| Laura Irasuegi Otal | |
|---|---|
| Bizitza | |
| Jaiotza | Eibar, 1923koazaroaren 16a |
| Herrialdea | |
| Heriotza | Errenteria, 2016kourriaren 6a (92 urte) |
| Hezkuntza | |
| Heziketa | Moskuko Energia Institutua |
| Hizkuntzak | gaztelania euskara errusiera |
| Jarduerak | |
| Jarduerak | ingeniaria,ingeniari zibila etainterpretea |
| Izengoitia(k) | La Rusa |
Laura Irasuegi Otal(Eibar,Gipuzkoa,1923koazaroaren 26a –Errenteria,Gipuzkoa,2016kourriaren 6a)[1][2] Bide, Ubide eta Portu ingeniaria izan zen.
Euskal Herriko lehenengo emakume kolegiatuaBide, Ubide eta Portu ingeniarien Elkargoan.[3]
Laura, hamahiru urte zituenean, 1732. zenbakia ezarri[4] etaHabana itsasontzian sartu zutenSanturtziko portuan 1937ko ekainaren 12an eta Óbninsk herriko umeen etxera iritsi zen,Moskutik 100 bat kilometrora.II. Mundu Gerra baino lehen, Leningradon ari zen ikasten eta hango blokeo (1941-1944) izugarriaren lehen urtea bizi izan zuen harik eta 1942an Ladoga laku izoztutik kamioietan irtetea lortu zuten arte. Kaukaso aldera eraman zuten eta lanean aritu zen etengabe zetazko hariak ateratzen, gerrarako paraxutak egiteko; azkenik,Tblisira heldu zen.
Gerra amaitu zenean,Moskura bidali zuten eta hango Errepide Institutuan burutu zituen Bide Ingeniaritzaren ikasketak. Han eman zituen bere lehen lan-urratsak bide-ingenieritzaren alorrean.
1956ko irailean bueltatu zen Errenteriara. Anselmo Bárcenarekin ezkondu eta bi alaba izan zituzten, Cristina eta Elena. Ez zuen itzulera erraza izan: lehendabizi, Bide, Ubide eta Portu Ingeniaritzako ikasketen konbalidazioa egin behar izan zuen, eta konbalidazioa lortu eta handik urte askotara, 1977an, Bide, Ubide eta Portu Elkargoan kolegiatu ahal izan zen; bera izan zen kolegiatu zen lehenengo euskal emakumea. Sasoi hartan bi andrazko bakarrik ziren karrera hori zutenak, bera etaAraceli Sánchez Urkixo.[5]
Eibarretik erbesteratu bitartean euskal hiztuna zen, baina Errusian gehiena galdu zuen eta itzuleran ez zuen euskara berreskuratzeko aukera handirik izan. Ilobak jaio eta euskaraz entzutean euskaltegian izena eman zuen 70 urterekin, eurekin euskaraz solasteko.