Larrosen Iraultza (georgieraz:ვარდების რევოლუცია, translit.:vardebis revolutsia)Georgian2003an gertatutako estatu-kolpe itxurako mugimendua izan zen. Garaian lehendakaria zenEduard Shevardnadze boteretik kendu zuen eta gerora presidente izango zenMikheil Saakaxvilik gidatu zuen, besteak beste.
Georgiako agintari1992tik aurreraEduard Xevardnadze izan zen,1995tik aurrera lehendakari gisa. Bere gobernua eta bere familia lotuta zeuden aurretik egondako hainbat iruzur eta ustelkeri kasurekin. Herrialdea oraindik nahiko pobrea zen,Europako estandarren arabera. Aldi bereanAbkhazia etaHego Osetia eskualdeak independizatu nahi ziren,Errusiaren laguntzarekin, etaTbilisiren kontroletik kanpo zeuden.Adjariako errepublika autonomoaren gobernuanAslan Abashide independentista moderatuaren esku zegoen.
Krisi politikoa eta ekonomikoa handia zen2003koazaroaren 2rako hauteskundeen aurretik. Xevardnadzeren aliantza politikoa eta Abashidzerenak alboratuak geratu ziren Saakaxviliren alderdiagatik.