La escopeta nacional | |
---|---|
Jatorria | |
Argitaratze-data | 1978 |
Izenburua | La escopeta nacional |
Jatorrizko hizkuntza | katalana gaztelania |
Jatorrizko herrialdea | Espainia |
Ezaugarriak | |
Genero artistikoa | film komikoa |
Iraupena | 95 minutu |
Kolorea | koloretakoa |
Zuzendaritza eta gidoia | |
Zuzendaria(k) | Luis García Berlanga |
Gidoigilea(k) | Luis García Berlanga Rafael Azcona |
Antzezlea(k) | |
Ekoizpena | |
Ekoizlea | Alfredo Matas(en)![]() |
Edizioa | José Luis Matesanz |
Argazki-zuzendaria | Carlos Suárez Morilla |
Jantzi-diseinatzailea | Sastreria Cornejo(en)![]() |
Fikzioa | |
Kontakizunaren tokia | Madril |
Historia | |
Jasotako sariak | |
![]() ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() |
La escopeta nacional (euskarazEskopeta nazionala)1978koLuis García Berlanga espainiarzinema zuzendariarenkomedia filma bat da. Bertan,Luis Escobar,José Luis López Vázquez,Amparo Soler Leal,José Sazatornil,Antonio Ferrandis,Luis Ciges,Agustín González,Mónica Randall,Bárbara Rey,Rafael Alonso,Chus Lampreave,Félix Rotaeta,Laly Soldevila,Andrés Mejuto,Conchita Montes,Rosanna Yanni etaMimí Muñoz aktoreek antzeztu zuten.
Patrimonio Nacional ("Ondare Nazionala", 1981) etaNacional III ("Nazionala III") filmeekin bateraLuis García Berlangak zuzendutakoEspainiako Trantsizioari buruzko trilogia osatu zuen. Filma berez,frankismoaren azken urteetako maila soziala, politikari eta enpresaburuen erretratu azidoa da.
Madrilgo ErkidegokoAldea del Fresno udalerrian filmatu zen.
Oharra:Atal honek istorio osoa edo amaiera argitzen du.
1972ko negua. Jaume Canivell (José Sazatornil), atezain elektroniko lantegi batekokataluniar enpresaburua bere idazkari eta maitalearekin batera (Mónica Randall)Madrilgo herri batera joan da, bertan Leginetxeko markesen jabetzakoa den "Los Tejadillos" etxaldean Jaume berak bere poltsikotik ordaindutako ehizaldi batean parte hartzeko, nahiz eta ofizialki etxaldean markesak bere adiskideei ordaindutako ehizaldia dela aipatzen den.
Canivellen helburua garai hartako espainiar goi mailarekin buruz-buru jardutea da, horren bidez bere negozioa hobetu, diru etekinak atera eta Madrilen eraikitzen ari den urbanizazioan bere atezain-elektronikoak saldu eta jar daitezen, horretarako ehizaldian parte hartzen ari den Espainiar Gobernuko Industria ministroa den Álvaroren (Antonio Ferrandis) adiskide egingo da. Baina Jaume etxaldera iritsi denetik ezustekoak eta pertsonaia absurduen agerpenak ugariak izango dira. Jaume eta bere bikotearen egonaldian zehar Leginetxeko markesaren (Luis Escobar) bilduma bitxi baten suntsipenaren lekukoak izan dira (bere ehundaka maitaleen pubiseko ile bildumaren suntsiketa), bai eta markesaren seme onanistak (José Luis López Vázquez) burututako emakumezko aktore masokista (Bárbara Rey) baten bahiketa ere, edotaEspainiako gobernuaren jazotako bapateko aldaketa, ondorioz ordurarte bere kontaktua zen Industria ministroa kale gorrian gelditzen delarik, azken gertakizun honek Jaume ehizaldian dagoen etaOpus Deiekoak diren Gobernu talde berriaren adiskide izatera bultzaraziko du, guztia bere atezain-elektroniko negozioaren onura lortzearren.
Xelebrekeria askoren artean, Canivell berak zinema ekoizlearen papera antzeztu beharko du, etxaldeko kaperako mezan lagundu, ehizaldia berak ordaintzea "onartu", edota etxaldean ospatutako bingo lehiaketa bateko saria eskuzabaltasunez "itzultzera" derrigotua izango da.