Movatterモバイル変換


[0]ホーム

URL:


Edukira joan
WikipediaEntziklopedia askea
Bilatu

Laetare

Wikipedia, Entziklopedia askea
Laetare
Willesdengo apezpiku anglikanoa eta hiru apaiz Laetare igandean.
Data
DataPazkoa baino 21 egun lehenago
2024Martxoaren 10
2025Martxoaren 30
2026Martxoaren 15

LaetareGarizumako laugarren igandea da mendebaldekoelizakristau gehienetako egutegian,Eliza Katolikoa,anglikanismoa,Antzinako Eliza Katolikoa etaluteranismoa barne. Tradizionalki, garizumako garai gogorragoen artean poza adierazteko igandea izaten da. IzenaIs 66:10 pasartetik datorkio, horrela hasten baita, egun horretakomezan gogoratzen dutena:

«Laetare Hierusalem et conventum facite omnes qui diligitis eam; gaudete cum laetitia, qui in tristitia fuistis, ut exsultetis et satiemini ab uberibus consolationis vestrae.»
«Poz zaitezte Jerusalemekin, alaitu berarengatik, maite duzuen guztiok! Izan orain berarekin zoriontsu, harengatik dolu egin zenutenok!.»

Ohiturak

[aldatu |aldatu iturburu kodea]

Kristauen artean ohitura historikoa izan da egun horretan eurenama eliza bisitatzea, hau da,batailoa jaso zuten elizara joatea. Eliza Katolikoan, Anglikanoan, Luteranoan eta Eliza Katoliko Zaharrean ohitura da loreak jartzea aldarearen ondoan, etaorganoa jotzea instrumentu solista gisa. Apaizakarrosa kolorez janzteko aukera dute, gorrindolez jantzi beharrean. Kolorea ohikoa baino pixka bat argiagoa da[1].

Eguna garizumako agindu itxien erlaxazio gisa ikusi ohi da,Pazkoa jada gertu dagoela ospatzeko. Tradizionalki,ezkontzak egin daitezke egun honetan, Garizuman debekatuta baitzeuden, eta zerbitzariei egun librea eman ohi zitzaien euren ama elizara joan ahal izateko.

Erreferentziak

[aldatu |aldatu iturburu kodea]
  1. «Homiletic Directory, Congregation for Divine Worship and the Discipline of the Sacraments» www.vatican.va (Noiz kontsultatua: 2024-03-05).

Kanpo estekak

[aldatu |aldatu iturburu kodea]
Autoritate kontrola

Latindar Elizarenerromatar errituaren ohiko forma (1969ko egutegia)
Abendualdia
Eguberriak
Ohiko denbora (I.a)
Garizuma
Pazko Hirurrena
Pazkoaldia
Ohiko denbora (II.a)
Oharra
letra etzanean, gordetzekoak diren jaiak; igandea ez denean, 10 egunez jai liturgikoa egin behar da.
"https://eu.wikipedia.org/w/index.php?title=Laetare&oldid=9616628"(e)tik eskuratuta
Kategoriak:

[8]ページ先頭

©2009-2025 Movatter.jp