Laurent Fabius (Paris,Frantzia,1946koabuztuaren 20a -) frantses politikaria da.
Parisko Goi Mailako Eskolan etaAdministrazioaren Eskola Nazionalean ikasi zuen.1974an,Frantziako Alderdi Sozialistan (PSF) sartu zen.
Frantziako Lehen Ministro izan zen1984tik1986ra bitartean, Biltzar Nazionaleko lehendakari 1988tik 1992ra, eta Alderdi Sozialistako lehen idazkari 1992-1993 urteetan.1997ko Legebiltzarrerako hauteskundeen ondoren, talde sozialistaren lehendakari izan zen Biltzar Nazionalean.
2000. urtean, Ekonomia, Finantza eta Industria ministro izendatu zuenLionel Jospin sozialistak.2002ko hauteskundeen ondoren, legebiltzarkide izan zen.2006an, Frantziako alderdi sozialistako buru izateko primarioetara aurkeztu zen, bainaSégolène Royalek irabazi zion.
HIESaren birusaz kutsatutako odol-transfusioen kasuan erruduntzat hartu zuten 1992an, baina, azkenik, errugabetzat jo zuen Frantziako Justiziak 1999an.