Movatterモバイル変換


[0]ホーム

URL:


Edukira joan
WikipediaEntziklopedia askea
Bilatu

Lawrence Oates

Wikipedia, Entziklopedia askea
Lawrence Oates

Bizitza
JaiotzaPutney1880komartxoaren 17a
Herrialdea Britainia Handia eta Irlandako Erresuma Batua
 Erresuma Batua
HeriotzaRoss izotz hesia1912komartxoaren 17a (32 urte)
Heriotza moduasuizidioa:hipotermia
Familia
Familia
ikusi
Hezkuntza
HeziketaEton College
Willington School(en)Itzuli
Hizkuntzakingelesa
Jarduerak
Jarduerakesploratzailea etamilitarra
Parte-hartzailea
Jasotako sariak
Zerbitzu militarra
Adar militarraBritainia Handiko Armada
Parte hartutako gatazkakBigarren Boer Gerra

Find a Grave: 9580940Edit the value on Wikidata

Lawrence Edward Grace Oates (Londres,1880komartxoaren 17a -Antartika,1912komartxoaren 16a) britainiar militar eta esploratzaile antartikoa izan zen. Oatesek bere azken hitzengatik sartu zen historian:"I'm going outside and it may be some time" ("Kanpora noa eta agian denbora luzez").Robert Falcon Scottek bere espedizioaren egunkarian bildutako hitzek, Oates heroi ingelesaren epitome gisa gogorarazi zuten. Oates-ek Titus goitizena zuen,Titus Oates-en aipamena eginez,konplot papistan parte hartu zuen ingeles elizgizon bat.

Biografia

[aldatu |aldatu iturburu kodea]

OatesLondresen jaio zen1880. urtean, etaEton College-n hezitakoa izan zen.Boerren Gerretan bere zerbitzu militarra egin zuen, Dragoien Gorputzean ofizial gisa.1910. urtean, Scott-enhego polorako espedizioan sartzeko eskatu zuen, non onartua izan zen zaldiekin zeukan esperientzian oinarrituta eta espedizioaren finantzazioari egindako diru ekarpenagatik. Scott-ek hautatu zuen hegobururako bidaiako azken zatian laguntzeko bost gizonetako bat izateko eta azkenik poloa zapaldu zuten, baina Oatesek,eskorbutoak larriagotutako gerrako zauri zaharra batengatik ahulduta bidaian, ez zuen bereziki ohore hori nahi.

1912ko urtarrilean, bueltako bidean polotik, eta hilabete bat lehenagoRoald Amundsenek haraino lehena iristen izatearen frogatzeko utzitako bandera aurkitzeagatiko etsipenaren ondoren, espedizioak zailtasun handiei aurre egin behar izan zien.Edgar Evans galdu ostean, Oates besteentzako zama bihurtu zen. Ez zuen porrota aitortu nahi egoera fisiko penagarrira eta berreskura ezinera heldu ondoren. Horrek, taldekideek izotzetan bera abandonatuta uzteko zuten erresistentziarekin batera, taldearen ibilaldia oztopatzea eragin zuen, espedizioaren gainerako bizitza eta heriotzaren arteko diferentzia eragin zezakeen atzerapena eragin zuelako. Azkenean, Oatesek bere burua sakrifikatzeko beharra aitortuz gainontzekoei bizirik irauteko aukera emateko, kanpadenda utzi zuen elurretanhipotermiaz hiltzeko. Bere 32. urtebetetze eguna zen. Hala eta guztiz ere, azken keinu hau beranduegi iritsi zen eta Scott eta beste ltaldekideak elikagaien biltegi batetik kilometro gutxira hil ziren. Ironikoki, Scottek Oatsek gordailuen kokalekuak jartzeari buruzko aholkuak kontuan izan bazituen, salbatu egin zintezketen.

Kanpo estekak

[aldatu |aldatu iturburu kodea]
Autoritate kontrola
"https://eu.wikipedia.org/w/index.php?title=Lawrence_Oates&oldid=9413451"(e)tik eskuratuta
Kategoriak:
Ezkutuko kategoriak:

[8]ページ先頭

©2009-2025 Movatter.jp