Lucio Clodio Macroren erretratua duendenarioa, K.o. I. mendekolegatus bata
Legatu bat (latinez,legatus)erromatar armadako jeneral bat zen. Izena bera enbaxadoreei ematen zitzaien nahiz eta batak eta besteak oso ezberdinak izan. Armadakolegatusa senatore maila zuen, etadux-a zen haren nagusi hurrena;tribuno militar guztiek baino maila handiagoa zuen.Duxaregandik edo probintziako gobernadorearengandik independentea zen armada bat agintzeko, legatuek pretorio-maila edo goragokoa izan behar zuten; legatu bati eman ziezaioketenlegatus pro praetore botere legala. Legatuek gudarostearen harrapakinaren zati handi bat jasotzen zuten kanpaina baten amaieran, horrek irabazi handiak ekar litzaizkioke, eta horregatik, sarritan kontsul ospetsuak ere legatuak izateko bere burua eskani zezaketen (adibidez,Luzio Julio Zesar kontsulak bere burua eskaini zuenGalietako gerraren amaieran, bere ahaideKaio Julio Zesarren agindupeko legatu izateko).
Legatu kargua emateko aukeratzen ziren gizonakErromako senatarien artetik ateratzen zituzten.Kaio Marioren erreformen ondoren, bi posizio nagusi zeuden:legatus legionis,pretoriar mailakoa, elite erromatarrekolegioetako baten agintea hartzen zuena, eta propretore legatua,kontsular mailakoa, probintzia erromatar baten gobernua jasotzen zuena, pretore baten magistratu botereak zituena. Kasu batzuetan, lau legio edo gehiagoren agintea ematen zitzaion.[1]
Kargu horretarako aukeratutako pertsona aurrekotribuno izandako bat zen, eta hiruzpalau urtez agintzen zuen, nahiz eta epe luzeago gera zitekeen. Legio bakarreko probintzia batean, legatua probintziako gobernadorea zen, baina legio bat baino gehiagoko probintzietan, legio bakoitzak legatu bat zuen, etaprobintziako gobernadoreak (legioetatik banandua zegoenak) legio guztien gaineko aginte orokorra zuen.
Era berean, legatu izena eman zitzaionprokontsulek beren konpainian probintzietara aholkulari edo kontseilari gisa eramaten zituzten lagunak, eta, behar izanez gero, aholkulari horrek ordezkatzen zuen prokontsula.
Legatu maila bazen dagoenekoSamnitar Gerren garaian, baina K.a. 190. urte inguruan hasi ziren maiz eta etengabe magistratu mota hau izendatzen; Urte hartanbigarren gerra punikoak eskatzen zuen soldadu-kopuru handia hobeto administratzeko legatu gehiago behar zituztela erabaki zuten. Errepublikako armadaren legatua, funtsean,tribuno militar goren bat zen,senatoreen gizarte-ordenekoa, eta, oro har, zaharragoa. Horrela armadaren ardura zuen magistratu gorenak, agintea bere eskutan utzi zezakeen.[2][3] Ohikoa zen kontsul izandakoek aginte postu hau betetzea, horiek zuten eskarmentu militarrak oso onuragarri izango baitzen kanpainan. Beste batzuetan, eragina irabazteko irrikaz zeuden senatari gazteagoek eskuratzen zuten postua, eta horrek, denborarekin, tribunatu militarraren aukerak interesa galdu zuen gazteentzat, beren karrera politikoan aurrera egiteko.[2][4] Lehenago, ekiteen artetik ere errekrutatuak izan zitezkeen.[2]
Senatuak aukeratzen eta izendatzen zituen legatuak, nahiz eta gehienetan, armadaren arduradun zen magistratuari kontsulta egiten zioten erabakia hartu aurretik. Horrekin, komandante bat (kontsula) eta bere ordezkoak (legatua) erlazio ona izatea bilatzen zen; ez zuten nahi errepika zedin, armadakCannaeko guduan jasan zuten porrota, hondamendi hori, Gaio Terentzio Mario Varron eta Lucius Aemilius Paullus, urte artako bi kontsulen arteko desadostasunei egozten baitzioten erromatarrek.[2][3] Sarritan, legatuak esperientzia handiagoko aholkulari militar gisa jarduten zuen. Hori gertatu zen, adibidez,Eszipion Afrikarrak bere anaia Luciusi lagundu zioneanSeleukotar dinastiaren aurkako gerran (K.a. 192 - k.a. 188). Beste batzuetan, legatua, konfiantzazko jenerala izan zitekeen; hori gertatu zen, Lucius Quinctius Flamininus eta bere anaia Tito Quincio Flaminino (K.a. 228 - K.a. 174) artean bere kanpainetan.[3] Hasieran, atzerriko gatazkek bakarrik eskatzen zuten armadan legatuak egotea, baina K.a. 90eanGerra Soziala hasi zenean, legatuek ekintza militarretan parte hartzen hasi ziren Italian bertan.[2]
Gaio Marioren erreforma militarren ondoren, legatua ordezkari nagusi izateari utzi zion, eta, horren ordez, armada bakoitzari legatu bat baino gehiago esleitu zitzaizkion, legio bakoitzeko legatu bana, eta horrelalegatus legionis izena hartu zuten. Bestalde, garai hartatik aurrera, legatuek magistratu osoa izango zen, eta probintziako gobernadore gisa jardun zezaketen.
Garai klasikoenetan, legioaren barruko hierarkia hiru gizabanakoren gainean zegoen. Lehenalegatus legionus edo legatua zen, ondorentribunus laticlavius edotribuno militarra eta azkenikpraefectus castrorum edo kanpamenduko prefektua. Besteen aldean, legatua ez zen soldadu profesionala. Normalean hogeita hamar urte zitueneko gizona zen, senatore mailako kidea eta Erromako elite sozial eta politikotik etorria. Legioarenkomandantea zen, eta inperioaren hasierako aldian, bi urte baino ez zuen bere posizioa betzen zuen; geroago, lau urtera arte iraun zezakeen.Kanpamentuan,praetorium izenez ezagutzen zen bere bizilekuak, Erromako senatari estatusa islatzen zuen: Lorategiak zituen, bere familiarentzako gelak eta baita morroientzako gelak ere. Gudu-zelaian, legatuak arropa finak jantzi zitzakeen, kasko apaindua, armadura, kapa eskarlata (paludamentum) eta banda eskarlata bat gerrian (cincticulus). Beste goi-funtzionario inperial batzuek bezala,fascesak (autoritate magisterialaren sinbolo bat zen, aizkora-orri batez elkarri lotutako hagaxka-pakete batez egina) etalictoreak; bost sortaizkora eta bostlictor) edukitzeko eskubidea zuen. Gotorlekutik alde egiten zuenean, kanpamenduko prefetak hartzen zituen bere gain legatuaren eginkizunak.
Legatu hitza Erromako Errepublikako enbaxadore batentzat ere erabiltzen zen, Senatuak atzerriko nazio baten aurrean misio (legatio) baterako izendatzen zuena, baita beste herrialde batzuetatikErromara zihoazen enbaxadoreentzat ere.[5] Azken hori daHazparneko estelan agertzen den Varus magistratutaren kasu, Erromara joan zena akitaniarrak galiarrengandik administratiboki banaduak izan zitezen.
Errepublikaren garaian, Senatuak izendatzen zituen eskuarki, edo prokontsulak, beti ere Senatuare baimenarekin, eta horrialiquem sibi legare esaten zitzaion. Batzuetan, oso gutxi izan arren, herriak (Populusak) izendatzen zituen. Haien kopurua gobernadorearen klasearen eta probintziaren garrantziaren araberakoa izaten zen, baina badirudi gutxienez hiru izendatzen zirela.
Legatu izena erromatarlegio bateko buruzagi gorenari ematen zitzaion. Lau legatu mota ezagutzen ziren:
inperiala. Enperadorearen ordezkari bat zen, aginte mugagabeko probintzia bat bere izenean gobernatzera pasatzen zena, eta horregatikalter ego esaten zitzaion.
kontsularra. Kontsul izandako pertsona bat zen, eta legatu pretoriarraren gainetik zegoen.
pretoriarra, pretore kargua izandako norbaitek betetzen zuen
prokontsularra. Gobernadorearen ordezkoa zen; Inperioko probintzietako gobernadoreek bere probintziako zenbait hiritara bidaltzen zuena beren ordezkari gisa.
Legatus titulua ohorezkoa zen, eta goren mailako pertsonek ohorea jasotzen zuten enkargu hori betetzeko. Legatuekliktoreak eramateko ohorea ere izan zuten inoiz, baina zerbitzatzen zuten magistratuak pribilegio hori ken ziezaiekeen.
Augustok, Erromatar Inperioko probintziak hirutan sailkatu zituen:consulares,legatorias etapresidiales. Enperadore berak gobernatzen zituenei eman zitzaienlegatoria izena, enperadoreak bere ordezkari zenlegatuen bidez administratzen baitzituen.
Oton enperadoreak legatu izena aldatu zuenprefeta erabiltzen hasi zen.
↑abcdeMichael Sage (2016). The Army of the Roman Republic: From the Regal Period to the Army of Julius Caesar. Casemate Publishers. ISBN 9781473880955.
↑abcPaul Erdkamp (2011).A Companion to the Roman Army. John Wiley & Sons. ISBN 9781444393767.
↑Erich S. Gruen (1995). The Last Generation of the Roman Republic. University of California Press. ISBN 9780520201538.
↑Smith (1875) «Legatus» Dictionary of Greek and Roman Antiquities Bill Thayer