Zuhaitz hauek kaduzifolioak dira;orratz-hosto azikular, leun, berde eta distiratsuak izateaz gain,brakiblastoen gainean 15-40 faszikulu-taldetan (bala) antolatuta daude. Udazken aldera, orratzak horitu eta jauzten dira, neguan beraz, hostoen erorketa egongo da. Alertzek 15-50 metro bitarteko altuera izaten dute;Errusia etaKanadako baso ikaragarrietako landare nagusiak direlarik.
Zuhaitzhostoerorkorrak dira, adarkadura irregularki bertizilatuak, eta makro- eta brakiblastoak dituzte; azken hauek hosto linear, bigun, orokorrean finekin, faszikuluka antolatuta.Estrobilo txikiak, tenteak, urtean heltzen direnak;ezkata iraunkorrekoak, estal ezkatak inklusoak edo exertuak, ezkata hazidunak hazi hegaldunekin.[1]
10-14 espezie daude. Iraganean, alertzek bi sekziotan banatzen ziren konoarenbraktea luzeraren arabera (braktea laburrekoLarix sek. eta braktea luzekoMultiserialis sek.); hala ere, genetikak ez du aurrekoa bultzatzen, banaketa genetiko bat baizik,Mundu Zaharraren etaMundu Berriaren espezietan oinarritua (konoa eta braktearen tamaina baldintza klimatikoen aurrean moldapen moduan hartzen du honek).[2]
Oraindik oraingo ikerketa genetikoek hiru talde proposatu dituzte genero barnean, bi zatiketa hartzen dituelarik kontuan, primarioa eta sekundarioa; bata Ipar amerika eta euroasiatikoen artean, eta bestea, euroasiatikoen barnean, braktearen ebaketa septentrionaldun eta braktea meridional luzedun espezieen artean. Eztabaida dezente dagoLarix sibirica-ren kokapenaren gainean, azterketa batzuek braktea laburreko taldean doala diote, eta besteek aldiz, braktea luzekoan sartzen dute.
Larix laricina (tamarack alertzea).Alaskako zonalde batzuk, Kanada osoa, eta Estatu Batuetako iparraldea, ekialdeko Mendi Harritsuetatik Atlantiko hertzeraino.
Larix lyallii. Estatu Batuetako ipar-mendebaldeko mendiak eta Kanada hego-mendebaldea (altitude handian).
Larix occidentalis (Amerika mendebaldeko alertzea). Estatu Batuetako ipar-mendebaldeko mendiak eta Kanada hego-mendebaldea (altitude baxuagoak).
Larix sekzioa, alde batetik, Alaska, Kanada, eta Errusiako eremu zirkunpolar boreal baxuetan hazten da; eta, bestetik, Estatu Batuetako, Alpeetako, Mongoliako, Txinako, Japoniako eta Ipar Koreako mendietan (erdiko eta goi altueretan) aurkitu izan da.[3]
Multiserialis sekzioa, Himalaietan eta Estatu Batuetako mendietan (goiko eta oso goiko altueretan).[3]
40m-ko altuerara iritsi daitekeen zuhaitz hostoerorkorra da. Enbor zuzen eta zilindrikoak, adarrak pixka bat zintzilikatuak ditu. Hostoak brakiblastoetan faszikuluka antolatuak, azikularrak, eta bigunak ditu; muturrek puntadura eta kolore zuri urdinxka dute, eta azpialdean kolore gris argiko biestoma zerrenda dauzkate. Kono emeak kolore horikoak dira; pinaburuak txikiak, biribilduak, eta adar gogorrenetan oso ugariak dira; ezkata hazidunen punta argi eta garbi kanpora kurbatuta dute.
Aurreko espeziearen oso antzekoa, baina hostoak kolore berde argikoak eta orokorrean pixka bat laburragoak ditu; kono emeak hasieran kolore berde bizikoak dira, gero arre bilakatuz; pinaburu luzeagoak ematen dituzte, obalatuak, eta ezkata hazidunen punta errekurbatu gabekoak.[4]
Espezie hau Euskal Herrian apaingarrietarako eta basoen birlandaketarako (400 metrotik gora) erabilia izan da, batez ere Gipuzkoan. Hazkuntza arinekoa da, eta hazien bidez ugaltzen da errez.Oihanpe garbi eta belartsuak eratzen ditu. Batez ere udazken aldera, azikulak jausi aurretik urre kolorekoak dira (apaingarri moduan erabili izanaren arrazoia). Espezie honen egurra usteltzearen aurreko erresistentzia izateaz gain, oso sendoa, pisutsua eta arre-gorrixka da. Tradizionalki,habeak eta itsasontzien ontzigainak eraikitzeko erabili dira.