Lanark Lannraig Lanrik | |
---|---|
![]() | |
![]() | |
Administrazioa | |
Estatu burujabe | ![]() |
Herrialdea | ![]() |
Eskoziako kontseilu gunea | Hegoaldeko Lanarkshire |
Geografia | |
Koordenatuak | 55°40′30″N3°46′37″W / 55.6749°N 3.777°W /55.6749; -3.777 |
![]() | |
Demografia | |
Biztanleria | 9.050(2016) |
Informazio gehigarria | |
Ordu eremua | UTC±00:00 |
Hiri senidetuak | Yvetot |
Lanark,Eskoziako gaeleraz:Lannraig etaeskozieraz:Lanrik,Eskozia hegoaldeko udalerria da,Hegoaldeko Lanarkshire eskualdean dagoena. 2011ko erroldaren arabera 8.253 biztanle ditu.
KumbrierazkoLanerc hitzetik dator, honek "basoko soilgunea" esan nahi du.
Erromatarrek gotorleku bat eraiki zuten gaur egun Castle Hill deitzen den muinoan, izan ere Clyde ibaiaren gaineko puntu estrategikoa baitzen.
X mendean Lanarkeko gaztelua eraiki zen. Erdi Aroan merkatu herri garrantzitsua izan zen eta 1140anDavid I.a Eskoziakoak errege burgo izendatu zuen. Harresia ere eraiki zen merkataritza babesteko, eta herriak lau ate izan zituen. Bertatik kontrolatzen zen eremu zabalaLanarkshire zen. St Kentigern eliza ere garai hartakoa da.
1786an David Dale negoziogizonak kotoi lantegia ezarri zuen herritik 2 kilometrotara Clyde ibaiaren ertzean eta inguruan langileentzako auzoa sortu zen.New Lanark ("Lanark berria") izena hartu zuen. Richard Arkwright asmatzaileak asmaturiko makina bereziak erabili ziren, uraren indarra aprobetxatzen zutenak. 2001 urteanUNESCOk Gizateriaren Ondare izendatu zuen.
XIX mendean trenbidea iritsi zen eta 1930tik aurrera militarren kuartela ere egon izan da bertan.
Urtero ekainean ospatzen den jaialdia da. Eskolako haurrek Lanimer erregina eta gortea aukeratzen dute eta herriko negoziogizonek Lord Cornet. Astelehen gauean hiriko mugarrien erdiak ikuskaten dituzte Lord Cornet eta bere laguntzaileek, asteartean Lanimer erreginaren eta bere gortearen desfilea izaten da, eta asteazkenean Lord Cornet eta laguntzaileek falta diren mugarriak ikuskatzen dituzte. Ostegun eta ostiralean erreginak harrera egiten die herritarrei eta haurrek abestiak eta dantzak egiten dituzte.