Laino daeuskara batuan erabili beharrekoa[1], nahiz etaeuskalki eta eskualdearen arabera beste aldaera batzuk ere erabili[3].
Euskalki batzuetan,gipuzkeraz batez ere,laino erabili izan dahodeiak izendatzeko, eta hortaz, testu batzuetan bien arteko nahasketa ikusten da. Horregatik, batzuetanbehe-laino erabiltzen da biak desberdintzeko.
Bide batez, ez dira nahastu beharlaino etalaño:laino izena da (hodei mota), etalañoizenondoaapala edolaua (adibidez:Itsasoa laño dago =bare dago).
Lurra ukitzen ari denhodeigisa definitu ohi da askotan lainoa; izan ere, itxura eta egitura bera dute lainoak eta hodeiek. Horrenbestez, askotan ezin izaten da bereizi lainoa eta hodeia, nahiz eta ez diren era eta leku berean sortzen bata eta bestea. Lainoa intentsitate handiko gertaera izaten da batzuetan, baina egun gutxi batzuk baizik ez du irauten, desagertu egiten baitaeguzkiaren beroarekin lurruntzea areagotzen denean edohaizearen lastertasuna handitzen denean.
Erradiazio bidez sorturiko lainoak oso laino mota ugaria da,aire geruza batek beste aire geruza hotzago bat ukitu eta eguratsa hoztean sortzen dira,erradiazioz (energia igortzez) beraz. Gau oskarbietan eratzen dira era honetako lainoak, eguraldia egonkorra denean, eta lur arrasean azpikoz goratze termikoa gertatzen delarik: lurraren tenperatura asko jaisteanihintza edoantzigarra eratzen da, eta laino geruzak sortzen dira eguratseko geruza apalak hoztu ahala. Erradiazio bidezko lainoa sortzeko eguratsean egonkortasuna behar den arren, haize leuna ere behar izaten da orobat, 3-10 km/h haizea hain zuzen, airea astindu dezan, etazurrunbiloen bidez behe geruzetako airea goiko geruzetakoekin nahas dadin. Oro har, egunezeguzki irraden bidez gainaldea berotu egiten da eta lainoa lurrundu eta desagertu egiten da; lainoa «barreiatu» edo «altxa» egiten dela esan ohi da, nahiz eta lurra asko hozten denean eta azpikoz goratzea oso geruza lodian gertatzen denean lainoak zenbait egunetan irauten duen.
Adbekziozko lainoak gainaldeko aire geruzak horizontalean mugituz hozten direnean sortzen dira. Aire geruza nola mugitzen den, bi eratakoak izaten dira hartara: aire epel hezea gainalde hotz baten gainean mugitzean sortuak, batetik, edo gainalde epel batean zehar aire geruza hotza mugitzean sortuak, bestetik.
Lehenengo kasuaitsasoan gertatu ohi da batez ere, aire epelaTernuanLabradorko itsaslaster hotzaren gainean mugitzen denean, adibidez, edoBritainiako ekialdeko kostaldean ekialdeko haizeakIpar itsaso hotzera iristen direnean. Kasu horretan laino trinkoa eratzen da, lurretik edo itsasotik hurbileko egurats geruzetan, eta indarra airearen eta uraren arteko kontrastearen araberakoa izaten du. Oro har, 6-24 km/h haizeak behar izaten dira: haizea ahulagoa izanez gero, hodei geruza txiki bat bakarrik eratzen da, eta haize indartsuagoak direnean, berriz, laino geruzak gora egiten du eta behe hodeiez estaltzen da zerua.
Bigarren motako lainoari, masa hotz batek gainalde epel batean sorrazten duenari alegia, lurruntze laino ere esaten zaio; laino geruza mehea izaten da, lurrun edo ke itxurakoa. Era honetako lainoak ur epeleko aintziren gainean aire hotza igarotzean sortzen dira batez ere, eta baita itsaslaster epeletan ere,Persiako golkokoan edoKuroshio mendebalekoan, Japonia iparraldean, besteak beste.
Industriak sorturiko lainoak, azkenik,haran hondoetan eta sakongune topografikoetan eratzen dira besteak beste, hiriguneetan edo industria guneetan. Aireak zatiki higroskopiko asko izaten ditu ingurune horretan, hiriko eta lantegietako jardueraren bidez eguratsera igorriak, eta horrek lainoak sorrarazten ditu, laino trinkoak gainera, % 100 bainohezetasun erlatibo apalagoa denean ere.Kutsadura handiko guneetan, beraz, laino trinkoa eratu ohi da,kea eta beste gai kutsagarri batzuk lainoarekin nahasten direnean, etasmog edo ke-laino esaten zaio laino trinko horri.