiento de Legazpia :. (kontsulta data: 2020-05-10).
  20. Udala, Legazpiko. (2014-01-14). «Udal Euskaltegia» .: Legazpiko Udala :. Webgune ofiziala .: Ayuntamiento de Legazpia :. (kontsulta data: 2020-05-10).
  21. «Udal Euskaltegiak - Legazpiko Euskaltegia» www.udaleuskaltegiak.eus (kontsulta data: 2020-05-10).
  22. Udala, Legazpiko. (2014-01-14). «Gizarte Zentroa» .: Legazpiko Udala :. Webgune ofiziala .: Ayuntamiento de Legazpia :. (kontsulta data: 2020-05-10).
  23. Udala, Legazpiko. (2014-01-14). «Eguneko zentroa» .: Legazpiko Udala :. Webgune ofiziala .: Ayuntamiento de Legazpia :. (kontsulta data: 2020-05-10).
  24. Udala, Legazpiko. (2014-01-14). «Zaharren Egoitza» .: Legazpiko Udala :. Webgune ofiziala .: Ayuntamiento de Legazpia :. (kontsulta data: 2020-05-10).
  25. Udala, Legazpiko. (2014-01-14). «Meazti» .: Legazpiko Udala :. Webgune ofiziala .: Ayuntamiento de Legazpia :. (kontsulta data: 2020-05-10).
  26. Karmele. (2014-05-15). «LANBIDE» .: Legazpiko Udala :. Webgune ofiziala .: Ayuntamiento de Legazpia :. (kontsulta data: 2020-05-10).
  27. «Ahotsak.eus, Euskal Herriko hizkerak eta ahozko ondarea» www.ahotsak.eus (kontsulta data: 2018-06-14).
  28. «Legazpi - Ahotsak.eus» ahotsak.eus (kontsulta data: 2018-06-01).
  29. «Goierrikoa - Ahotsak.eus» ahotsak.eus (kontsulta data: 2018-06-01).
  30. Koldo ZUAZO: «Euskalkiak, gaur»,Fontes Linguae Vasconum, 78, 227.
  31. «Legazpiko Himnoa», Legazpiko Udalaren webgunea.
  32. abcde Karmele. (2014-11-06). «Ondarea» .: Legazpiko Udala :. Webgune ofiziala .: Ayuntamiento de Legazpia :. (kontsulta data: 2020-05-10).

Kanpo estekak

[aldatu |aldatu iturburu kodea]
Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Gipuzkoa
Autoritate kontrola


Legazpiko auzoak

BrinkolaElbarrenaGuriditegiHegialdeMantxolaMotxorroOlaberriSan InazioSan JoanSan JoseTelleriarteUrtatza

Abaltzisketa ·Aduna ·Aia ·Aizarnazabal ·Albiztur ·Alegia ·Alkiza ·Altzaga ·Altzo ·Amezketa ·Andoain ·Anoeta ·Antzuola ·Arama ·Aretxabaleta ·Arrasate ·Asteasu ·Astigarraga ·Ataun ·Azkoitia ·Azpeitia ·Baliarrain ·Beasain ·Beizama ·Belauntza ·Berastegi ·Bergara ·Berrobi ·Bidania-Goiatz ·Deba ·Donostia ·Eibar ·Elduain ·Elgeta ·Elgoibar ·Errenteria ·Errezil ·Eskoriatza ·Ezkio-Itsaso ·Gabiria ·Gaintza ·Gaztelu ·Getaria ·Hernani ·Hernialde ·Hondarribia ·Ibarra ·Idiazabal ·Ikaztegieta ·Irun ·Irura ·Itsasondo ·Larraul ·Lasarte-Oria ·Lazkao ·Leaburu ·Legazpi ·Legorreta ·Leintz Gatzaga ·Lezo ·Lizartza ·Mendaro ·Mutiloa ·Mutriku ·Oiartzun ·Olaberria ·Oñati ·Ordizia ·Orendain ·Orexa ·Orio ·Ormaiztegi ·Pasaia ·Segura ·Soraluze ·Tolosa ·Urnieta ·Urretxu ·Usurbil ·Villabona ·Zaldibia ·Zarautz ·Zegama ·Zerain ·Zestoa ·Zizurkil ·Zumaia ·Zumarraga
"https://eu.wikipedia.org/w/index.php?title=Legazpi&oldid=10526962"(e)tik eskuratuta
Kategoriak:
Ezkutuko kategoriak:

[8]ページ先頭

©2009-2026 Movatter.jp