Movatterモバイル変換


[0]ホーム

URL:


Edukira joan
WikipediaEntziklopedia askea
Bilatu

Lahar (bulkanologia)

Wikipedia, Entziklopedia askea
Lahar bat Guatemalako Santa Maria sumendiaren erupzioan, 1989.

Lahar bat uholde edo isuri bortitz bat da,sumendi baten erupzioan gerta daitekeena. Ura, materialpiroklastikoa, hautsa eta era guztietako hondakinek sortutako isuri bat izan ohi da,ibai batenharanean gainezka egin etauholde suntsigarri bihurtu daitekeena[1]. Elurrak zuritutako sumendietan gertatzen dira, elurra eta izotza urtzean uholdea batu daitekeelako sumendiko hauts eta isuri piroklastikoarekin, baina beste testuinguru batzuetan ere gerta daitezke.

Suntsitzeko ahalmen handia izan dezakete: abiaduran, hamarnaka metro segundokoak izan dira, eta sakoneran 140 metrokoak ere bai.

Etimologia

[aldatu |aldatu iturburu kodea]

Lahar hitzak IndonesiakoJavera hitzean du jatorria.[2] Berend George Escherrek eman zion adiera geologikoa bulkanologian 1922. urtean.[3]

Erreferentziak

[aldatu |aldatu iturburu kodea]
  1. «USGS: Volcano Hazards Program Glossary» volcanoes.usgs.gov (kontsulta data: 2020-11-13).
  2. The encyclopedia of volcanoes. (Second edition. argitaraldia) ISBN978-0-12-385939-6. PMC906182298. (kontsulta data: 2020-11-13).
  3. Neall, Vincent E.. (2004). «Lahar» in Goudie, Andrew Encyclopedia of Geomorphology. vol. 2, 597–599 or..

Kanpo estekak

[aldatu |aldatu iturburu kodea]
Autoritate kontrola

"https://eu.wikipedia.org/w/index.php?title=Lahar_(bulkanologia)&oldid=8256161"(e)tik eskuratuta
Kategoriak:

[8]ページ先頭

©2009-2025 Movatter.jp