Lauza[1], baita erekarro (Ipar.) edobaldosa (Heg.), eraikuntzako atal gotor, mehe eta laua da, gainazalak estaltzeko erabilia, hala nolazoladura,estalki etahormak estali, babestu eta apaintzeko. Batez erezeramikazkoak edozementuzkoak, baina beste hainbat material ere erabiltzen dira, hala nolaartelazkia,beira,metala edoplastikoa. Eraikin barnealdean batez ere zeramikazkoak izan ohi dira eta kanpoaldean (plaza etaespaloietan) zementuzkoak. Harrizkoak badira, "harlauza" deritze.
Funtzio edo materialaren arabera :
- Harlauzak: harrizkoak, batez ere zoladuran erabiliak
- Solairu lauzak: zoladuran erabiliak, batez ere zeramikazkoak (etxe barnean) edo zementuzkoak (kale-plazetan eta, batzuetan, etxe barnean)
- Lauza beiraztatuak: zeramikazkoak, etxe barneko zoru eta paretetan erabiliak, batez ere tradizio arabiar eta espainiar-portugaldarrean (ikusazuleju)
Lauzatzeak tradizio arkeologiko eta artistiko luzea du eraikuntzen barrualdean, eta presentzia bereizgarria hiri-arkitekturan (kaleak, plazak, espaloiak, parkeak, harmailak, etab.).
Adreilu beiraztatuen erabilera zaharrena,K.a. XIII. mendeanElam erresumakoChogha Zanbil tenpluan aurkitutakoak dira. Adreilu beiraztatu eta koloredunak erabili ziren antzinakoMesopotamianbehe-erliebeak egiteko, BabiloniakoIxtarren Atean adibidez (K. a. 575), orain partzialkiBerlinen berreraikia. Mesopotamiako artisauakPersiar Inperioko jauregietara inportatu ziren,Persepolisera kasu.
Eguzkitan lehortutakoadreiluak edopezoak erabiltzea izan zen Mesopotamian eraikitzeko metodo nagusia, non ibai-lohi ugari aurkitzen zenTigris etaEufrates ibaietan zehar. Bertako harri eskasia pizgarri izan zenlabean egositako adreiluak fabrikatzeko teknologia garatzeko, alternatiba gisa. Eguzkitan lehortutako adreiluz egindako paretak indartzeko, adreilu egosiak kanpoko azal babesle gisa erabiltzen hasi ziren eraikin garrantzitsuagoetarako, hala nola tenplu, jauregi, harresi eta hiriko ateetan. Adreilu egosiak egiteabuztingintza teknika aurreratua eskatzen zuen. Adreilu egosiakbuztinezko masa solidoak dira, labeetan 950° eta 1.150 °C arteko tenperaturan berotuak. Eguzkitan lehortutako adreiluak bezala, zurezko moldeetan egiten ziren, baina erliebean apaindutako adreiluentzat molde bereziak egin behar izan zituzten.
Akemenestar Inperioan, adreilu lauza beiraztatuz apaintzen ziren eraikin nagusiak, hala nolaDario HandiarenSusako jauregia edoPersepoliseko hainbat eraikin[2].
JarraiekoSasandar Inperioak diseinu geometrikoak, loreak, landareak, txoriak eta gizakiak erabili zituen, zentimetro bateraino beiraztatuak[2].
Zeramika oso material erabilia da, akabera, diseinu eta estilo ezberdinekin merkaturatzen baita.Buztinez,urgarriz,silizez, produktu koloratzailez eta bestelako materialez osatuta dago.Akabera beiraztatuarekin edo gabe egiten da. Orban posibleetatik iragazgaizteko, lurrean jartzen denean,linazi olioz etaozpinez tratatu behar da, oro har.
Akabera beiraztatuarekin, material iragazgaitza eta erresistentea da, lodieraren arabera. Erromatarren eraikinetako horma-lauza zaharrak, zabalak eta artistikoki landuak ez bezala, lauza modernoa txikiagoa eta landuagoa izan ohi da. Atal honetanazulejua aipa daiteke, ohikoa arkitektura islamiko eta iberikoan (Espainia-Portugalen).
Sakontzeko, irakurri: «
Gres»
Lauza zeramikoaren aldaera batgres portzelanikoa da; gogorra da, erresistentea eta ez oso porotsua. Salneurri handia du, beste material batzuen aldean. Erraz garbitzen da eta edozein garbiketa-produktu jasaten du.
Erresistentzia handia dutenez eta denboran zeharhigadura nabarmenik jasaten ez dutenez (marruskaduraren eraginez), harlauzak, kanpoalderako oso egokiak direnak, barnealdean edo pertsonen joan-etorri handia dagoen lekuetan ere erabil daitezke.
Zoladuran, hauek dira erabiltzen diren harri mota nagusiak:
- Granitoa: Granito leunduak oso harlauza eder eta gogorren aukera ematen du. Gainera, lodiera txiki samarra izanik, tamaina handiko harlauzak egitea ahalbidetzen du. Leundu gabe, eta tamaina handietan, espaloien eta kaleen zoladura gisa asko erabiltzen da.
- Marmola:kareharrizko materiala da, porotsua eta nahiko delikatua da. Eragozpenak, asko: salneurri handia, garbitzeko zaila (material porotsua izateagatik, likidoak nahiko erraz xurgatzen ditu, markak utziz), erraz urratzen da eta garbitzeko produktu gutxi jasaten ditu. Abantailak: edertasuna eta kategoria sozialaren bereizgarria.
- Arbela: Ondo leunduta, edo leundu gabe, askotan erabili izan da zoladuretan. Duela urte batzuk, ohikoa zenxake-itxurako lurrak aurkitzea, arbela eta marmol zuria konbinatuz.
Zementuzko lauzak, edo lauza hidraulikoak, zementu konpaktuz eginda daude. Gainazala pigmentuekin koloreztatzen da, kolore bakarrekoak edo marrazkiak osatuz.XIX. mende amaieratik aurrera sortu eta erabili izan dira Mediterraneo inguruko hiriguneetan:Frantzian,Iberiar Penintsulan,Italian etaIparraldeko Afrikako etaLatinoamerikako kolonia europarretan.
Gutxiago erabiltzen direnez, metalezko lauzaksukaldeko babes-paneletan etagai kimikoak isurtzeko arriskua dagoen lekuetan erabiltzen dira, erraz garbitzen direlako eta urratzen ez direlako.