Movatterモバイル変換


[0]ホーム

URL:


Edukira joan
WikipediaEntziklopedia askea
Bilatu

Latinoamerika

Wikipedia, Entziklopedia askea
Latinoamerika, berdez.

Latinoamerika[1]gaztelania,portugesa etafrantsesa eta hitz egiten denAmerikako herrialdeen multzoa da, hau da, antzinaEspainia,Portugal etaFrantziaren kolonia izandakoena.Herrialde horien guztiek antzekotasun handiak dituzte,latinetiko hizkuntza,erlijioa, legedi oinarria eta abar,Espainiaren menpe egon ziren estatuen artean batez ere.Quebec aldeanfrantsesa hitz egiten bada ere, gehienek ez dute Latinoamerikaren barnean sartzen. Izan ere,Quebeceko historia, kultura, ekonomia eta Britainiar moldeko erakunde politikoakKanadako gainerakoari oso estu lotuta daude.[2]

Lurralde hartako biztanleaklatinoamerikarrak dira.

Banaketa politikoa

[aldatu |aldatu iturburu kodea]
Latinoamerikako estatuak.

Hauek dira Latinoamerika osatzen dutenestatu burujabeak:

Eta ondorengo dependentziek:

Frantziarenak:

AEBenak:

Historia

[aldatu |aldatu iturburu kodea]
Latinoamerikako herrialdeek independentzia lortutako urteak.
Sakontzeko, irakurri: «Latinoamerikako historia»
  • 1438anInka Inperioa ezarri zuten izen bereko etniakoek gaur egungo Ekuadorretik Txileraino kostalde pazifikoan, kolonaurreko Amerikako inperio zabalena izan zena.
  • 1959anKubako Iraultza amaitu zen,Fulgencio Batista boteretik kendutaFidel Castrok nagusiki gidatutako prozesuan. Kuba Latinoamerika osoko gerrillen base izan zen, eta bere gudarosteak Afrikan ere (Angolan eta Etiopian) esku hartu zuen. Bost urte lehenago,AEBek lehen esku hartze esanguratsua egin zuen zonaldean, komunismoaren aurkaGuatemalako kontra-iraultzaileak lagunduz.
  • 1991anMercosur merkataritza arloko erakundea osatu zuten Argentinak, Brasilek, Paraguaik eta Uruguaik.

Ekonomia

[aldatu |aldatu iturburu kodea]
EstatuaNazio Errenta OsoaPer capita errentaBPGper capitaBPGBerdintasun eza[3]Giza Garapen Indizea
USD milioiakUSDUSDUSD milioiakGini indizea
 Argentina173.0204.47013.920558.75552,80,863
 Bolivia9.2711.0102.74026.22560,10,692
 Brasil644.1333.4608.2301.576.728580,792
 Costa Rica19.8674.5909.68043.20749,90,841
 Dominikar Errepublika21.0802.3707.15067.41051,70,751
 Ekuador34.7592.6304.07056.50943,70,765
 El Salvador16.8322.4505.12036.47852,40,729
 Guatemala30.2592.4004.41056.29555,10,673
 Haiti3.8764501.84015.65759,20,482
 Honduras8.5861.1902.90020.09153,80,683
 Kolonbia104.5202.2907.420354.26558,60,790
 Kuba[4]-----0,826
 Mexiko753.3947.31010.0301.052.44349,50,821
 Nikaragua4.9689103.65020.18943,10,.698
 Panama14.9514.6307.31025.47856,40,809
 Paraguai7.8541.1804.97030.54757,80,757
 Peru73.0452.6105.830174.14454,60,767
 Txile95.5845.87014.470205.88457,10,859
 Uruguai15.0964.3609.81035.18544,90,851
 Venezuela127,7994,8106,440173,58344,10,784

Kultura

[aldatu |aldatu iturburu kodea]

Latinoamerikako hizkuntzak

[aldatu |aldatu iturburu kodea]
Hizkuntza erromantze mintzatuenen banaketa gaur egun:gaztelania (berdea),frantsesa (urdina),portugesa (laranja),italiera (horia) etaerrumaniera (gorria).

Latinoamerikako hizkuntza ofizialakerromantze hizkuntzak dira (bakarrak ez badira ere), hots,gaztelania,portugesa etafrantsesa. Hala ere, lurraldeotan askoz ere hizkuntza gehiago mintzatzen dira, onartuak izan edo ez. Haietako batzuk ondokoak dira:

Erreferentziak

[aldatu |aldatu iturburu kodea]
  1. Euskaltzaindia. (2012-05-25). 170. araua: Amerikako toponimia..
  2. Leslie Bethell (argitaratzailea) (1984):The Cambridge History of Latin America, 1. liburukia, XIV. orrialdea. Cambridge University Press.ISBN 0-521-23223-6.
  3. "Gini">Human Development Report Programme 2006 335. orr. United Nations
  4. Munduko Bankuak ez duKubari buruzko daturik ematen. CIA Factbook-ren arabera, berriz, Kubaren BPG estimatua 40.060 milioi USDkoa etaper capita BPGa 3.500 USDkoa da.

Ikus, gainera

[aldatu |aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu |aldatu iturburu kodea]
Autoritate kontrola

"https://eu.wikipedia.org/w/index.php?title=Latinoamerika&oldid=9260566"(e)tik eskuratuta
Kategoria:
Ezkutuko kategoriak:

[8]ページ先頭

©2009-2025 Movatter.jp