Lanperna limoia | ||||||||||||||||||||||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
![]() | ||||||||||||||||||||||||||||
Sailkapen zientifikoa | ||||||||||||||||||||||||||||
Erreinua | Fungi | |||||||||||||||||||||||||||
Filuma | Basidiomycota | |||||||||||||||||||||||||||
Klasea | Agaricomycetes | |||||||||||||||||||||||||||
Ordena | Agaricales | |||||||||||||||||||||||||||
Familia | Amanitaceae | |||||||||||||||||||||||||||
Generoa | Amanita | |||||||||||||||||||||||||||
Espeziea | Amanita citrina | |||||||||||||||||||||||||||
Mikologia | ||||||||||||||||||||||||||||
|
Lanperna limoi edokuleto horiska (Amanita citrina)amaniten taldekoperretxiko jangarria da. Hala ere, jangarria izan arren, ez da gomendatzen jatea. Hiru ezaugarri nagusiak dira, txapelaren kolore horizta,errefau usaina, eta hanka erraboiltsua.[1]
Lanperna limoi
Kapela: 5 eta 11 cm. arteko diametrokoa, haragitsua. Hasieran hemisferikoa, azkenik zabaldua, azal lubrifikatuarekin, ez likatsua eguraldi hezean eta distiratsua eta satinatua eguraldi lehorrean. Hori-zitrino kolorekoa, hori-zurbila, hori-berdexka eta batzuetan dena zuria (Alba barietatea). Estalkiaren hondar irintsuak daramatza, plaka irregular zuriekin eta erraz bereiz daitezkeenekin.
Orriak: Zuriak edo zurixkak limoi-hori erreflexuekin. Libreak, juntu, sabeldunak eta irregularrak.
Orri libreak: Oinera hurbiltzen diren orriak, baina ukitzen ez diotenak.
Hanka: Zilindrikoa, lehenengo betea, gero hutsa, zuria edo horixka, normalean liraina, batzuetan laburra eta zabala. Mintzezko eraztuna, goian eta zintzilikaria. Iraunkorra, apur bat ildaskatua, zuria edo horixka. Erraboil esferikoa, ertz zorrotzarekin, zuria gero horira edo okrera pasatzen da.
Haragia: Trinkoa, zuria, azalaren azpian kolore zitrino arin bat dauka. Patata gordinaren usaina edo errefauarena eta zapore desatsegina.[2]
Etimologia:Amanita grekotik dator eta Zilizia eta Siria arteko mendiari egiten dio erreferentzia, han oso ugariak ziren eta. Grezieraz beste esanahi bat ere badu, perretxikoa, kontzeptu orokor gisa. Citrino berriz latinetik, bere kolore limoi-horiagatik.
Toxikotzat hartu izan da A. phalloides-ekin nahasteagatik, baina erabat kaltegabea da, ez du merezi jatea bere usain eta zapore txarragatik. Kalitate eskaseko jangarria eta A. phalloides-ekin nahasteko arriskuagatik[3]
Amanita phalloides-ekin nahas liteke, baina besteak beste, kapelaren koloreagatik, bolbaren formagatik, plaken presentziagatik, haragiaren usainagatik eta abarrengatik bereizten da.
Kapelaren azalaren kolorea zuriagoa da, plakak zabalagoak dira eta ilunagoak, eraztuna zabalagoa eta erraboila grisagoa.
BaitaAmanita porphyria-kin ere nahas daiteke, forma eta usain berekoa, baina kapelaren koloreagatik bereizten da, arre-grisaxka, arrosarako joerarekin.[4]
Udaberritik udazkenera hosto-erorkorren basoetan aurki daiteke, adibidez urkietan, pagoetan, haritzetan eta abar, eta baita koniferoen basoetan ere.
Banaketa eremua: Europa, Afrikako iparraldea, Asiako iparraldea.[5]